Haurtzaro Ikastolako aldizkaria da Txinpart. Ekainean kaleratu dute azkeneko zenbakia, eta dagoeneko 50.a da. Honako atalak jaso dituzte ikasleek eta arduradunek: Haurtzaro informatzen; Hatzak bete lan; Ikastolaren eguna; Euskararen txokoa; Gu ere kaze...
Erakusketa berria ireki dute Modotti tailerrean eta Dolo Marina Zufia artistaren lanak daude ikusgai uztailaren 31 arte. Ti Tu Veo erakusketaren inaugurazioa astelehenean egingo dute 19:30ean Kale Nagusiko tailerrean eta ordutegia lanegunetan 17:30etik...
Liberazioen kopurua murriztu nahi izan zuen atzo Gobernu Taldeak, lehen udalbatzarrean, baina asmoak porrot egin zuen. Oposizioko alderdi guztiek bat egin eta zuzenketa aurkeztu zioten gobernu taldearen proposamenari, talde politiko bakoitzarentzako liberatu bana eskatuz. Zuzenketa aurrera atera zuten (aldeko 9 boto PSE-EE, EAJ, EB, PP eta gobernu taldearen kontrako 8ak) eta, hori ikusita, gobernu taldeak aurrez aurkeztutako proposamenaren kontra botatu zuen gerora. “Proposamena gurea den arren, eta funtsean haren alde gauden arren zuzenketa hau txertatuta guk ez dugu babestuko. Izugarria iruditzen zaigu, krisi garaian, eta langileekin elkartasunaz hainbeste hitz egiten den honetan, halako erabakia hartzea, batez ere ezkerreko politika egiten dutela dioten alderdien ahotan. Nola azalduko zaio herriari? Nola justifikatu inongo kargurik gabeko zinegotzien liberazioa? Guk aurka botatuko dugu” esan zuen gobernu taldearen bozeramaile Oihane Oronozek. Arduren banaketa Antolaketari lotutako kontuak izan ziren atzoko udalbatzarrean erabaki zituzten gehienak. Hala, talde bakoitzaren eledun zein izango den jakinarazi zuten. Bilduren bozeramaile Oihane Oronoz izango da, eta Josu Goikoetxea izango da haren ordezkoa. PSE.-EEren kasuan, aldiz, Izaskun Gomez izango da taldeko bozeramailea eta Lore Suarez haren ordezkoa. Nahikari Otermin izango da EAJren eleduna eta Jaun Carlos Martin bere ordezkoa, eta azkenik, PPko bozeramaile David Vicente izango da eta ordezkoa Maria Garmendia. Barrutietako alkateordeak [...]
Bihar larunbata Zumardia eta Batzokiaren arteko plaza berrian, 9:00etatik 14:00etara Lurlan feria egingo dute. Feria hau, 2010 urtean Behemendi Landa Garapenerako Elkartea eta Hondarribiko Udalaren artean hasitako elkarlanaren fruitua da. “Bertar...
Ekainaren 19an Kadete Mailakoek jokatu zituzten XVII. Zuloaga Oroitaldiaren finalak, eta datorren astean jarraituko dute partidekin, Gazte Mailan, promesetan eta afizionatuetan. Oroitaldiaren bigarren faseak hiru aste iraungo ditu, eta hilaren 22an a...
