Emakume bat hil da, Alardean jasotako tiro baten ondorioz
Gaur goizean Hondarribiko emakume bat hil da, herenegun Alardeko tiro bat jaso ondoren. Zuloaga kaleko balkoi batean zegoen emakumea, eta tiroa bota zuenak atzo aurkeztu zuen bere burua Irungo ertzain etxean. Kosta konpainiako kidea da. Bi egunez koma ...
Gaur goizean Hondarribiko emakume bat hil da, herenegun Alardeko tiro bat jaso ondoren. Zuloaga kaleko balkoi batean zegoen emakumea, eta tiroa bota zuenak atzo aurkeztu zuen bere burua Irungo ertzain etxean. Kosta konpainiako kidea da.
Bi egunez koma egoeran eman ondoren, gaur goizean hil da emakumea. Alardeko mandoek eta Hondarribiko Udalak bilera egin dute goizean, ezbeharra aztertzeko.

