Iñaki Alberdi akordeolari irundarrak kontzertu lirikoa eskainiko du ostiralean, hilaren 7an, Abbadiako gazteluan. Emanaldia 20:00etan hasiko da.
Ezezagunok Antzerki Elkarteak izena emateko epea ireki du, antzerki taldean sartu nahi dutenei pertsonentzat. Ezezagunok elkartea 2007an sortu zen, adimen urritasuna duten pertsonei zuzenduta. Informazio gehiago jasotzeko interesdunek 630 31 36 42 te...
Bidarrai-Ainhoa zeharkaldia. Giriziarekin. Datorren asteazkenean —hilaren 12an—. Mendizaleak 07:00etan aterako dira ikastolako aparlekutik. Bidarraira joan (Nafarroa Beherea) eta han hasiko dute Ainhoarako bidea (Lapurdi). Sei-zazpi orduko ibilaldi...
Kinto festa antolatu dute 1958. urtean jaiotakoek hilaren 29rako Irungo Atalaia hotel-jatetxean. Oiartzunen jaiotakoek zein Oiartzunen bizi direnek parte hartu ahal izango dute. Egun horretan, 13:00etan elkartuko dira eta bazkaldu aurretik luntxa izang...
Bihar irekiko dute zazpigarren Garagardo Festa Doneztebe plazan. Igandera arte egongo da zabalik. Lau egun, beraz, garagardoaz gozatzeko. Aukera egongo da. Izan ere, aurten hogei garagardo ezberdin probatzeko aukera izango dute garagardo zaleek. Bihar,...
Mozioak eta hauei erantzunez taldeek aurkeztutako testu alternatiboak osatu zuten atzo gaueko udalbatzarraren gidoia Pasaian. Hiru gai eztabaidatu zituzten mozio bidez: Eusko Jaurlaritzaren Diru Sarrerak Bermatzeko Lege berria, EBren ekimenez; San Markoko zabortegia, Bildu, EB eta PSE-EE taldeek aurkeztutako mozioen harira, eta azkenik, PPren ekimenez ETA gaitzesteari buruzko mozioa. Hiru eztabaidek jo zuten luze. PPk eta PSE-EEk kontra egin arren, Eusko Jaurlaritzaren lege berriak “pobrezia kriminalizatzen” duela defendatzen duen EBren mozioa bere egin zuen udalbatzarrak EBren, EAJren eta Bilduren aldeko botoekin. San Markoko zabortegiari dagokionez, bi mozio onartu zituen plenoak: EBrena eta Bildurena. PSE-EEk aurkeztutakoa ez zen aurrera atera, PPren eta EAJren babesa lortu arren. PSE-EEk San Markoko zabortegia ixteko konpromisoa berresteko eskatu zion udalbatzarrari, eta baita zabortegiaren eremua berreskuratzeko konpromisoa har zezala ere, 2012rako birziklatu ezin den zaborra nora eraman ez dela izango argudiatuz. Bilduk, aldiz, errauste plantarako moratoria eskatu eta hondakinen kudeaketarako alternatibak ahalik eta azkarren planteatuko dituela iragarri zuen, beti ere, gutxitzearen, birziklatzearen eta berrerabiltzearen aldeko apustua eginez. San Markoko zabortegia irekitzeko inongo asmorik ez duela berretsi zuen, eta mozioa, kasu honetan, PSE-EEk bere mozioaren testuan udalari eta aldundiari interpelazio zuzena egiten dielako aurkeztu dutela argitu zuten. EBk, bere aldetik, PSE-EEk herritarrak beldurtu nahi dituela esan zuen, [...]
Nafarroa etorbidean barrena, Vivar bitxi denda dago, Segundo Izpizua kalearekin izkina egiten duena. Dendako erakustokian arreta jarriz gero, erloju eta belarritakoen artean deigarria den zerbait topa daiteke: Errenteriako eskumuturrekoa. Baina zer da eskumuturreko hori? Nondik dator? Dendara sartu behar hori jakiteko. Carlos Vivar dendako jabeak dauka galdera horren erantzuna. Bera izan zen lehena Errenteriako eskumuturrekoaren ideia biribiltzen, nahiz eta egun, herriko beste bitxi denda batzuetan ere saltzen duten. Errioxan izan zuen halako eskumuturrekoen berri. Alfaron herri horretako ikurrak zituen eskumuturrekoarekin egin zuen topo, eta pentsatu zuen ‘zergatik ez egin gauza bera Errenteria-Oreretan?’. Herriko monumentu garrantzitsuenei argazkia atera zien, eta Alfaron eskumuturrekoak egiten zituenari pasatu zizkion, berak eskumuturrekoan irudikatu zitzan. Zenbat eskumuturreko behar zituen esan, eta 2009ko ekainean hasi zen saltzen, Madalen Jaiei begira. Hasiera-hasieratik begi onez ikusi zuten herritarrek Vivarren ideia. Orduz geroztik asko saldu dituela esan du, baina ez du zehaztu zenbat. Bezeroek norberarentzat zein beste norbaiti oparitzeko erosi dutela jakinarazi du: “Eskumuturreko askok herritik kanpo amaitu dute, Mallorcan, Bartzelonan, Italian…”. Ideia ona beste herrietarako Errenteria-Oreretarekin egin bezala, Lezo, Oiartzun eta Donibanerekin egitea zen Vivarren asmoa, baina azkenean ezin izan du aurrera eraman. Ideia, ordea, ona dela iritzi dio edozein herritan martxan jartzeko. Jasokundeko eliza, San Markoko gotorlekua, Madalenaren [...]
