
Igandean Errenteria Musikaleko akordeoi kontzertua ikusteko aukera izango da Beraungo Pablo Sorozabal plazan. 12:30ean hasiko da emanaldia.

Hilaren 13an 75 urte beteko dira erreketeak Lezon sartu zirenetik. Horregatik, omenaldia egingo diete 36ko gerran hildakoei eta zauritutakoei. Asteartean bertan izango da, jaiak hasi baino ordu erdi lehenago (18:30ean). Agustina Pontesta, Joxe Luix Agi...

San Agustin eta Jasokundeko Amaren parrokiek epea ireki dute katekesian izena emateko. Bertan, 2005ean jaiotako haurrak apuntatu ahal izango dituzte. Bi egun jarri dituzte apuntatzeko: hilaren 12a (astelehena) eta hilaren 13a (asteartea). Bi egunetan 1...

Hainbat hilabetez prestatzen aritu ondoren, asteartean hasiko dira herriko bigarren jaiak: santakrutzak. Asteartean hasiko dira jaiak, ohi bezala, alkate txikiek pregoia irakurri eta txupina bota ondoren. Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak eta Mikel Arruti zinegotziak santakrutzak aurkeztu dituzte gaur. “Legegintzaldi honetan jai batzordeak funtzionatzen jarraitzea da helburua”, esan du Arrutik. Horrela, batzordean parte hartzen duten lezoarrak zoriondu ditu Arrutik: “Bertako kideak dira benetan zoriondu behar direnak, egindako lanagatik. Santakrutzak lezoar guztion kontua dira, eta horretarako beti jai batzordea zabalduta dago”. Santakrutzetako hiru ekitaldi nabarmendu ditu Arrutik: danborrada, egun handian egiten diren bazkariak eta Baserritarren Eguna. Horrela, Santa Krutz bezperako danborradan lau elkartek (Ixkulinek, Altzatek, Tiñeluk eta Allerruk) 400 lagun baino gehiago biltzen dituela azpimarratu du Kultura zinegotziak: “Arrakasta handia du danborradak, eta, gainera, oso giro polita sortzen du”. Aurten lehenengo aldiz ospatuko dute Tartekoen Bazkaria, hilaren 14an. Egun horretan ere Arrantzaleen Bazkaria egingo dute. “Herritar talde batek uste du Arrantzaleen bazkaria gazteentzako dela, eta tartekoena antolatzea erabaki du”, zehaztu du Arrutik. Bere ustez, txalogarria da herritarrek horrelako ekitaldiak antolatzea. Guztira 200na lagun inguru bilduko dira bazkari bakoitzean. “Egun horretan ere, bezperan bezala, giro ederra sortuko dute herriko kaleetan, eta eskertzekoa da hori”, esan du. Gainera, Lezon lan egin ez arren egun [...]

Uda osteko garai honetan ohikoak izaten dira kintoko bazkari eta afariak eta baita lankide edo lankide ohien artekoak ere. Errenteria-Oreretaren kasuan, 1938 eta 1939an jaiotakoak eta Bianchi lantegiko beharginenak izango dira lehenengoak. Bianchiko ba...

Astarloza Taldeak urtero antolatzen duen Orhiren Igoera hilaren 24an izango da aurten, 12:30etik aurrera. Hitzordua klasikoa da honezkero San Pedron. Astarloza Taldeko kide Orhi bizikleta gainean hartuta itsasargirainoko bidea egin ohi du Astarlozak, herriko eta inguruko txirrinduzaleak lagunduta.

«Udako etenaren ondotik, eta ikasturte hasierarekin batera jendeak erosketak egin behar izaten dituela eta», Laurak Bat-ek bere bezero fidelenak saritzeko kanpaina abiatuko du astelehenean. Kanpaina berria da, baina bezeroak ezagun dutena, aurretik ere erabili izan duelako Laurak Bat-ek, bere presidente Maite Fernandezek gogoratu duenez «udazkeneko kanpainaren barruan». Atzo eguerdian aurkeztu zuten kanpaina berria elkarteko Ramon Ilarregik eta Maite Fernandezek, Trintxerpeko alkateordetzan. Azaldu zutenez, kanpaina hilaren 24ra arte egongo da martxan, eta saritutako bezeroek urriaren 15era arteko epea izango dute saria gastatzeko. Txartela duten dendatan Sarituak izan nahi dutenek Laurak Bat-en txartelarekin ordaindu beharko dute. Ordainketa egiteko unean bertan jakingo du erosleak 10 euroko saria egokitu zaion edo ez. Ondoren, denda horretan bertan edota kanpaina honetan parte hartzen duen beste edozein establezimenduetan erosteko baliatu dezake txartela. Sariak metatu daitezkeela argitu dute merkatarien ordezkariek

