Leka Enearen balentria Europako ETTU Kopan
Europako ETTU Kopako final zortzirenetan aritzeko eskubidea irabazi zuen asteburuan Leka Enea Mahai Tenis Elkarteko gizonen taldeak. Roskilden (Danimarka) zuten jokoan irundarrek hurrengo fasera sailkatzeko lehia, beste hiru talderekin batera: Soko Kra...
Europako ETTU Kopako final zortzirenetan aritzeko eskubidea irabazi zuen asteburuan Leka Enea Mahai Tenis Elkarteko gizonen taldeak. Roskilden (Danimarka) zuten jokoan irundarrek hurrengo fasera sailkatzeko lehia, beste hiru talderekin batera: Soko Kraluv Dvur (Txekia), TT Vedrimaur (Belgika) eta etxeko BTK 61 Roskilde Bordtenis. Lauen artetik onenak izan ziren Leka Eneakoak, jokatu zituzten lehia guztiak irabazi zituztelako.
Final zortzirenetara jauzi egiteko txartela lehenak eskura zezakeen bakarrik Danimarkako lehian, eta Leka Eneakoak ez ziren faborito, lau taldeen artetik eta Europako rankinari jaramon eginez, hirugarren zirelako. Baina joan den larunbatean Txekiako taldeari 3-1 irabazi ondoren, Roskilde faboritoei aurre egiteko indarra hartu zuten irundarrek, nola gainera: 3-2 mendean hartu zituzten danimarkarrak. Igandean, 3-0 jipoitu zuten irundarrek Belgikako taldea, sorpresa biribiltzeko.
Orain, hurrengo faserako kontrarioaren zain daude. Zozketak erabakiko du hori.