Iritzia: Garraioan hizkuntza eskubiderik ez

Txartel fisikoak eta birtualak eskaini behar dizkiete garraio enpresek bezeroei, dekretuak agintzen duenari jarraiki. Dena den, aztertutako zazpi enpresetatik lauk ez dute hori betetzen. Kasu adierazgarriak daude, EuskoTrenena kasu. Gipuzkoa eta Bizkai...

Txartel fisikoak eta birtualak eskaini behar dizkiete garraio enpresek bezeroei, dekretuak agintzen duenari jarraiki. Dena den, aztertutako zazpi enpresetatik lauk ez dute hori betetzen. Kasu adierazgarriak daude, EuskoTrenena kasu. Gipuzkoa eta Bizkaiko txartelak euskaraz eta gaztelaniaz daude, baina Arabakoak gaztelania hutsean daude. Renfek eta La Unionek ere ez dituzte betetzen bezero euskaldunen eskubideak. Renferen kasuan, beharrezko informazio guztia euskaraz ez duela ematen gogorarazi du Kontseiluak, eta La Unionek, beharrezko informazio guztia euskaraz «modu orekatuan» ez duela eskaintzen azaldu du. Pesa, Bilbao Metro eta Donostia Busek dekretua betetzen dute.

Renferen eta FEVEren txartel makinek ez dute betetzen dekretua, euskara erabiltzeko aukera eman arren bezeroari eskaintzen dizkieten aukerak eta toponimia gaztelaniaz baitaude. EuskoTreneko, Bilboko metroko eta Bilboko tranbiako txartel makinek legeak agindutakoaren arabera eskaintzen dute zerbitzua. Xirimiri Aparta Eskuararen Aldeko Taldearen arabera, hizkuntza politika okerra ez ezik, bidegabeko erasoa da garraio enpresena, EAEn eta gainontzeko euskal lurraldetan, gure hizkuntza nazionalaren normalizazioari taxuz heltzeko borondate politikoaren falta nabarmentzen duena.

Eneko Larretxe. Xirimiri Aparta Eskuararen Aldeko Taldea, Irun.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.