Udaleko Euskara Sailaren eta Osakidetzaren arteko elkarlanari esker, emaginak antolatzen dituen erditze aurreko saioetan euskararen motibazio saioak egiten ari dira herrian. Hilabete gutxiren buruan guraso izango diren oiartzuarrei euren seme-alaben hizkuntz ohituretan izango duten garrantziaz ohartzeko motibazio saioak direla azaldu dute Udaletik. Bide batez, haurrari jaio aurretik ere euskaraz hitz egiteak duen garrantzia nabarmendu nahi diete gurasoei eskolekin, “hizkuntzak ikasten amaren sabelean bertan hasten baitira haurrak; jaio aurretik sortzen da komunikazioa haurren eta gurasoen artean”. Aitziber Arnaiz Udaleko Euskara teknikariak gidatzen ditu saio horiek. Saioak bukatutakoan, materiala oparitzen diete guraso izango direnei: UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen autorako pegatina, Zorionak, ama izango zara liburua eta DVDa, eta Oarsoaldeako Euskara Batzordeak argitaratutako Ikusi eta entzun (para que tus hijos y tú habléis el mismo idioma) DVDa. Urtebeteko esperientzia Duela urtebete hasi zen Udala motibazio saio horiek egiten anbulatorioan, haurdunaldiko azken hilabeteetan dauden oiartzuarrekin. Euskal Herrian, eta Oiartzunen, haurrak eleanitzak izango dira aurrerantzean. Udaletik nabarmendu dutenez, “egoera horrek abantailak baino ez ditu, hizkuntzak ikasteko erraztasuna eta beste kulturekiko errespetua nabarmenak baitira haur eleanitzengan, esate baterako”. Baina inguruan euskara indartzea beharrezkoa izango dela ere gogorarazi dute Udaletik, “gizartean ahulagoa baita”, gaineratu dute. Horregatik, gurasoak sentsibilizatu nahi dituzte, “euren esku baitago euren seme-alabak zein hiztun [...]

Lehia garrantzitsua izango du bihar arratsaldean Ereintza eskubaloiak, Euskadiko Kopako finalerako txartela izango baitu jokoan. Aurrean, talde handia izango du: Irungo Bidasoa. Partida 19:30ean hasiko da Galtzarabordako kiroldegian. Lehia horretako garaileak, Barakaldoren kontra jokatu beharko du finala hurrengo igandean, hilaren 25ean. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, 2011-2012 denboraldiko lehen lehia izango da, eta gaineratu dute sarrera doakoa izango dela. Beraz, herritar guztiak eta batik bat, eskubaloizale guztiak animatu dituzte Galtzarabordara joatera. Lehenengo fasean, akatsik ez Pasa den asteburuan jokatu zuten Ereintza eskubaloi taldekoek lehen fasea. Ez zuten hutsik egik, eta horrenbestez, finalaurrekoetara estuasun handirik gabe sailkatu ziren. Lehen fase horretako lehiak Zumaian jokatu zituzten, eta Espainiako Lehen Mailako taldeak izan ziren bertan: Zarautz Amenabar, Pulpo Bigara, Egia eta Ereintza eskubaloia. Larunbatean, lehen lehian, Zarautz nagusitu zen Pulporen kontra 24-21. Bigarren lehian, berriz, Ereintzak 29-26 irabazi zuen Egiaren kontra. Lehia estua izan zen, eta errenteriarrak markagailuan atzetik joan ziren ia denbora guztian. Hala ere, partida amaieran bi eta hiru goleko errenta ateratzea lortu zuten. Igandean, berriz, aurreko bi partidetako garaileak izan ziren aurrez aurre: Zarautz eta Ereintza. 24-19ko emaitzarekin nagusitu zen Ereintza. Hasieratik bukaerara nagusi izan ziren errenteriarrak. Duela hiru aste inguru hasi zen entrenatzen eskubaloi taldea. Baloiarekin ez dute lan handirik egin, [...]