FUTBOLA Bigarren B maila Real Union – Gim. Segoviana 2-0 Erregional Ohorezko Maila Real Union B – Roteta 3-0 Tolosa – Behobia 3-1 Erregional preferentea Dunboa Eguzki – Martutene 0-3 Mariño – Usurbil 3-1 ESKUBALOIA ...
Europako ETTU Kopako final zortzirenetan aritzeko eskubidea irabazi zuen asteburuan Leka Enea Mahai Tenis Elkarteko gizonen taldeak. Roskilden (Danimarka) zuten jokoan irundarrek hurrengo fasera sailkatzeko lehia, beste hiru talderekin batera: Soko Kra...
Zazpigarren aldiz Azagrara (Nafarroa) joango dira Gazte Izanak erretiratuen elkarteko kideak hilaren 25ean. 08:00etan aterako dira ikastolako aparkalekutik. Ordu erdi lehenago autobusa pasatuko da auzoetako bidaiariak jasotzera. Bazkideek 30 euro ordai...
Osteguna eta jam session-a bat izango dira Cyne Reynan ikasturte honetan, eta hain zuzen, gaurtik aurrera inguruko musikarien eskutik zuzeneko musika entzuteko aukera izango da. Emanaldia 22:30ean hasiko da, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.
Hilabetea estreinatzearekin batera erakusketa estreinatuko dute Mikelazulo kultur elkartean. Oraingoan etxeko artista baten margolanak ikusteko aukera izango da: Eider Zabaleta oiartzuarrarenak. Hain zuzen, Mikelazulo izango da lehen tokia Zabaletak be...
PSOEk gobernu berriari ehun egunetan ez duela ezer egin leporatu dio, nork eta lau urtez saneamendu plana egiteko eta aurtengo aurrekontuak Foru Arauak ezartzen dituen epeetan aurkezteko gai izan ez den horrek berorrek. Aurtengo aurrekontuak maiatzaren 20an, hauteskundeen bezperan izan ere, onartu zituen aurreko korporazioak, korporazio berriaren gobernu-jarduera erabat baldintzatuz. Baina, PSOEren desgobernuaz badago gehiago esaterik eta nabarmenenak aipatuko ditugu. Laster udalbatzarretik 2010eko Kontu Orokorra pasatuko da eta bertan aurreko gobernua inbertsioetan aurreikusitako % 55,37 soilik gauzatzeko gai izan dela azaltzen da, inbertsio gehienak Espainiako Gobernuak itzulitako diruaz ordainduak izanik. Lau urteotan udala 3,5 milioi euro babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzera bideratzen duen epaiari heltzeko ere ez da gai izan. Eta zer esanik ez lan-harremanetan erakutsitako larderiarengatik sortutako ondorio ekonomiko negatiboak, denon diruaz ordaindu nahi dituenak. Beraz, bere kudeaketaren balantzea nahiko pirrikoa da. Argi ikusten denez, PSOE ez da epe labur honetan kritika egiteko egokiena, hura 28 urtez besaulki erosoan egon baita eta haien kudeaketak lehen aipatutakoa ekarri baitu. Ez gara esaten ari gobernu berria talde politikoek eta herritarrek kudeaketa publikoaz egin beharko duten fiskalizaziotik kanpo geratu behar denik, baina agerian dago erantzukizunez aritu baino lehen, heredatu duten egoera erreala ezagutu behar dutena, haien kudeaketa errealitate horretara eta gure gain utzi [...]
Entzun abesbatzak emanaldi bikoitza eskainiko du larunbatean, hilaren 8an, San Bixente elizan. Aurrena, meza alaituko dute, 19:00etatik aurrera, eta ondoren kontzertua eskainiko dute.
