Hiru pertsona atxilotu ditu Espainiako Guardia Zibilak, Oiartzunen marihuana plantazio bat izateagatik. Etxe batean 85 landare atzeman zizkieten 47, 42 eta 39 urteko atxilotuei. Osasun publikoaren kontrako delitua egotzi diete.
Kanpo kaia eta kaiko Herreraren biziberritzea hartuko dute hizpide bihar Batzar Nagusietan, EAJk gaiaren gainean aurkeztutako proposamen baten harira. Horren aurrean La Herrera Herrira Herri Batzordeak prentsa oharra helarazi du “ez dela eztabaid...
Oraindik denbora asko falta da Inauterietarako, baina dagoeneko Telleri IGE ari da pixkanaka prestatzen. Etzi arratsaldean, bilera egingo dute ikastatxeko aniztasun gelan. Entsegurako orduak ere zehaztu dituzte: larunbatetan, 18:30etik 20:00etara izang...
Taldea handitzeko kide berrien bila dabil Zintzilik irrati librea: “Jendartea modu aske, osasuntsu eta maitekor batean eraldatu” nahi duten guztiei jakinarazi diete tokia daukatela proiektu horretan. Horregatik, bihar, 19:30etik aurrera egi...
Jaizkibelgo itsasertzeko txoko ezkutuenak ezagutarazteko asmoz, ikus-entzunezko baten emanaldia antolatu zuen lehengo astean Donibaneko Itsas Mendik eta aste honetan ibilaldi batekin osatu nahi du jarduera. Hondarribiko Paradoretik hasita, Leutako baserritik pasatu eta Erentzin Portuko gainetik ibilaldia antolatu dute. Handik Labetxu eta Ixkirora joango dira. Tximistakurratuako hondartzatik abiatu eta Akerregiko bretxa gainditu eta gero, Azabaratzaraino jaitsiko dira. Azabaratzatik kantinara igo, eta handik igarota Bonasaitzara joango dira, itsasertzetik berriro Atalaira jaisteko. Donibaneko plazan bukatuko da ibilaldia. Irteera 08:00etan da, Meipitik. Paradoreraino autobusez igoko dira. Ez da ordaindu behar ezta izena eman beharrik.
Datoren astean ipuin kontaketa saioak izango dira Pasaiako liburutegietan. Ana Meabe kontalariak Bazan Kalabazan izeneko emanaldia eskainiko du, ipuin kontalaritza eta antzerkia uztartzen dituen 40 minutuko ikuskizunean. Emanaldia 5 eta 8 urte bitart...
Pasa den irailaren 27an hasi zuen Errenteriako Atletismo Taldeak (EAT) 2011-2012 denboraldia. Aurretik, irailaren 23an egin zuten aurkezpena. Hala ere, oraindik badago aukera taldea handitzeko. Beraz, EATi batzeko asmoa duten 8 urtetik gorako edozein h...
Rock and rollaren maitaleek zita dute bihar Mogambon. Europatik biran dabilen Puerto Ricoko Vigilantes taldeak joko du Azkuene kaleko artetoan, 20:30etik aurrera. Kontzerturako sarrerak 8 euro balio du eta aurrez eros daiteke ondorengo webgunean: www.redribbonmusic.com.
Kaiko Herreran, iparraldeko eremuan, bukatzear dira eraiste lanak. Hala iragarri du Jaizkibiak. Zehaztu dutenez, hilaren bukaerarako bukatuko dute pabilioi zaharrak botatzen, eta ondoren, aparkalekua eta jolas parkea eraikitzeari ekingo diote. Aparkalekurako eta jolas parkerako proiektuak bukatuta daudela esan dute. Eraikiko duten aparkalekuak 176 plaza izango ditu, eta jolas parkeak 1.500 metro koadro. Euskadi Etorbidea, Gomistegiko biribilgunea eta Ziriza arteko eremuan eraikiko dituzte biak. Udal zerbitzuak, Donibanera Hilaren 14ra bitartean, hondakinak jasotzen ariko dira, eta hilaren 17ko astean orain arte udalak erabiltzen zuen pabilioi botatzeari ekingo diote. Bertan zeuden zerbitzuak Nabalaldean kokatu ditu udalak, Donibanen. Azken pabilioi hau botata, lau eraikin baino ez dira geratuko Kaiko Herreraren iparraldeko eremuan: Ziriza, Postetxea, Azoka eta Alkateordetza. Horiez gain Portu Agintaritzaren hiru pabilioi mantenduko dituzte.
