
Bi osagai horiek ez dira falta gaurko Erromeria Egunean: baserritarra soinean, eta dantzarako gogoa. Goiz goizetik atera dira Ereintza Dantza Taldekoak eta haien atzetik herritar andana ibili da erritmoari eusten. 10:00etan irten dira dianarekin, eta l...

Uztailaren 18tik abuztuaren 15era astelehenero 19:00etatik 20:00etara musika izanen da Abbadia eremuan.

Trintxerpeko karmenetan egun handia da gaur, eta eguerdian herritar asko animatu dira festetarako prestatutako hainbat ekintzetan parte hartzera. Goizean, euskal kirolari egin diote tartea, pilota partiduekin eta herri kirolekin. Umeek ere erraldoi eta buruhandiekin gozatzeko aukera izan dute, eta nahiko lasterka egin behar izan dute erratzetatik iheska. Arratsaldeko ekitaldi nagusia danborrada izango da. 17:30ean Azkueneko danborrada aterako da Ulia etorbidetik. 18:30ean, berriz, sardinak jateko eta sagardoa dastatzeko aukera izango da azokaren ondoan. Handik afaltzera joango dira parte hartzaileak, pilotalekuan afaria egingo baitute bakailaoarekin. Gauean, azkenik, kontzertuen txanda izango da The Lirium Tremendos, Kañeria eta Harrika taldeekin Gudarien plazan, Kentucky trio taldearekin, Serafin Esnaola plazan, eta Gazte Jai Nemux Professional Music, berriz, Azkuenen. Egitaraua Hilak 16, larunbata 09:00. Diana. 10:30. Toka eta bote txapelketa, azokaren ondoan. 11:00. Mater museo-barkua iritsiko da Trintxerpeko kaira, Itsas gela elkartearen eskutik. Doako bisitak 14:00ak arte. Itsasontzia kaian amarratuta egongo da igande arratsaldera arte. Sarrera ordainduta bisita egiteko aukera izango da. Larunbat arratsaldean 16:00etatik 20:00etara, eta igandean 11:00etatik 14:00etara. 11:00. Haurren eskulan-lehiaketa, azokaren aurrean. Oharra: euria egiten badu, Bovedan egingo da. 12:00. Aiton-amonentzako meza, Karmengo Amaren elizan. 12:00. Senegaleko janari-dastatzea, Gudarien plazan. 12:30. Herri kirolak, azokaren ondoan. 13:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira, Azkueneko pistatik hasita. 14:30. [...]

Hileko hirugarren igandean ohikoa denez, bigarren eskuko azoka egingo dute Xabier Olaskoaga plazan. Interesa dutenek mota guztietako produktuak erosteko aukera izango dute, eta bide batez, bigarren bizitza bat eman. Arropa, jostailuak, liburuak… ...