Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Santakrutzetan herritarrek duten parte hartzea nabarmendu du udalak

Hainbat hilabetez prestatzen aritu ondoren, asteartean hasiko dira herriko bigarren jaiak: santakrutzak. Asteartean hasiko dira jaiak, ohi bezala, alkate txikiek pregoia irakurri eta txupina bota ondoren. Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak eta Mikel Arruti zinegotziak santakrutzak aurkeztu dituzte gaur. “Legegintzaldi honetan jai batzordeak funtzionatzen jarraitzea da helburua”, esan du Arrutik. Horrela, batzordean parte hartzen duten lezoarrak zoriondu ditu Arrutik: “Bertako kideak dira benetan zoriondu behar direnak, egindako lanagatik. Santakrutzak lezoar guztion kontua dira, eta horretarako beti jai batzordea zabalduta dago”. Santakrutzetako hiru ekitaldi nabarmendu ditu Arrutik: danborrada, egun handian egiten diren bazkariak eta Baserritarren Eguna. Horrela, Santa Krutz bezperako danborradan lau elkartek (Ixkulinek, Altzatek, Tiñeluk eta Allerruk) 400 lagun baino gehiago biltzen dituela azpimarratu du Kultura zinegotziak: “Arrakasta handia du danborradak, eta, gainera, oso giro polita sortzen du”. Aurten lehenengo aldiz ospatuko dute Tartekoen Bazkaria, hilaren 14an. Egun horretan ere Arrantzaleen Bazkaria egingo dute. “Herritar talde batek uste du Arrantzaleen bazkaria gazteentzako dela, eta tartekoena antolatzea erabaki du”, zehaztu du Arrutik. Bere ustez, txalogarria da herritarrek horrelako ekitaldiak antolatzea. Guztira 200na lagun inguru bilduko dira bazkari bakoitzean. “Egun horretan ere, bezperan bezala, giro ederra sortuko dute herriko kaleetan, eta eskertzekoa da hori”, esan du. Gainera, Lezon lan egin ez arren egun [...]

admin
Bidasoa
2011/09/08

Hainbat hilabetez prestatzen aritu ondoren, asteartean hasiko dira herriko bigarren jaiak: santakrutzak. Asteartean hasiko dira jaiak, ohi bezala, alkate txikiek pregoia irakurri eta txupina bota ondoren.
Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak eta Mikel Arruti zinegotziak santakrutzak aurkeztu dituzte gaur. “Legegintzaldi honetan jai batzordeak funtzionatzen jarraitzea da helburua”, esan du Arrutik. Horrela, batzordean parte hartzen duten lezoarrak zoriondu ditu Arrutik: “Bertako kideak dira benetan zoriondu behar direnak, egindako lanagatik. Santakrutzak lezoar guztion kontua dira, eta horretarako beti jai batzordea zabalduta dago”.
Santakrutzetako hiru ekitaldi nabarmendu ditu Arrutik: danborrada, egun handian egiten diren bazkariak eta Baserritarren Eguna. Horrela, Santa Krutz bezperako danborradan lau elkartek (Ixkulinek, Altzatek, Tiñeluk eta Allerruk) 400 lagun baino gehiago biltzen dituela azpimarratu du Kultura zinegotziak: “Arrakasta handia du danborradak, eta, gainera, oso giro polita sortzen du”.
Aurten lehenengo aldiz ospatuko dute Tartekoen Bazkaria, hilaren 14an. Egun horretan ere Arrantzaleen Bazkaria egingo dute. “Herritar talde batek uste du Arrantzaleen bazkaria gazteentzako dela, eta tartekoena antolatzea erabaki du”, zehaztu du Arrutik. Bere ustez, txalogarria da herritarrek horrelako ekitaldiak antolatzea. Guztira 200na lagun inguru bilduko dira bazkari bakoitzean. “Egun horretan ere, bezperan bezala, giro ederra sortuko dute herriko kaleetan, eta eskertzekoa da hori”, esan du. Gainera, Lezon lan egin ez arren egun horretan jai hartzen duten gero eta herritar gehiago dagoela esan dute udaleko ordezkariek. Baserritarren Egunak herrian tradizio handia duela ere aipatu du.

“Adin guztiei zuzenduta”
Jai batzordeak adin guztiei zuzendutako egitaraua prestatu duela ere goraipatu du Arrutik, “hori horrela izaten saiatzen direlako”. Horrela, gazteentzako ekitaldien artean gaur zortziko kontzertua nabarmendu du: “Ze Esatek taldeak joko du eta uste dugu kontzertu garrantzitsua dela, orain modan dagoen taldea baita”.
Bestalde, aurreko legegintzaldian egin zuten bezala, aurtengo programan ere jaien aurrekontua sartu dute, herritarrek ikus dezaten gastua zenbatekoa den. Udaleko ordezkariek lezoar guztiak animatu dituzte jaietan parte hartzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Itxasok uste du beharrezkoa dela etxebizitza eskaintza handitzea tentsio eremuetako egoerari aurre egiteko

Kultura, Gipuzkoa

Coltrane eta Davis, 1926an jaiotako izarrak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.