
Herriko hiru eremuetako bioaniztasuna «hobetzea» izan da Udalak egin duen ekintza planaren helburua. Udalak ingurumena babesteko duen konpromisoaren baitan kokatu ditu doiketa lan horiek Ainhoa Zabalo alkateak: “Natura babesten dugula diogu, baina hitzek bakarrik ez dute balio. Hori praktikan jarri dugu”. Horrela, hirigintza plan orokorrak Jaizkibel-Aiako Harria korridore ekologikoa mugatzen dutela gogoratu zuen, eta hegoalderantz zabaldu zutela. Herri lurrak dira hiru eremu horiek: Altamiragain, Bakarraiztegi eta Jaizkibel. Azkeneko toki horretan atzo hasi zituzten lanak. Egindako lanaren azalpenak Altamiragaineko parkean eman dituzte Zabalok berak zein Leire Beteta Ingurumen teknikariak eta Javier Belza aholkulariak. Alde batetik, Iberdrolarekin tratua egin zuten, Altamiragaineko linea elektrikoa lur azpitik pasatzeko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren bi diru laguntza jaso dituzte, guztira 65.944,50 eurokoa. Zuhaitzak landatu dituzte Altamiragain parkean, zuhaitzak moztea ekiditeaz gain, 440 zuhaitz (gorostia, erramua, elorria…) eta zuhaixka landatu dituzte, berriro basotzeko. “Bioaniztasun eskasa” duen parkea dela adierazi du Betetak, eta “potentzial handia” duela. Gainera, banbu japoniarra landare inbaditzailea gerizpean uzteko (horrela ez baita hedatzen) beste hainbat zuhaitz landatu dituzte Institutuaren ondoan. Bakarraiztegiko errekaren bazterretan zegoen zaborrarekin bost edukiontzi bete zituzten pasa den udaberrian (hiru tona eta erdi pasatxo). Babestutako zonaldea da Bakarraiztegikoa, eta zabor gehiago ez botatzeko 460 metroko [...]

Azpeitikoren kontra jokatuko du areto futboleko Oiartzunek etzi, 18:30ean, kiroldegian. Sailkapenean liderrak dira oiartzuarrak, jokatutako bi partidak irabazi ondoren.

Elorsoroko igerilekua ezin izango da erabili 10:00etatik 14:00etara etzi, Oarsoaldea Igeriketa Elkartearen Igeriketa Jaia egingo baitute bertan. Igerilekuko erabiltzaileei sortutako eragozpenengatik barkamena eta ulermena eskatu dizkiete. Horrez gain, ...

Itsas etorbidearen berrantolaketa lanak direla eta, hilaren 11tik aurrera, Heriotzorri, Gurbitz, Olibondo eta Murugatze karriketako zirkulazio noranzkoak alderantziz izango dira. Herriko Etxeak seinaleak jarriko ditu, gidarien ohiturak aldatzen laguntz...

Taha Azeez Samir Irakiarrak hitzaldia emango du datorren astelehenean, 19:30ean Mikelazulo elkartean. Biblioteka diplomatua, Komunikazioen Arabiar Batasuneko idazkari orokorra izandakoa da Azeez. Sektore pribatuan lanean aritu zen ondoren. 2003. urtean...

Zer da zaharra izatea? Galdera horri erantzuteko Zaharren kontserbategia antzezlana sortu zuten Alice Fahrenkrug eta Cecile Delhommeau artista gazteek, hainbat zahar etxe eta erietxe ezagutu ondoren: hilaren 19an eta 20an ikus daiteke lan hori, Mendi Zolanen, 20:30etik aurrera.

Irailetik azarora bitartean, sagarra biltzeko garaia da, eta horregatik hainbat herritan festak antolatzen dituzte garai horretan fruituaren bueltan. Igande honetan Hendaiaren (Lapurdi) txanda izango da, Sagarraren Festa egingo dute goizean hasi eta arratsaldera bitartean (09:30etik 17:00etara). Ekitaldiak Gaztelu Zahar pilotalekuan izango dira, baina euria eginez gero Merkatu Zaharrera eramango dute festa. Sagar mota ezberdinak ezagutu eta sagardoaren mundura biltzeko aukera eskainiko diete bisitariei, eta horretarako hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Sagar erakustazokarekin hasiko dira Sagarraren Festaren ekitaldiak. 09:30ean zabalduko dute, eta bertako sagarrak jarriko dituzte ikusgai eta salgai. Gainera, sagardoa egiteko materiala ere izango da. 10:30ean sagardoa nola egiten den erakutsiko dute. Sagardoa egiteko sagarrak gurdian eramango dituzte Gaztelu Zaharrera. Idiek tiratutako gurdia Abadia eremuko sagarrez beteta joango da. 10:15ean aterako da Beltzeniatik, eta Zarpai Bandak lagunduta kalejiran joango dira pilotalekuraino. Txalapartariak izango dituzte han zain. Eta ondoren hasiko da sagardoa egiteko erakustaldia. Eskualdeko sagardoa Sagar lehertzea ohitura zaharrei jarraituz egingo dute, Azkaingo Txopinondo sagardotegiko Dominik Ladagadecek emango ditu azalpenak. Igandean egindako sagar zukua 2012ko Bixintxo bestak arte ezingo da dastatu, upeleratu eta ordura arte jasoko baitute. Hala ere, sagardoa dastatzeko aukerarik ez da faltako igandeko festan. Behe Bidasoan 2010ean egindako sagardoa dastatzeko aukera eskainiko dute hainbat sagardogilek. Gainera, goiz guztian [...]