Atzo arratsaldean hainbat herritar elkartu ziren Niessen merkataritza zentroaren atarian, pasa den asteazkenean herriko alde zaharrean emakume batek izan zuen erasoa salatzeko. Erasorik ez lelopean egin zuten protesta. Ertzainek gizon bat atxilotu zute...
Euskaltelek eta Hamaika Telebistak aurrerapauso berri bat eman dute Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa zabaltzeko. Euskalteleko marketineko zuzendariak, Koldo Unanuek, eta Hamaika Telebistako zuzendariak, Iñaki Uriak, adierazi dutenez, dialeko 11. zenbakian ikusi ahal izango dute Gipuzkoako Euskalteleko ikusleek, orain arte Bizkaikoek bezala. Horrela, Euskaltelen Telebista eskaintza aberasten da kanal berri batekin eta Hamaika Telebistaren zabalkundea handitzen da Gipuzkoan, non Euskaltelen sartze maila handia den. Gipuzkoan zazpi barruti egin ziren Lurreko Telebista Digitalaren zabalkunderako. Horietatik hiru zuzenean kudeatzen ditu Hamaika Telebistak: Donostialdea —Donostia, Astigarraga, Urnieta, Hernani, Andoain, Lasarte, Usurbil—; Debabarrena —Ermua, Eibar, Elgoibar, Soraluze, Mendaro, Deba, Mutriku— eta Oarso Bidasoa —Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Hondarribia, Irun—. Horietan guztietan dialeko 11. zenbakian ikusiko dute Hamaika Telebista aurrerantzean Euskalteleko bezeroek. Debagoienan, Goierrin, Tolosaldean eta Urola-Kostan dialeko 991.ean ikusiko da Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa. Hauetan Goienatb, GITB, 28K eta Erlo, Hamaikaren partaideak, ikusten dira dialeko 11. zenbakian. Bizkaian edo Araban ere ikusi ahal izango da Hamaika Telebistaren Gipuzkoako emisioa dialeko 931. zenbakian. Programazioari dagokionez, Hamaika Telebistak bi multzo edo bloke nagusi ditu Gipuzkoan. Batetik, Hamaika Telebistaren programazio orokorra genuke, Bat eta Bat magazina izanik saio nabarmenena. Bestetik, Gipuzkoan propio ekoiztutako programa saila dago: Hamaikakoa, Esatea Libre eta Hurbilean. Astelehenetan, 22:00etan, Hamaikakoa saioa eskaintzen dute. Reala [...]
Irungo Udaleko Gizarte Ongizate arloak Hiri Debekatuaren Mapa programa abiatu du, emakumeentzako puntu ilunak biltzeko. Joan den astetik ikastaroak eta bisitak egiten ari dira hiriko auzoetan. Irungo Bilgune Feministak Katean eta Artian iaz eginiko tailerretan oinarria du Hiri Debekatuaren Mapa programak. Ideia hura hiri osora zabaldu du udaleko Berdintasun Sailak, eta horretarako Emakunderen diru laguntza bat jaso dute. Tailerretan Bilguneko eta Murgibe erakundeko kideak aholkuak ematen ibili dira, baita Alicia Mitxelena (Donostia, 1958) teknikaria ere. Tailerrak amaituta, Murgibek txosten bat prestatuko du, udalak puntu ilunetan zuzenketak egin ditzan. Irunen emakumeentzako seguruak ez diren guneen mapa osatzen ari zarete. Zein da helburua? Hiriak gizonaren ikuspuntutik eraikita daude, baina emakumeok geroz eta gehiago erabiltzen ditugu hiriak, ekintza publikoetan gehiago parte hartzen ari gara, eta hobetzeko gauza asko daudela pentsatu dugu. Gaur eta bihar bukatuko dira tailerrak eta bisitaldiak. Zein balorazio egiten duzu? Oso prozesu polita izaten ari da. Auzo bakoitzean tailer eta bisita bana egiten ditugu, tailerra egun batean, eta bertan jasotako puntu ilunen bisitaldia hurrengo egunean. Bisitaldian puntu ilun bakoitzarekin argazkiak egin eta fitxa bat betetzen dugu, lekuaren ezaugarriak jasotzeko, hobekuntzak egiterako orduan lagungarriak izan daitezkeenak. Azken finean hiria ezagutzeko modu bat da, baina ibiltzen ari garen lekuan atentzioa jartzen dugu, [...]
Hilabete pasa da Hondarribia herriko jaiez gozatzen zebiltzanetik, eta festa gogoa dute berriro, Amute-Kostako bizilagunek. Izan ere, ostiralean hasi eta igande arte, auzoko jaiak ospatuko dituzte. Haur, gazte eta helduentzako programa anitza prestatu ...