Goi mailako bertsolariak igoko dira larunbatean, Errenteria Hiria Kulturgunean egingo duten Bertso Festara. Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña izango dira kartelburuak, baina alboan ez dituzte bertsolari makalak izango: Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Jon Maia. Urtero-urtero eskualdeko ordezkari batek ere parte hartzen du, eta azken urteetan Arkaitz Oiartzabal Xamoa izan bazen, aurten beste bati eman diote aukera parte hartzeko. Beste oiartzuar batek hartuko du lekukoa: Alaia Martinek. Gai jartzaile moduan, berriz, Jon Ansa oreretarra ariko da. Beste urteetako martxari jarraituz, herrira punta-puntako bertsolariak ekartzea izan da aurten ere antolatzaileen helburua, eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean izandakoak dira sei bertsolaritatik bost. Asmoa da jaialdi “indartsua” egitea, eskualdeko bertsolariren bat ere kartelera eramanez. Landare elkartea dabil bertso jaialdia aurrera eramateko lanetan, bide batez, euskara eta euskal kultura sustatzeko asmoz. “Landaretik euskal kulturarekin zerikusia duen edozein ekitaldi sustatzen dugu. Aurten, esaterako, Gazte Mailako Aurresku Txapelketaren XXV. urteurrena antolatu dugu”, adierazi du Juantxo Maiak. Hogeigarren ekitaldiaren bueltan dabil Bertso Festa, baina antolatzaileek ez dakite zehazki zenbat urte egin dituen. Izan ere, hasiera batean bertsolaritzaz gain, dantza ere izaten zen egun horretan, baina orain punta-puntako bertsolariekin soilik egiten dute. Niessen betetzera doaz Antolatzaileen asmoa beste urte batez Errenteria Hiria Kulturgunea betetzea da. Bertso Festa [...]
Hendaiako Gure Ikastolak ganbara hustean eginen du igandean gaztelu Zahar pilotalekuan, dirua biltzeko. Bigarren eskuko merkatuak egun osoz iraungo du.
Zazpigarrena eta azkena. Larunbatean emango dute Jaizkibel Mendi Taldeko lagunek bukatutzat Trebiñuko Bira. Oraingoan Gasteizetik irten eta Arrieta mendia igoko dute, ondoren Zaldiaran, Busto eta San Migueleko tontorretatik igarotzeko. Handik Billa Okara jaitsiko dira eta bazkaria, Argantzunen egingo dute. Etapak 13,5 kilometro ditu. 07:30etik aterako da autobusa Antxotik eta ordu laurden lehenago Iztietako autobus geltokitik. Izena emateko edo informazio gehiagorako mendi taldearen egoitzara jo daiteke, bihar edo ostiralean, 20:00etatik aurrera, baita 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu ere.
Partida polita izan zen, borrokatua, bi ordukoa. Saiatu ziren Txostekoak, baita partida ona jokatu ere, iazko erreboteko txapeldunen aurka. Baina azkenean amore eman beharra izan zuten: Kapito Harrik 13 tanto lortu zituen eta Txostek 7. Txostekoak ez d...
Soltera karabana batean, herri txiki baterantz bidaiatzen duten emakume batzuen istorioa kontatzen duen komedia dibertigarria da. Taldeko zuzendari Josean Malangak berak idatzitako lana da.
Hilaren 17an abituko da Donibanen Piedadea Emakume Taldeak antolatutako pintura eta marrazketa ikastaroa. Astelehenetik ostegunera, egunero bilduko dira, 15:30etik 17:30era, Donibane kaleko 58. zenbakian, sotoan. Ikasturteak ekainaren 30era arte iraungo du. Izen-ematea ikasturtea hasten den egun berean egin behar da, lokalean bertan.
Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako zazpigarren eta azken saioa Irungo Amaia Kultur Zentroan jokatuko da igandean, hilaren 9an, 17:30etik aurrera. Final-zortzirenetako azken saioa izango da eta, hortaz, saioaren ostean ezagutuko dugu final-laurdenetara pasako diren 24 bertsolarien zerrenda. Irunen lehiatuko diren betsolariak honako hauek izango dira: Iñaki Zelaia, Alaia Martin, Haritz Casabal, Urko Egaña, Manex Mujika eta Asier Sasieta. Egoitz Aizpuru arituko da gai jartzaile lanetan. Saioa antolatzeko laguntza emango du Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak. Saiorako sarrerak salgai daude jada gpuntua.com helbidean, eta txapelketari buruzko informazio guztia ere bertan aurkituko duzue (sailkapenak, saioak, parte-hartzaileak…).
2001 eta 2003 urteen artean jaiotakoek izena eman dezakete Trintxerpeko Futbol Eskolan, 655 711 942 telefono zenbakira deituta.
Lonja berria eraikitzeko lanak eragin handia izaten ari dira sanpedrotarren egunerokon. Arrandegi berria bakarrik ez, etxe berriak ere ari dira eraikitzen inguruan, eta eragozpenak ez dira txikiak. Horregatik kezka ugari sortu dira bizilagunen artean. ...
Oiartzungo Arraguako auzoko Goiko Eskola Kulturgune Okupatuak 11 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko bi eguneko ospakizunak antolatu dituzte. Etzi eta larunbatean hainbat ekimen izango dira bertan (egitaraua, behean). Hilak 7, ostirala 20:...