‘Kachenjungako Altxorra’ ostegunean ‘Zure abenturaren bila’ programan
Kachenjungako Altxorra ikus entzunezkoa emango dute ostegunean, hilaren 6an, Zure abenturaren bila programaren saio berria batean. Dokumentalak lau eguneko ibilaldiko kontakizuna egiten du, bailaren eta Himalaia mendien artean, berriro ere abiapuntur...
Kachenjungako Altxorra ikus entzunezkoa emango dute ostegunean, hilaren 6an, Zure abenturaren bila programaren saio berria batean. Dokumentalak lau eguneko ibilaldiko kontakizuna egiten du, bailaren eta Himalaia mendien artean, berriro ere abiapuntura heltzeko. Dooban herrian, sei eguneko jaitsiera hasten da, Tamurreko ur bizietan barrena, Kachenjungako altxorra den ibaian. Achuut-ek eta Txusek ibaian zehar egundoko zirrarak biziko dituen espedizioa zuzentzen dute; ibaia Nepaleko bizitzaren sinboloa eta bertako jendearekiko harreman zuzenaren sinbolo izanik. Dokumentalaren autoreak berak aurkeztuko du lana.

