Urtero, Kizkia elkarteak Sagardo Lehiaketa egiten du Astigarragako Gure Izarra elkartean. Aurten hemeretzi parte hartzaile izan dira, tartean Oiartzungo sagardotegietako sagardoa. Oiartzuarrek, ordea, ez zuten finalerako txartelik lortu. Epaimahaiaren ...
Bazkaria antolatu dute azaroaren 12rako 1951.urtean jaiotakoek. Eguerdian, 13:00etan, bilduko dira Madalena Ermitan, eta bertan meza izango dute. Ondoren, bazkaria egingo dute Lintzirin jatetxean eta dantzaldia ere ez da faltako. Antolatzaileek, auto...
Bukatu da Oiartzungo Garagardo Festa. Garagardo zaleek dagoeneko esan diote agur zazpigarren aldiari. Datorren urtera arte itxaron beharko dute berriro garagardo aukeraz gozatzeko. Bitartean, aurtengo edizioaren oroitzapenak izango dituzte: lau egun, h...
Honbu Japoniar Zentro Kulturaleko bi irakasle kenpoko zikloa egiten ari dira, bigarren mailako kirol teknikaria titulua eskuratzeko. Espainiako Estatuan ikastaro hori egiten ari diren lehenengo bi irakasleak dira Alain Isasa oiartzuarra eta Pilar Martinez oreretarra. Iruñean ari dira ikasten, Larrabide estadioko errendimendu handiko zentruan, eta Nafarroako Kirolaren Institutuaren barnean. Orain dela gutxi arte, halako tituluak federazioek ematen zituzten, baina orain ikasketa akademiko izatera pasatu dira, eta zikloen parekoak dira. Gainera, orain arte lehenengo mailako ikasketak bakarrik egiten zituzten, eta bigarren mailako ikasketen lehen aldia izanik, garrantzitsua da Oiartzunen irakasten duten bi irakasleen parte hartzea. Alain Isasak hainbat titulu lortu ditu kenpoan, eta egun gerriko beltza dauka, bigarren dan-arekin. Pilar Martinezek ere gerriko beltza dauka, bost danekin, eta Gipuzkokoako Karate Federazioko kenpo departamentuko zuzendaria da.
Xabier Cazorla judoka lezoarra aurtengo garaipenen uzta handitzen ari da. Herenegun, Vigon (Galizia), urrezko domina lortu zuen lezoarrak, Cidade de Vigo Nazioarteko Sari Nagusian. Denboraldiko lehen txapelketa izan zen herenegungoa, eta ongi hasi du b...
Funky-a dantzatu nahi duenak Eurekarekin izango du ikasteko aukera. Umeek, nerabeek eta gazteek daukate aukera dantza mota hau ikasteko ikasturtean zehar. Ostiralean hasiko dituzte eskolak, eta urrian 20 euroan eman daiteke izena, Pontikako egoitzan. 5...
Beti Bizkor elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri du. 26.552 zenbakiaren 5 euroko loteria txartelak saltzen ari dira, eta interesdunek elkartetik bertatik pasatu beharko dute erostera.
Enrike Abril Errebote Txapelketan Zubietan igandean jokatu behar zituzten partidak bertan behera gelditu ziren euriarengatik. Horren ondorioz, Oiartzunen jokatu beharreko finala eta Pilota Zuzenean! astea, astebetez atzeratu dute. Hilaren 24tik 30era b...
Udazkenean, ohi bezala, kintoek zita jarrri ohi dute. Larunbatean ere belaunaldi bereko lezoarrak elkartuko dira mahai baten inguruan, bazkaltzeko. 1949an jaiotako lezoarren txanda izango da. Oriotarra jatetxean bilduko dira bazkaltzeko. Joan nahi duen...
Audioguias Noa eta Rio Bidasoa Hotelak, Hondarribiko gida interneten doan deskargatzeko aukera jarri dute. Horrela, www.hotelriobidasoa.com webgunean klik egin eta ordenagailu, tablet edo telefonora Hondarribiko sekretuak eskainiko dituen gida deskarga...
Apirilean hasi eta iraila bukaera arte martxan ibili den tren berdea bigarren urtez jarri dute martxan eta 1.233 izan dira zerbitzua erabili duten pertsonak. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko zinegotziak balorazio positiboa egin du, “ekimen arrakastatsua izan da. Behemendi elkarteari esker hasi genuen ekimena iaz, bagenekien harrera ona izan zezakeela, baina ez genuen uste hain ona izango zenik lehen urtean. Bigarren urtean aurretik hasi ginen, apirilaren 16an hain zuzen. Hasierako asteburutan kosta izan zen jendea etortzea baina udan gehiago animatu da jendea larunbatetan. Pena izan da uztaila oso txarra egin duela eta uztaileko bost larunbatetan euria egin zuen, eta horrek kalte egin digu”. Zerbitzua handituz Trenak garraiobide berria izan nahi du Hondarribia beste era batean bisitatzeko. San Juan de Diosetik ateratzen da larunbatetan. Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egiten du, handik gora Higereko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartzen du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar Etorbidetik joaten da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi bat egin, eta handik berriz San Juan de Diosera bueltatzen da. Berrotaranek azaldu duenaren arabera, asmoa zerbitzua eskaintzen den epea handitzea da, eta horretarako lanean dabiltza egunotan. Horrela, apirilean hasi beharrean lehenago hastea, edo irailarean bukatu beharrean, beranduago bukatzea.Gainera, Behemendiren laguntzarekin, tren berdea, Irunen eta [...]
Egoera ekonomikoak baldintzatutako zerga ordenantzak proposatu ditu gobernu taldeak. Udal zerbitzuaren kalitateari euste aldera, salbuespenak salbuespen, KPIaren araberako (%3) igoera proposatu dute zerga eta tasetan, baina era berean, diru laguntzak izango dira diru sarrera mugatuak dituztenentzat. OHZ Ondasun Higiezin gaineko Zergetara, zaborretara eta urera egongo dira zuzenduta, eta horien batez bestekoaren %70 udalak ordainduko du, eta %30a ordaindu beharko dute. Zehazki, diru sarrerak bermatzeko eta laneko diru sarrerak osatzeko errentak jasotzen dituztenei zuzenduta egongo da. Gaur aurkeztu diete proposamena Ogasun batzordean gainontzeko udal taldeei, eta hilaren 18an ezohiko batzarra egingo dute proposamena urriko udalbatzarrera eramateko. Ildo horretatik, gainontzeko udal taldeei “oposizio demagogikorik ez egiteko” eta “arduraz” jokatzeko eskatu diete. Udalbatzarrera eraman aurretik, herritarren iritziak ere bilduko dituzte, eta guztiak gonbidatu dituzte hilaren 17an, 19:00etan, Reina aretoan egingo duten bilerara. Gogorarazi dute krisiak bete-betean eragin dietela proposamena egiterako garaian, eta horrez gain, aurten esperotako diru gutxiago biltzeagatik 2011ko aurrekontuan aurreikusitako diru sarreren zati bat itzuli beharko dutela jakinarazi dute. 2012ko aurreikuspenak ere antzekoak direla iragarri dute. %3ko zerga igoera ezarriko ez zaien zergak eta tasak: Zergak: Ondasun Higiezinaren gaineko Zerga (OHZ): %2 igoko da. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (JEZ): Ez da aldatuko karga tasa. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: %3 igoko [...]