
Beteranoen Dantza Sueltoko III. Topaketa ospatzen ari dira gaur herrian. 50. hamarkadan Gipuzkoako Txapelketetan parte hartu zuten bikoteak berriro elkartu dira gaur, eta haien artean da Patxi Larrea, gaur arratsaldean dantza soltearen alde egindako la...

Joan zen ostegunean Alarde Tradizionaleko Agintarien Batzordea bildu zen eta Iñaki Arruabarrena Jeneralak Komandante berriaren eta bere laguntzaileen izen abizenak eman zien bertan bildutako kapitain eta unitate buruzagiei. Javier Mitxelena izango da aurrerantzean Komandantea; Anakako konpainian desfilatu du beti, eta bertan kaboa eta alferiza izan da. Bere laguntzaileak honako hauek izango dira: Montxo Amantegi buruzagi nagusien laguntzailea, Asier Etxepare infanteriakoa, Iñaki Camara zalditeriakoa, Juan Ignacio Serrano artilleriakoa, eta Eneko Navarro aginduen turutaria edo kornetina. Arruabarrena uztailan aukeratu zuten Uztailaren 28an Agintarien Batzordeak eginiko bileran Iñaki Arruabarrena hautatu zuten Irungo Alarde Tradizionaleko Jeneral izateko, Satur Ibargoienen ordez. Arrabarrena Anaka konpainian desfilatu du 18 urte zituenetik; 1992tik 2002ra alferez izan zen, eta 2003tik 2010era kapitain bezela aritu da. 2008tik 2010era, gainera, Agintarien Batzordeko idazkaria izan da Iñaki Arruabarrena.

Jendatza bildu da gaur eguerdian Antxon, San Fermin jaien barruan erraldoiak eta buruhandiak barrutiari emandako bira. Ondoren herri bazkaria izan da eta orain mus txapelketa dago jokoan. Haurrentzako jolasak ere izango dira gaur, eta ondoren dantzaldia, Txabolsotoak antolatuta.

36ko Gerran atxilotu eta fusilatu zituzten Irungo bi zinegotziak gogoratzen dituen plaka jarri dute gaur goizean Irungo udaletxeko beheko solairuan. Florencio Iracheta PSOEko kidea eta Irungo UGTko presidentea zen, eta Evaristo Larrañaga Izquierda Republicana alderdiko ordezkaria. Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxeta Irungo Udaleko zinegotziak izan ziren II. Errepublika garaian, 1931tik 1936ra, eta 36ko Gerran atxolitu eta erahil zituzten. Memoria Historikoaren Legeari helduz, Larrañagaren senitartekoek Irungo Udalari eskaera egin zioten, zinegotzi izandakoaren aitorpen morala egiteko. Udalbatzak, Irun erre zutela 75 urte bete direla gogoratzeko hilaren 4an eginiko ez ohiko udalbatzan erabaki zuen bi zinegotzien morala lehengoratzeko omenaldia antolatzea, eta udaletxean plaka bat jartzea. Gaurko ekitaldian Larrañaga eta Iratxetaren alabak izan dira, eta herritar ugari bildu dira udaletxe ingurura. Udalean ordezkaritza duten alderdi guztietako zinegotziak izan dira ere.

Euskal Herrian izandako segalari handienen artean dago Bernardo Irastorza katearra, bi bider Espainiako txapeldun ordea izandakoa eta hainbat aldiz Euskadiko eta Gipuzkoako txapela jantzitakoa. Sariak eta txaloak jasotzea zer den badaki Irastorzak, baina gutxietan jaso du gaur eguerdian egin diotena bezalako omenaldi beroa. Katean egiten ari diren Kultur Astean Bernardo Irastorzaren auzotarrek, katearrek, kirolari emandakoak eta, batez ere, auzoaren alde egindakoak eskertu nahi izan dituzte. Euskal Jaia antolatu du gaurko Kateako Auzo Elkarteak, XVIII. Kultur Astearen barruan. Goizez hainbat ekintza burutu dituzte, herri giroan: bakailao lehiaketa pil-pil erara, pintxoen eta Ola sagardotegiko sagardo dastaketa, herri kirolak, bertsolariak… Une honetan herri bazkaria dute eskolan eta amaitzerakoan dantzaldia izango dute, eskolan bertan. Arratsaldeko beste ekitaldiak pilotalekuan egingo dituzte: 19:00etan sardina jatea, 19:30ean haurrentzako Ritala ikuskizuna, eta 21:30ean disko festa. BIhar, igandearekin, amaituko da Kateako Kultur Astea. Irungo txistularien dianarekin esnatuko dira auzotarrak, 09:00etan hasita. 11:00etan Mertxe Trantxe historialariak auzoaren historiaz mintzatuko da. 12:00etan toka txapelketa hasiko da; toka tradizio handiko jokoa da Katean. Arratsaldez musika emanaldiak izango dira pilotalekuan, 18:00etan, eta 20:00etatik aurrera bakarrizketak auzo elkartean (eta ez pilotalekuan iragarrita zegoen bezala). Antolatzaileek jakinarazi dute bihar arratsaldeko dantza erakustaldia bertan behera geratu dela.

