Goiko Eskolak hamaikagarren urteurrena ospatuko du asteburuan

Oiartzungo Arraguako auzoko Goiko Eskola Kulturgune Okupatuak 11 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko bi eguneko ospakizunak antolatu dituzte. Etzi eta larunbatean hainbat ekimen izango dira bertan (egitaraua, behean). Hilak 7, ostirala  20:...

Oiartzungo Arraguako auzoko Goiko Eskola Kulturgune Okupatuak 11 urte betetzen ditu aurten, eta hori ospatzeko bi eguneko ospakizunak antolatu dituzte. Etzi eta larunbatean hainbat ekimen izango dira bertan (egitaraua, behean).

Hilak 7, ostirala

  •  20:00etan. Antzerkia: Hoy me siento bien y quiero haceros participes de ello. JB. Pedradasen eskutik.
  • 23:00etan. Kontzertua: Yubarta, Cleptokratics eta Madeleine.

Hilak 8, larunbata

  • 19:30ean. Antzerkia: Errare humanum est. JB. Pedradasen eskutik.
  • 21:00etan. Afaria. Paella, entsalada, arraina eta haragia parrillan. Borondatearen truke.
  • 23:00etan. Kontzertua: Incognita, Nonguayaz eta Mr. Fylyn.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.