Gipuzkoako Txapelketan, Batzokiko lehen mailako taldeak aurrera egin du. Jose Sarasti eta Felix Santamariak osatutako bikoteak 25-8 irabazi dio Usurbili. Bigarren mailako taldea, berriz, ez da fin ibili, eta Agosti Elizazu eta Ignacio Martinezek 13-25 ...
Gaur goizean eratu dute UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zuzendaritza batzorde berria, eta Miren Irigoien Oiartzungo Bilduko zinegotzia izango da zuzendaritza berriko kideetako bat. UEMAko presidentea, berriz, Maren Belastegi (Bergara, Bildu) ...
Atzo arratsaldean OAAMeko kideek agerraldia egin zuten euskal presoak etxeratzea aldarrikatzen duen banderatxoa jartzeko deialdia eginez. OAAMtik gogorarazi dute egun 700 euskal preso daudela Espainiako eta Frantziako espetxeetan sakabanatuta: “Mende...
Bihar Itsas Etxeko auditorio berrian ate irekien jardunaldia ospatuko dute eta eraikin berria estreinatzeko astelehenetik asteazkenera Euskal Herriko Pintxo Txapelketa ospatuko dute, eta ostegunean, Bolibiako San Ignacio de Moxos orkestraren emanaldia izango da. Horrela bihar, auditorioa goizeko 10:00etatik 14:00etara irekiko dute eta Eskifaiak, Metal Bostekoak, Txistu Eskolak, Musika Eskolak eta Abiyuan Txarangak parte hartuko dute besteak beste. “Obrak 2010ean hasi ziren eta Miguel Imaz S.L enpresa eraikitzaile donostiarrak egin ditu; lehiaketara 22 enpresa aurkeztu zirelarik. Proiektuaren kostua, 4,2 milioi euro eta proiektu orokorra da, bi alderdi dituelarik: 408 lagunentzako edukiera duen 1.200m2ko auditorio bat, eta 494 m2ko anbulatorio bat, beste 834 m2tan hedatuko dena. Ondorioz, 2.500 m2ko gune bat izango da, eta Hondarribian erdian bertan izango da. Itsas Etxeko auditorio berria herrian oso beharrezkoa zen ekipamendua da; oinarrizko azpiegitura izanik, herria berpiztuko du, batez ere hain berezia den Portu auzoa” esan du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. “Udalaren helburua Itsas Etxeko Auditorioa Hondarribiko Kulturaren erreferente izatea da. Auditoriuma hondarribiarren arte sorkuntza eta adierazpidea bultzatzeko eta gauzatzeko areto/gune balioaniztuna da. Ikuskizun eszeniko eta musikalak eskaintzeko aretoa ere bada. Eta, era berean, herriko hainbat ekimen kolektibo gauzatzeko gune malgua izango da. Herritarren kultur sorkuntza, adierazpidea eta kontsumoa areagotzea nahiko genuke. Une hauetan Kultura [...]
KZguneak teknologia berriei buruzko doako zerbitzu eta ikastaroak emango ditu, eta urriko eskaintzaren berri eman du. Zazpi ikastaro izango dira, ia denak euskaraz: Internet eta E-administrazio KZgunea ikastaroa: hilaren 3tik 14ra, astelehenetik ostir...
Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuak bertako taldetan parte hartzeko aukera ireki du. Taldeak harrera programa bat dira beste pertsonekin harremanetan jarri eta norberaren esperientziak trukatzeko. Bi talde jarriko dituzte martxan: batetik nerabe taldea...
Zinta moztuta, gaur goizean inauguratu dute Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berria Aiora Perez de San Roman alkateak eta Iñaki Irastorza Haurtzaro ikastolako presidenteak. 2011-2012 ikasturte honetan 11 ikasgeletan biltzen diren 105 haurrek estre...
2011ko Alardearen ondorioz Mari Karmen Gonzalezen heriotza dela eta, Jaizkibel konpainiak ez ohiko asanblada egin zuen iragan asteazkenean eta bi erabaki hartu ditu. Batetik, datorren urtetik aurrera, Jaizkibelek ez du tirorik botako, bat bera ere ez f...
Atzo egin zuen Errenkoaldek fashion gaua, eta hainbat ekitaldi antolatu zituzten. Hala nola, dantza egin zuten Danzarin elkarteko kideek. Merkatariek antolatutako ekitaldia izanik, erosketak egiteko aukera izan zen, ordutegi berezian: 20:00etatik 23:00...
Ereintza Dantza Taldea herri dantzak sustatzeko lanean dabil, eta beste urte batez, hamahirugarrenez, dantza herrikoien ikastaroa antolatu du. Oraindik ez dituzte zehaztu egunak eta orduak, eta horretarako, datorren astelehenean bilduko dira horiek zeh...
Astelehenean hasiko da Hondarriba Arraun Elkartean Heuk Proba Ezan ekimenaren bigarren edizioa. Emakumeen artean kirola sustatzeko ekimena, adin guztietako emakumeei zuzenduta dago eta ez dute zertan kirolariak izan behar, hasi nahi duena ere joan dait...
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako plataformak elkarretaratzea antolatu du datorren astearterako. Pasa den asteazkenean herrian emakume bat erasotu zutela salatuko dute. Ertzaintzaren arabera, goizeko ordubiak aldera, bi gizonek erasotu eta lapur...