Branka elkartearen lehen batzarra, etzi Hendaian

Branka Itsas Ondarea elkartearen lehen bilera etzi arratsaldean egingo dute Hendaiako hondartzako zentro nautikoan. Itsasoa eta itsas ondarea maite duten guztiak ager daitezen eskatu dute Brankako arduradunek, Hondarribikoak, Irungoak, Hendaiakoak, Pau...

Branka Itsas Ondarea elkartearen lehen bilera etzi arratsaldean egingo dute Hendaiako hondartzako zentro nautikoan. Itsasoa eta itsas ondarea maite duten guztiak ager daitezen eskatu dute Brankako arduradunek, Hondarribikoak, Irungoak, Hendaiakoak, Pausukoak nahiz Urruñakoak, “nola zahar, hala batez ere gazte. Nola Hondarribitik hala Hendaiatik, hasi XVI. mendetik eta XVIII. menderaino, belaunaldiak eta belaunaldiak itsasoratu ziren Ternuarako eta Groenlandiarako bidean, asukalo zenbat itsas gizon eta emakume; 300 bat urteko arrantza aroa, 300 kanpaina ur urrunetan. Aberatsa bezain ahantzia den iragan hori gureganatu, eta ondare materiala, eta materiala ez dena, oskolarik ez duena, berreskuratu, biziarazi nahi dugu. Brankaren arraunkera iragan minik gabeko atzera begirakoa da, arbasoen itsasoko jakituria ulertu nahi dugu, eta handik zabaldu aurrerako edozein bide berri, bide emankor, begi bat atzera bide bat aurrera delako. Arraunlariari galdetu bestela”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.