Ostiral goizean aurkeztu zuten, Iruñean, Uhinbak proiektua, euskal irratien sakelako aplikazioa. Antxeta irratiak garatu du, Berria Bekan jasotako diru laguntzarekin. Antxetaz gain, Berria Fundaziotik diru laguntza jaso duten Irati eta Txindurri irrat...

Egun berezia da gaur Petra Lekuona Zaharren Egoitzan. Senideen Eguna ospatzen dihardute goizean goizetik. Meza entzun ondoren, Lartaun Abesbatza aritu da egoitzako kide eta haien senideentzako kantari, kaperan. Ondoren bazkarian bildu dira guztiak, giro paregabean. Atzo, bestalde, omenaldia eta sari banaketa izan zituzten. Sariak, aste guztiko jokoetako irabazleei eman zizkieten. Hauei: Bingoa: Kontxi Etxebeste. Antzarren jokoa: Jesusa Cuestas. Boloak: Felix Diez. Toka: Dionisia Etxenausia.

Marmitako lehiaketa eta ondoren herria bazkaria. Aurretik Orhiren Igoera eta pala goma partidak. Horiexek goizak emandakoak, baina San Pedro txikiek oraindik ere soka luza dute. Bihar arte iraungo dute jaiek, eta arratsaldean Platako Farolara igoera ez ezik, mus txapelketa, haur jolasak, erraldoi eta buruhandiak, bote txapelketaren finala, herri afariak, eta dantzaldirako, mariatxiak. Horiek denekin gozatzeko aukera izango da. Biharko berriz, bandera bedeinkapena iragarri dute, baita tortilla txapelketa eta herri estropada, besteak beste.

Normaltasun osoz egin ahal izan dira Zabaltza Plazan antolatutako ekitaldiak. Kutxako Ekogunearen bitartez ibilgailu auto eta bizikleta elektrikoa probatzeko aukera izan da. Erakunde finantzieroak eta Emausek, kontsumo arduratsuaren azoka prestatu dute elkarlanean, eta oso harrera ona izan du. Besteak beste, pertsonaia ezagunek utzitako objetuen subasta jarri dute, eta bildutako dirua Beningo Nokoué herrian burutzen ari diren proiektuak osatzeko bideratuko da, bertako biztanleek ura eskuratu dezaten. Materiala eman dutenen artean eskualdekoak ere badaude: Txema Olazabal golflaria, David de Jorge sukaldaria, Txomin Artolak musikaria, Hondarribia Arraun Elkartea… Enkantea herriz herri ibiliko da Gipuzkoan zehar, azaroa bitarte. Udalak Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planari eta polemika sortu duten aurrez aurreko neurrien gaineko informazioa emateko postua jarri du. Biharko ekitaldiak: Mugitruk azoka. Mugikortasun iraunkorraren bigarren eskuko azoka. 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era. Bizikleta martxa. Hiriko bidegorrietatik eta 30 Kaleetatik barrena. 10:00etan abiatuko da. Bizikletak alokatzeko zerbitzua egongo da, doan.

San Pedroko arrandegia bota dutela baliatuta, salbamendurako txakurrak trebatzen duten bi elkarte (bat bertakoa eta bestea kanariarra) txakurrak bertan entrenatzen dihardute. gaur goizean, prentsa aurrean egin dituzte entrenamenduak, eta elkarteko ordezkariak ez ezik, han izan dira barne saileko kontseilari ordea Fernandez de Arroyabe. Biek nabarmendu dute halako elkarteetan lanean diharduten boluntarioen lanaren garrantzia. Modu berean, salbamendurako elkarteko presidente Sonia Ortubaik, eskerrak eman die, txakurrak bertan entrenatzeko aukera emateagatik. Azaldu duenez, beraiek, basoan egiten dituzte trebatze saio gehien, baina nekez sortzen zaie obra-hondakinen artean entrenatzeko aukera.