Andra Mari Abesbatzak Saran abestuko du Uso Bestan
Andra Mari abesbatza Srako Uso Bestan izango da
Andra Mari Abesbatzak Saran abestuko du etzidamu Uso Bestaren barruan. Uso Besta, urtero ospatzen duten jaia da eta Andra Marik Sarako elizan 17:30etan eskainiko duen emanaldiaz gain, egitarau zabala antolatu dute uso pasa dela eta egiten duten jaiari begira. Sarako plazako frontoiak pilota partidua hartuko du, eta ondoren euskal dantzen ikuskizuna egingo dute leku berean. Jatekorik ere ez da faltako, izan ere, herriko jatetxeetan restatutako menu bereziak dastatzerik izango dute bertara hurbiltzen direnek. Uso Besta izanik, ez da faltako ere usategiak bisitatzeko aukera.
Eliza eta festa musika
Andra Mari Abesbatzak Jose Manuel Tiferen zuzendaritzapean abestuko du. Halaber, Imanol Elizasu piano jotzaile eta Gerardo Rifon organista ariko dira herriko abesbatzerekin batera Sarako kontzertuan eta “eliza musika eta festa doinuak txandakatuko ditugu emanaldian” zehaztu dute abesbatzako kideek. Besteak beste, Jesus Guridi, Richard Wagner, Giusseppe Verdi, Pablo Solozabal, George Bizet eta Jose Luis Ansorenaren lanak abestuko dituzte etzidamuko kontzertuan.

