Gipuzkoako Atletismo federazioak egindako lana aitortuko dio Amaia Narbarteri
EATko Amaia Narbarteren lana onartuko du Gipuzkoako Atletismo Federazioak
EAT Errenteriako Atletismo Taldeko Amaia Narbarteri aurreko denboraldian egindako lana aitortuko dio Gipuzkoako Atletismo Federazioak. Narbartek Gipuzkoako Txapelketako lehenengo postua eskuratu zuen altuera jauzian eta disko jaurtiketan, eta bigarrena pisu jaurtiketan. Kutxak etzirako antolatutako Haurren II. Chalenge-a baliatuko du Gipuzkoako Atletismo Federazioak, 2010-2011 denboraldiko atletarik onenak saritzeko.
Errenteriako Atletismo Taldeak, Amaia Narbarte zoriondu du eta “egindako lan handia” eskertu dio: “bide horretan jarraitzera animatu nahi dugu, egindako lan handia ez delako ezerezean gelditu, bere emaitzak izan dituelako”.

