Urteko egunik bereziena iritsi da Hondarribira

Iritsi da hondarribiar askorentzat urteko egunik bereziena. Egunak oraindik argitu ez zuen arren, goizeko 5:00etan  alboradarekin esnatu da hiria, ordubete beranduago Danborradaren eta Musika Bandaren diana entzun ahal izan da jendez gainezka zego...

Iritsi da hondarribiar askorentzat urteko egunik bereziena. Egunak oraindik argitu ez zuen arren, goizeko 5:00etan  alboradarekin esnatu da hiria, ordubete beranduago Danborradaren eta Musika Bandaren diana entzun ahal izan da jendez gainezka zegoen Kale Nagusian. Gehiengoa bertan geratu da goizeko Alardea ikusteko.

Jaizkibel konpainia goizeko 8:20ean abiatu da Alamedatik, aurten bere kantinera den Aiora Mitxelena 26 urteko hondarribiarrarekin. 9:00etan Alarde tradizionalak ekin dio bere bideari Gernikako Arbolatik. Aurten ere, 20 izan dira Alardean parte hartu duten konpainia kopurua, eta goizeko ibilbidean Kale Nagusia igo eta jaitsi, harresia inguratu eta Sainduan bukatuko dute.

Eguerdian Guadalupen
11:30ean, Hondarribiak, Guadalupeko Ama Birjinari, 69 egunez inguratuta egon ondoren, 1638ko irailaren 7an askatzeagatik esker ona azalduko dio, Guadalupeko Ama Birjinaren Santutegian egingo duten meza nagusian. Bukatutakoan, Alarde Tradizionalak desfilea egingo du Gurutzeko zelaiatik abiatuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.