Eskualdeko gazte auzipetuei babesa eman diete Donibanen

Elkarretaratzea egin dute Donibanen euskal presoen eskubideen alde, eta Oarsoaldeko 22 gazte auzipetuei babesa emateko. Hilaren 18an, 19an, 20an, 26an, 27an eta 28an epaituko dituzte gazte horiek Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. “2007tik Jarrai-Haika-Segi erakundeak Espainiako Auzitegi Gorenak terrorista bezala izendatu zituenetik atxiloketak, torturak eta jazarpenak izan dira gazteen kontra. Gazte horiei guztiei atxikimendua adierazi nahi diegu”, esan dute Donibaneko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko ordezkariek. Bestalde, ezker abertzalea duela urte eta erditik “bake prozesuan sartuta” dagoela nabarmendu dute, eta Espainiako eta Frantziako estatuei egotzi diete “bakea bultzatu eta errespetatu beharrean, prozesu hori oztopatzeko edozer gauza egiteko prest” daudela, “beraien errepresio politikarekin jarraituz”.

Donibaneko elkarretaratzea

Donibaneko elkarretaratzea

Elkarretaratzea egin dute Donibanen euskal presoen eskubideen alde, eta Oarsoaldeko 22 gazte auzipetuei babesa emateko. Hilaren 18an, 19an, 20an, 26an, 27an eta 28an epaituko dituzte gazte horiek Espainiako Auzitegi Nazionalean, Madrilen. “2007tik Jarrai-Haika-Segi erakundeak Espainiako Auzitegi Gorenak terrorista bezala izendatu zituenetik atxiloketak, torturak eta jazarpenak izan dira gazteen kontra. Gazte horiei guztiei atxikimendua adierazi nahi diegu”, esan dute Donibaneko Amnistiaren Aldeko Mugimenduko ordezkariek.

Bestalde, ezker abertzalea duela urte eta erditik “bake prozesuan sartuta” dagoela nabarmendu dute, eta Espainiako eta Frantziako estatuei egotzi diete “bakea bultzatu eta errespetatu beharrean, prozesu hori oztopatzeko edozer gauza egiteko prest” daudela, “beraien errepresio politikarekin jarraituz”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.