San Marko Gotorlekua Errenterian kokatutako eraikin militarra da, eta izen berdina duen mendi tontorrean dago. XIX. mendean eraiki zuten eremua babesteko, baina gaur egun ez du erabilera militarrik: Lau Haizeta parkean integratuta dago, ekipamendu ludiko eta kultural gisa. San Markon, gozatzeko hainbat gune daude: gotorleku kanpoan kokatutako jolas gunea, Errenteriako Turismo Bulegoa eta museo-gunea, eta jangela eta terraza zabalak dituen Aldura jatetxea, besteak beste. Eta lehen mailako bazkari baten ostean, postre paregabea ere eskaintzen du San Markok: gotorlekuak goialdean eskaintzen duen begiratoki ikusgarria. Bertara, 360 gradutako ikuspegia eskaintzen duen igogailu panoramikoan igo daiteke. Gotorlekuak berak, bestalde, barrutik ibilbidea egiteko aukera eskaintzen du. Bertan Armen Patioa bisita daiteke, poternetatik sartu eta artilleria-bateria ezkutuetaraino iritsi, elkar lotzen dituzten tunelen bidez. Halaber, Gotorlekua inguratzen duen lubanarroak defendatzen zituen Kaponerak ikus daitezke. Bisita libreaz gain, bisita gidatuak eskaintzen dituzte hainbat hizkuntzatan. Gotorlekuaren historia eta gordetzen dituen txoko guztiak ezagutzeko aukera paregabea da. Gainera bisita gidatuak sorpresa bat dakar: bisitaren tiketarekin San Marko pintxoa doan dastatu daiteke, Dastatzeko moduko gotorlekua ekimenean parte hartzen duen Errenteria-Oreretako hamasei tabernetako batean. Udako jarduerak Baino hau ez da dena. Berrikuntza gisa, bisitariari eskaintza zabalago bat eskaini asmoz hainbat jarduera jarri dituzte martxan uda garairako. Hasteko, doako kontzertuak izaten ari [...]
Batzar Nagusietako talde sozialistak Martin Garitano ahaldun nagusiari galdetu dio ea Gipuzkoako ekonomiarentzat portuko jarduera eta jarduera komertziala mantentzea “positiboa” den. Rafaela Romero batzarkideak bota dizkion hiru galderetati...
Elkarretaratzea egin dute Donibanen euskal presoen eskubideen alde, eta Oarsoaldeko 22 gazte auzipetuei babesa emateko. Hilaren 18an, 19an, 20an, 26an, 27an eta 28an epaituko dituzte gazte horiek Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. “2007tik Jarrai-Haika-Segi erakundeak Espainiako Auzitegi Gorenak terrorista bezala izendatu zituenetik atxiloketak, torturak eta jazarpenak izan dira gazteen kontra. Gazte horiei guztiei atxikimendua adierazi nahi diegu”, esan dute Donibaneko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko ordezkariek. Bestalde, ezker abertzalea duela urte eta erditik “bake prozesuan sartuta” dagoela nabarmendu dute, eta Espainiako eta Frantziako estatuei egotzi diete “bakea bultzatu eta errespetatu beharrean, prozesu hori oztopatzeko edozer gauza egiteko prest” daudela, “beraien errepresio politikarekin jarraituz”.
Zonaldeko Udaberri Txapelketa irabazi du Donibane Zangitu (Errenteria, 1990) gazteak. Txapelketa eskuratzea ez da erraza izan, ikasketak eta kirola uztartu behar dituelako. Garaipena momentu onena pasatzen ez dabilen Pedro Mari lagunari eskaini dio, emandako babesarengatik. Zorionak txapelarengatik. Pozik al zaude? Bai bai, pozik. Zer moduz joan zen finala? Emaitzari begiratuta (22-14) erraz irabazi zenuela dirudi, baina hala izan al zen? Hasieran nahiko berdinduta egon ginen, 9-9ra arte. Hortik aurrera aurrea hartu nuen. Finala, bestalde, ez zen partida polita izan, baina, gutxienez, irabazi egin nuen; hori zen garrantzitsuena finalera iritsita. Espero zenuen irabaztea? Ez. Lehiaketa hasi genuenean ez nuen espero irabaztea. Baina finalera iritsi gara, eta irabazi egin dugu. Udaberri Txapelketa orokorrera ez zinen pasatu hasierako fasean hirugarren geratu zinelako. Pena izan zen, ezta? Bai. Tokatu zitzaidan taldea nahiko zaila zen. Bazegoen bat profesionala izandakoa zena, eta ezin nuen ezer egin. Lehenengo partida galdu nuen. Guztira, hiru partida irabazi nituen eta bi galdu, baina ez zen nahikoa izan. Hala ere, nola ikusi duzu zure burua txapelketan zehar? Ni nahiko ongi aurkitu naiz egin ditudan entrenamenduak kontuan hartuta. Gasteizen nabil ikasten, eta noski, ia ezin dut entrenatu. Finalera iristeko, eta irabazteko, oso ongi ibili naiz. Maila hauetan, ordea, zaila izango da tokia [...]
aho batez ionartu du udalbatzak gastu politikoa jeistea
Loteria Primitivak 199.735 euro utzi zituen atzo Errenteria-Oreretan, bigarren mailako txartelarekin. Honako zenbakiak asmatu zituen irabazleak: 43-31-26-14-46-16, osagarria 34 eta itzultzekoa 2.
EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak Espainiako Txapelketa jokatu zuten pasa den asteburuan Agilasen (Murtzia) eta bederatzi domina ekarri dituzte soinean: zortzi urrezko, hiru zilarrezko eta brontzezko bat. Horrekin batera hainbat marka haustea ...
Txoko Lagun Artea euskal etxeak gonbidatuta, Udal Txistulari Bandak eta Ereintza Dantza Taldeak emanaldi bana egingo dute bihar Salouen XXII. Euskal Herriaren Egunean. 22 urte horietan emanaldi ugari egin dituzte, eta Ereintza Dantza Taldeak askotan pa...
Mari Carmen Cousillasen lore lehorren erakusketa jarri dute Garmendin, eta hilabete guztian izango da ikusteko aukera, txokolategiaren ordutegian.
3×3 sakibaloi txapelketa antolatu du hilaren 9rako Oiarso Saskibaloi Taldeak. Koldo Mitxelena plazan jokatuko dute txapelketa. Izena emateko epea jada zabaldu dute. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete antolatzaileen webgunean. Haur Mailak...
Ezetz Asmatu Errenteriako toponimiaren gaineko lehiaketaren hirugarren ekitaldia irabazi du Garazi Arozena Irastorzak. Errenkoaldeko Imanol Iparragirrek eta Irune Balentziaga zinegotziak eman diote saria irabazleari. Herriko dendetan erosketak egiteko ...
Juan Carlos Alduntzin sanpedrotarra (Donostia, 1962) izango da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Saileko diputatu berria. Hala erabaki du Martin Garitano ahaldun nagusia buru duen Bilduk. 1991 urtean Pasaiako Udaleko zinegotzi izendatu zuten Alduntzin, eta 1999tik 2003ra Pasaiako alkate izan zen. 2003an Badia plataformako zerrendaburu izan zen, legez kanpo utzi zuten plataforma, baina hala ere, ordutik, bere irakasle lana Pasaiako eta Gipuzkoako politikagintzarekin uztartu ditu sanpedrotarrak.
Ilargi Beltza elkartea 2005ean sortu zuten. Aurretik Euskal Herria eta Kubaren arteko elkarlan egitasmoetan lan egindako hainbat gipuzkoarrek sortu zuen elkartea, eta elkartasun keinuak Nikaraguara luzatzeko erabakia hartu zuten. Izan ere, Nikaraguako Nagarote herriko alkate izandakoa aurretik ezagutzen zuten Ilargi Beltzako kideek, eta berriz ere alkatetzara iritsi zenean, elkartasun egitasmoak egiteko hitzarmena egin zuten. Osasun eta hezkuntza alorretan lan egiten duten kideez osatuta dago Ilargi Beltza, eta alor horietako egitasmoak Nikaraguan garatzen dituzte, Nagarote herrian batik bat: ginekologia planta egiten lagundu dute, lur orotako anbulantzia bideratu dute, emakumeei euren etxeen jabe izaten lagundu diete, hezkuntza materiala eraman dute… Gipuzkoako hainbat udalek lagundu ditu egitasmo horiek. Izan duten azken ideia Atlantikoaren beste aldeko herrialdean bi futbol talde sortzearena izan da. Oiartzungo gazte talde batek garatu du egitasmo hori. Haurren bi futbol talde sortzea aurreikusi dute: 20 haur izango ditu talde bakoitzak, bat neskena eta bestea mutilena. Horretarako, Realak 8-14 urteko haurrentzako ekipamendua eman die, baita hainbat baloi ere. Zumarragako Musti peñaren elkarlanari esker lortu dituzte dohaintza horiek Ilargi Beltzako kideek. Realak hitza eman die elkartekoei urtero lagunduko diela materiala eta ekipamendua berritzen. Proiektua finkatzen denean ere laguntzen jarraituko duela jakinarazi du Realak. Oiartzualdekoak, abuztuan Abuztuan jasoko dute material hori Nikaraguako haurrek, [...]