2011/10/4

Kontserbatorioko ikasleek entzunaldi bikoitza egingo dute ostiralean

Ostiralean bi entzunaldi antolatu dituzte Udal Kontserbatorioan, auditorioan biak. 17:30ean ertain mailako 1. mailako ikasleak arituko dira, eta 19:00etan 2. mailakoak. Borja Rubiños irakaslea arituko da piano laguntzaile bezala.

admin

Bihar da Gaztañoko bilera

Hitza-n gaur dela iragarri arren, udala bihar elkartuko da Gaztañoko bizilagunekin, 19:30ean, Bukagaitz elkartean. Bilera horretan izango dira Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Luisma Diez hirigintza eta hiri mantenuko zinegotzia. Besteak beste, ...

admin

Jaizkibel “lehortzeko arriskuan” dagoela salatu dute

Lezoko Marasma gazte mugimenduak salatu du Jaizkibel mendia “lehortzeko arriskuan” dagoela. Gazte taldekoek jakinarazi dute Txingudiko Zerbitzuak erakundea —Bidasoko uren zerbitzua kudeatzen duen erakundea—, lur azpiko sei putzutatik e...

admin

Aiako HarriaBTT Maratoia hizpide irratian

Bihar, Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan larunbatean —hilaren 8an— jokatuko duten Aiako Harria IV. BTT Maratoiari buruz hitz egingo dute. Bi gonbidatu izango ditu Joxe Migel Lopez kirol esatariak: Arkaitz Iza maratoiaren antolatzailea, eta Urk...

admin

‘Kachenjungako Altxorra’ ostegunean ‘Zure abenturaren bila’ programan

Kachenjungako Altxorra ikus entzunezkoa emango dute ostegunean, hilaren 6an, Zure abenturaren bila programaren saio berria batean. Dokumentalak lau eguneko ibilaldiko kontakizuna egiten du, bailaren eta Himalaia mendien artean, berriro ere abiapuntur...

admin

Faxismoa borrokatu zutenei gorazarre egiten die Aitor Azurkik ‘Maizales bajo la lluvia’ liburuan

Aitor Azurkiren Maizales bajo la lluvia liburuaren aurkezpena egingo dute ostiralean Amaia Kultur Zentroan, 19:30ean. Faxismoaren aurkako borrokalariei omenaldia egiten die Azurki donostiarrak bere azken lanean, eta haietako batzuen testigantzak jasotz...

admin

Olalde eremua urbanizatzeko lanak azaroan hasiko dira

Altzibarko Olalde eremuko egitasmoak pauso bat gehiago eman du aurrera. Horrela, Amenabar SL enpresari esleitu zioten urbanizazio lanak egiteko ardura, azken udalbatzarrean. Urbanizazio lanen esleipenarekin batera, lanen egutegia ere zehaztu dute. Horr...

admin

Pintxorik onenaren bila

Euskal Herriko pintxorik onenak Hondarribian sukaldatzen dabiltza egunotan, izan ere, VI. Euskal Herriko Pintxo Txapelketa Hondarribiko Itsas Etxeko auditorio berrian egiten ari dira. Bihar asteazkena, final handia izango da goizeko 9:30etik aurrera, e...

admin

Sagu errekara joango dira Gazte Izanak-ekoak bihar

Sagu errekara seigarren ibilaldia antolatu du Gazte Izanak erretiratuen elkarteak biharko. Goizean, 08:30ean aterako dira Iturriozko Beko Sorotik. Irteeran parte hartzen dutenek itzulia bukatutakoan hamaiketakoa izango dute Gazte Izanak elkartearen ego...

admin

Merka2dasoa azokaren beste ekitaldi bat antolatuko dute larunbatean

Txingudi Zerbitzuek antolatuta, Merka2dasoa bigarren eskuko merkatuaren ekitaldi berri bat egingo dute larunbatean Zabaltza plazan. Merka2dasoan edozeinek sal dezake bigarren eskuko materiala, pertsonek zein elkarteek, aldez aurretik eskaera eginez ger...

admin
Gehiago