Emakumezkoen saskibaloi ligari hasiera emango diote larunbatean

Larunbatean emakumezkoen saskibaloi ligari hasiera emango diote eta Hondarribia-Irunek etxean hasiko du 2011-2012 denboraldia, arratsaldeko 19:00etan Hondartza kiroldegian Gran Canariaren aurka jokatuko duen partidan. Hondarribia-Irun irailean hasi ze...

Larunbatean emakumezkoen saskibaloi ligari hasiera emango diote eta Hondarribia-Irunek etxean hasiko du 2011-2012 denboraldia, arratsaldeko 19:00etan Hondartza kiroldegian Gran Canariaren aurka jokatuko duen partidan.

Hondarribia-Irun irailean hasi zen denboraldia prestatzen eta ondorengo taldea prestatu dute larunbaterako: Amaia Gastaminza, Sandra Iguerabide, Saioa Altzaga, Tatiana Gomez, Janka Mincikova, Laura Garcia, Laura Gil, Tania Quintero eta Franciele. Saray Arozenak ezingo du biharko partidua jokatu, orkatilan duen bihurdurarengatik, ezta Claudia Pop-ek ere, belauna operatu berria baitu.

Gran Canariarekin aurre denboraldian jokatu duten Yurena Diaz, Moss, Vandiver, Ble eta Ndourrekin arituko dira larunbatean Hondartzan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.