
Hilaren 8ko Alardean zauritu eta gaur goizean hil den emakumearengatik dolumina agertzeko minutu bateko isilunea egingo dute bihar arratsaldean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan egingo den pilota jaialdian.

Gaur goizean Hondarribiko emakume bat hil da, herenegun Alardeko tiro bat jaso ondoren. Zuloaga kaleko balkoi batean zegoen emakumea, eta tiroa bota zuenak atzo aurkeztu zuen bere burua Irungo ertzain etxean. Kosta konpainiako kidea da. Bi egunez koma ...

Gizonek osatutako Pottoroak abesbatzak emanaldia eskainiko du gaur San Bixente elizan, 20:30etik goiti. Deux Jumeaux elkarteak antolatzen du eta doan da.

Ehunka lagun bildu dira herenegun eta atzo Koldo Mitxelena plazan antolatu duten Garagardo Festara. Ukondoa, saltxitxak eta festaren protagonista diren hamahiru garagardo mota ezberdinak dastatzeko aukera izan dute Esmalteriara hurbildu direnek. Gaur e...

Beraun auzoak Ama Guadalupekoaren omenez ospatzen dituen jaiak aurrera jarraitzen dute. Ostegunetik ari dira jaiak ospatzen. Gaur goizean, Pablo Sorozabal plazan haurrek jolasteko aukera izan dute. Ez dira bakarrak izan. Jubilatuen etxearen terrazan toka, igel eta bote jokoetan aritu dira jubilatuak zirenak eta ez zirenak. Bitartean, gaiteroek auzoko kaleetan zehar giroa jarri dute. Bihar arratsaldera arte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Honakoak dira. Gaur 17:00etan. Haur danborrada. 18:30ean. Dantzaldia Egape eta Danzarinekin. 23:00etan. Helduen danborrada Sastakai txarangarekin. 23:30ean. Musika Pablo Sorozabalen eta zezen suzkoa. Bihar 11:00etatik 12:00etara. Budokan eta fitness kirol zentroan, haurrentzako eta gazteentzako karate egitaraua. 11:00-13:00 eta 17:00-20:00. Acuarofilia erakusketa. 12:30ean. Akordeoi kontzertua Pablo Sorozabal plazan. 12:00etan. Ama Guadalupekoaren omenezko meza nagusia. 17:00etan. Herri kirolak Panblo Sorozabal plazan. 18:30ean. Buruhandiak Pablo Sorozabal plazan. 19:00etan. Mexikar festa. Bukatzean, su artifizialak botako dituzte, eta mascleta egingo dute.