Olalde eremua urbanizatzeko lanak azaroan hasiko dira

Altzibarko Olalde eremuko egitasmoak pauso bat gehiago eman du aurrera. Horrela, Amenabar SL enpresari esleitu zioten urbanizazio lanak egiteko ardura, azken udalbatzarrean. Urbanizazio lanen esleipenarekin batera, lanen egutegia ere zehaztu dute. Horr...

Altzibarko Olalde eremuko egitasmoak pauso bat gehiago eman du aurrera. Horrela, Amenabar SL enpresari esleitu zioten urbanizazio lanak egiteko ardura, azken udalbatzarrean.

Urbanizazio lanen esleipenarekin batera, lanen egutegia ere zehaztu dute. Horrela, azaroaren hasieran urbanizazio lanak hasiko dira, aurreikuspenen arabera.

Bi enpresak aurkeztu zuten beren burua Olalde eremuko urbanizazio lanak egiteko. Udalak Amenabar SLren eskaintza onartu du, baldintza egokienak betetzen zituelako. Guztira, 2.690.732 euro kostako duten lanak izango dira.

Enpresak 25 hilabeteko epea (bi urte pasatxo) izango ditu Olalde eremua garatzeko egin beharreko lan guztiak egiteko. Udaletik gogorarazi dutenez, lan horien artean daude, besteak beste, “etxebizitza arazoari irtenbidea emateko bidean planteatuko 132 etxebizitza publikoak”.

Olalden babes ofizialeko 90 etxebizitza eraikiko dituzte eta tasatutako beste 42. Etxebizitza horien zozketak egiteko urratsak ematen ari da udala: “Beharrezko azpiegitura prestatzen ari gara Etxebizitza Bulegoaren bidez”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.