Hiri gunea eta landa gunearen arteko harresia hautsi asmoz, zazpigarrenez egingo dut etzi Landalur Azoka Errenteria-Oreretan, udalak eta Behemendi elkarteak antolatuta. Gamon Zumardian jarriko dituzte erakustokiak goiz osoz: 10:00etatik 13:00etara. Aurten hiru berritasun nagusi izango dira: Basasoro baserriko esnearekin egindako txokolate jatea egingo dute, haurrentzako herri kirolak, eta azkenik, bisita bat izango dute: Irrien Lagunena. Hango pertsonaiak lagun dituztela, ingurumen heziketarekin lotutako ekintzak egingo dituzte: marrazketa, tailerrak… Guztira, lau gune izango ditu azokak: baserriko produktuen salmenta, abereen erakusketa, Ingurumen Sailaren erakusketa, eta perretxikoen erakusketa. Errenteriako baserrietan ekoizten dituzten produktuak izango dira guztiak. Horrez gain, Egiluzeren eskutik, sagardoa egiteko prozesua nola egiten den ezagutu ahal izango da. Egitaraua: 10:00-14:00: Txalapartarekin deialdia. Errenteriako Landalurraren VII. Azoka Gamon Zumardian, baserriko produktuen salmenta eta abere erakusketa. 11:00: Errenteria ekoiztutako kalitatezko produktuen dastaketa: Eusko Labeldun tomatea, LumaGorri baserriko oilaskoen haragia, taloak, Egiluze sagardotegiko sagardoa eta Idiazabalgo Jatorri Izena duen gazta dastatzeko aukera. 10:30-13:30: Sagardoa egiteko prozesua ikusi ahal izango da Egiluze Sagardotegiaren eskutik. 17:00-19:30: Baserriko produktuen salmenta, Gamon Zumardian. 18:00: Txokolate jatea haurrentzat, Basasoro baserriko behi esnearekin. Egunean zehar: Errenteriako dultzainero, txalapartari, trikitilari eta txistulariak, Errenteriako Landa Garapena eta Ingurumena erakusketa, perretxiko erakusketa.

Hondarribiko judokek hirugarren postua eskuratu zuten iragan asteburuan Sizilian (Italia) jokatu zuten Taldekako Palermoko Nazioarteko txapelketan. Italia, Belgika, Frantzia eta Poloniako taldeekin lehiatu ziren hondarribiarrak, eta guztira 14 talde iz...

Astero-astero herriko elkarteekin elkartzen ari da udala lehengo hilaz geroztik, eta aste honetan, Alabergako bizilagunekin bilduko da. Ohi bezala, Julen Mendoza alkateak eta Luisma Diez Hirigintza eta Hiri mantenuko zinegotziak parte hartuko dute, eta...

Txosteko palistek hainbat partida jokatuko dituzte asteburuan Madalensoro pilotalekuan. Gaur, Txost-Zumaia partida jokatuko dute, pala motzeko Bigarren Mailan, 21:30ean. Paleta larruz, Bigarren Mailan, etziko 11:00etan jokatuko dute Txostek eta Usurbil...

Surya Yogan (Mamuteko bulegoetan) Anusara yoga tailerra antolatu dute azaroaren 12rako eta 13rako. Hiru saio izango dira; larunbatean goizez eta arratsaldez —11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara, eta igandean goizez —11:00etatik 14:00...

Kantu jirak entsegua deitu du astearterako. 19:30ean bilduko dira abestera, azokan

Pasaiako Trintxer Hockey Taldeak etzi du partida, 16:00etan, Gijonen, Covadongaren kontra. Puntutan berdinduta daude bi taldeak eta sailkapenean ere elkarren jarraian, bosgarren eta seigarren postutan, hurrenez hurren.

Etzi jokatzen dute Trintxerpek eta Pasaiak. Don Boscon Trintxerpek du partida, 16:30etik aurrera, Elgoibarren kontra. Pasaiak, berriz, Irungo Gal Estadiumean jokatuko du, Real Unionen kontra, 15:30ean.

Urnietaren kontra jokatuko du igandean Donibane Majestik-ek, 12:00etan, kiroldegian. Denboraldiko debuta dute etxean arrosek, eta lehengo asteko porrota ahazten saiatuko dira. Lurralde Mailako bigarren taldeak Zumaian du partida, etzi, Pulporen kontra,...

Bularreko minbiziaren kontrako eguna hilaren 19a bada ere, datorren astelehenean egingo dute herrian azoka eguna dela baliatuta. Hala, gaixotasunaren gaineko informazioa banatzeko mahaiak jarriko dituzte 09:00etatik 13:ooetara herriko hainbat gunet...

Irun Iruten Euskara Elkartearen ekimenez, Alberto Iñurrategi goi mailako mendizaleak Porrotaren alde ikus-entzunezkoa aurkeztuko du hilaren 20an. Ospitale Zaharreko areto nagusian izango da emanaldia, 19:30ean. Lanaren gaineko azalpen hauek eman ditu ...

Osinbiribil inguruko baratzeak kenduta, zonalde hori herritarrentzako aisiarako gune bezala berreskuratzeko lanean ari dira. Babestutako gunea da lehen baratzeak zeuden hori. Irungo Udalak jakinarazi du bertan dauden padurak eta uholde eremua mantenduk...