Iritsi da hondarribiar askorentzat urteko egunik bereziena. Egunak oraindik argitu ez zuen arren, goizeko 5:00etan alboradarekin esnatu da hiria, ordubete beranduago Danborradaren eta Musika Bandaren diana entzun ahal izan da jendez gainezka zego...

Beti Bizkor erretiratu eta pentsiodunen elkarteek deialdia zabaldu die bazkide guztiei hilaren 16rako antolatu duen bileran parte har dezaten. Olibeteko gizarte zentroan izango da, eta bi deialdi egin dituzte: lehenengoa 17:30ean, eta bigarrena, 18:00e...

Hilaren 19an hasiko dira ikastaro guztiak, eta gehienak hiru hilabeteko iraupena izango dute. Aerobox, Reiki, Yoga, Pilates, euskal dantza, sabel dantza, judoa, eta aerocic-a, haurrentzako nahiz helduentzat. Hona Donibaneko kiroldegia kudeatzen duen Do...

Ez dira gutxi izaten Uliako itsasertzeko bidea hautatzen dutenek mendi buelta egiteko. Bidea, baina, nahiko utzita dagoela uste duenik bada, eta hori dela eta Donostiako EAJk ahalik eta azkarren konpon dezaten eskatu du. Uliako bidea Gipuzkoa osoari bi...

Xenpelar Arte Plastikoetako Udal Tailerrak 2011-2012 denboraldiko ikastaroen eskaintzaren berri eman du, eta datorren hilaren 19tik (astelehena) 29ra (osteguna) izena eman ahal izango da, ikastaroak emango dituzten toki berean, Merkatuzarren. Iaz bezal...

Jaizkibel mendiaren balio naturalak arriskuan jartzen dituztela argudiatuta, Ekologistak Martxan eta Eguzki talde ekologistek ibilgailuei pistetara sartzea debekatzeko eskatu dio Pasaiako udalari. Eskaera bera egin zioten lehendik Hondarribiko udalari ...

Herriko AEK-n, Intxixu AEK-n, ireki dute matrikulatzeko epea. Irailean zehar, euskalduntzeko maila guztietako eskoletan, edota titulu homologatuak eskuratzeko eskoletan izena eman ahal izango dute herritarrek. Euskaltegiko ikasleek HABEko tituluak lort...

Galtzarabordako igerilekua itxita egon da gaur goizean uraren hodi nagusi bat apurtu delako. Goizetik konpontzen saiatzen aritu dira, eta datozen orduetan irekitzekoak dira berriro igerilekuak.

Jaizkibel konpainiak protesta ekintza egin du gaur Alardeko ibilbidean, Jaurlaritzak azken urteotako ibilbidea egitea galerazi diola salatzeko. Besteak beste, entseguetan San Pedro kaletik igarotzea eta gaurko egunez Gernikako Arbola ondotik pasatzea debekatua izan du aurten Jazikibelek. Kantineraz gain beste zereginetan emakumeen parte hartzea onartzen duen konpainia bakarra da Jaizkibel, eta Alardearen aurretik egiten du ibilbidea, Herrizaingo sailaren agindua betez. Aurten, zehaztuta zegoena baino minutu batzuk lehenago abiatu da Zumardia ingurutik —gero jakin izan dugu aurrerapen txiki hori protesta ordutegi barruan egin ahal izateko izan dela—. Hala, Jaizkibelek ez du Alardeko beste konpainien jarduna oztopatu. Arazorik gabe igo du Jaizkibelek Kale Nagusia, aldekoen txaloen eta kontrakoen oihuen artean; azken hauek plastiko beltzak erabili dituzte aurten konpainia parekideak Kale Nagusian egiten duen ibilbidean zehar. Protesta Kale Nagusia jeitsi ondoren egin dute, Santa Maria ateaurrean. Konpainiako azken kideak atetik igaro direla ikustean lurrean esertzeko agindua eman du Anabel Salinas Jaizkibel konpainiako kapitainak. “Nahikoa dela esateko eseri gara”, esan du. Salinasek gogor kritikatu du joan zen astean Herrizaingo sailak azken urteotako ibilbidea aldatu izana eta “emakumeen eskubideen aldeko borrokan atzerapausua” dela adierazi du.

Elizalde eskolako jantokia handitzeko lanak badoaz aurrera. Uztailean hasi zituzten. Lehendabiziko, orain arte jantokia izan den eskola barruko eremua egokitzeko lanak egin dituzte. Horrela, ikasleek ikasturtea hasi berritan erabili ahal izango dute ja...