Ezer gutxi egiteko aukera izan zuten asteburuan Bar Ignacio Hondarribia taldeko jokalariek, Lehen Mailako Oiartzun taldearen aurrean. 0-5 galdu zuten. Andoni Piquerrek, Oskitz Saizarrek, Gorka Etxeberriak eta Oier Morenok (2) sartu zituzten golak.
Urtero legez, bazkaria antolatu dute aurten ere Molinaoko gainean jaiotakoek. Antxoko La Armonia elkartean izango da bazkaria. Interesdunek hilaren 18a baino lehen deitu behar dute izena emateko ondoko telefono zenbakietara: 680 80 66 34 (Pedro); 943 5...
Asteburu honetan beste irteera bat egingo dute Urdaburu mendi elkarteko kideek, eta Urumeako birarekin jarraituko dute. Dagoeneko bosgarren bira izango da, eta oraingoan, Usategieta gainetik Zubietara joango dira. Bidean, Irakurri, Iruñarri, Larregoie...
10 golen aldearekin galdu dute sanjuandarrek Tolosaren kontrako partida. Denboraldiko lehen neurketa izan zen larunbatekoa, eta arrosek ezin izan zuten tolosarrekin. 38-28 bukatu zuten partida. Hurrengo partida Urnietaren kontra du Donibane Majestik-...
Oraindik badira plazak Bekoz Bekok Internet eta sare sozialen gainean antolatutako ikastaroan. Emakumeentzako ikastaroa da eta hilaren 22an eta 29an izango dira saioak, 09:00etatik 14:00etara. Interesatuek ondoko telefono zenbakietara dei dezakete izena emateko:679 33 24 11 (Izaskun) edota 943 5 256 13 (Cristina).
Garaipen garrantzitsua Lehen Mailako neskentzat, eta hirugarrena denboraldia hasi zenetik. Partida gogorra izan zen, baina oiartzuarrak 0-1 galendu ziren Erika Garciaren golari esker. Denboraldi hasiera gogorra izan dute, baina argi utzi dituzte euren ...
Alderdi Sozialistak une hauetan ezkerrerantz egin dituen mugimenduak, egiazko konbentzimenduak baino, azaroaren 20ko kongresurako eta senaturako hauteskundeen gertutasunak eragindakoak dira. Hori argi ikusten duenetakoa naiz. Alderdi Sozialista ezkertiarrez mozorrotu da beste behin, gizarte politiken zain dagoen hautesleria engainatzeko. Sigletara fidela den hautesleria, komunikabideek lokartutako hautesleria, eta estatuko politiken nahiz politika autonomikoen gaineko hausnarketa egiteko denbora hartu ez duena, ezker progresistaren mozorroaren atzean, neoliberalismoaren postulatu zaharrenak besarkatzen dituena politika ikusi ahal izateko; ongizate estatuaren zutoinak errotik erasotzen dituen politika. Testuinguru honetan kokatu behar da gure Lehendakariaren azken burutazioa: azpiegituren bikoizketa, aholkulari taldearen txostenak lagunduta. Hamarkaden ondotik, sozialistek argia ikusi dute azkenean, eta harritzekoa bada ere, gure alderdiak, EB-Berdeak-ek urtetan defenditu dituen ondorio beretara iritsi da, hain zuzen, sozialistek EAJrekin eta PPrekin batera leporatzen gaituzten ondorio berberetara, eta norabide horretan egiten genituen proposamenen kontra behin eta berriz botoa eman badute ere. Baina ikus dezagun Lehendakariak non huts egiten duen. Nire ustez lehendakaria ezin da mugatu zerk ez duen funtzionatzen esatera eta salatzera. Gaizki dabilena eraldatzeko proposamenak plazaratu behar ditu baita ere. Baina dirudienez, ez ditu aipatu proposamenak, beraz eztabaidak zentzua galtzen du, eta hauteskundeetarako erreklamo gisa baino ezin dira ulertu. Azpiegiturekin, une hauetan, kexu agertzen da, baina aipatutako batzuk azter ditzagun: Aireportua: [...]
Kontzertu hirukoitza antolatu dute Mogambon larunbaterako. Tostadas, The Great Destroyers eta Luke Armstrong with J.B. Zam taldeek joko dute Azkuene kaleko aretoan, 21:00etatik aurrera. Sarrerak 5 euro balio du.
Beste erakustaldi bat egin zuten oiartzuarrek asteburuan, eta 2-1 irabazi zioten Urolari. Galtzen hasi arren, markagailua iraultzea lortu zuten eta emaitza merezitakoa baino gutxiago izan zen. Pablo Gaztelumendik eta Eñaut Loperenak sartu zituzten gol...
Gipuzkoako txapelketan gomazko paletako lehen mailako Batzokikok (Imanol Otegi eta Jon Ugutz Ormaetxea) ezin izan du Loiolatarrarekin, eta 24-25 galdu du. Bigarren mailako taldeak ere porrota jaso zuen Loiolatarraren kontra: 25-12 galdu zuten Agosti El...
Bat galdu eta bat irabazi. Gaizki ekin zion lehengo astean Ligari Txintxerpeko Hockey Taldeak Real Sociedad taldearen kontra 3-0 galduta. Larunbatean, ordea, Jolasetaren kontra 4-3 irabazi zuen Trintxerrek. Garaipen garrantzitsua da zuri-urdinentzat, L...
Irungo familiak euskaraz modu naturalean kutsatzeko Familiaola ekimenaren barruan, Zabu-zibu programa abiatu dute aurten Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak. Hiriko parkeetan jolasak antolatuko dituzte, 2 eta 6 urte bitarteko haurra...