Elkartasun pintxoak

II. Pinxo Txapelketa

I. Pintxo lehiaketan garaile izan zen pintxoa

I. Pintxo lehiaketan garaile izan zen pintxoa

Euskal presoen eta iheslarien gaia gizartaratzeko helburuarekin, pintxo lehiaketaren bigarren aldia egingo du etzidamu presoen aldeko lan taldeak Egin dezagun bidea ekimenaren barnean. Lehiaketaren bidez “kalean jendeak beste gaietaz hitz egiten duen bezala, euskal preso politikoen gaiaz hitz egitea da asmoa,gaia normala bihurtzea” azaldu dute antolatzaileek.Horretarako herriko elkarte gastronomiko zein tabernetara jo dute eta ostirala arte izena emateko aukera izango badute ere, bigarren aldi honetan hogei bat parte hartzaile aurreikusi dituzte antolatzaileek.
Eguerdiko hamabietan hasiko da Foru plazan II. Pintxo Lehiaketa. Elkarte zein tabernariek nahi duten osagaiak erabilita pintxo bana sortu beharko dute lehiaketarako, eta halako beste 25  egin ondoren”bata lehiatzeko izango baita eta gainontzekoak dastaketa egiteko baliatuko baititugu” zehaztu dute.
Sortutako pintxo bakoitzari gainera, herriko preso edo iheslari baten izena jarri beharko diote parte-hartzaileek.

Irabazle bakarra
Pintxoen prestaketa amaituta, epaimahaikideen txanda helduko da: “hiru lagunek osatuko dute epaimahaia; horietatik bi, gastronomia munduarekin lotura dutenak izango dira eta hirugarrena berriz, herriko euskal preso baten senidea izango da”. Irabazle bakarra aukeratuko du epaimahaiak eta horretarako zaporea, itxura eta kalitatea izango ditu kontuan. Iaz Sindikato tabernak prestatutako  Juantxo Lasa Txikierdi pintxoa izan zen onena epaimhaiaren iritziz eta guztira 23 elkarte eta tabernari aritu ziren elkartasun lehian.Pintxo lehiaketaren irabazleak, herritar batek egindako eskulana jasoko du. Irabazlea aukeratuta pintxo dastaketarekin hasiko dira antolatzaileak: “bertara biltzen diren lagunek tabernari zein elakarteek prestatutako pintxoak jateko eta sagardoa edo ardoarekin laguntzeko aukera izango dute euro baten truke”.

Hainbat tailer lehenengoz
Joan den urtean herriko euskal presoek egindako lanekin erakusketa antolatu zuten. Aurten, lehenengoz zuzenean hainbat preso ohik emango dituzten tailerretan parte hartzeko aukera izango dute Foru plazara biltzen direnek: “ezin dugu zehaztu zeintzu izango diren tailer horiek, preso ohien esku utzi baitugu aukeraketa, baina espetxe barruan eskulanak egiteko zein bizitza arrunterako beharrezkoak dituzten hainbat gailu egiteko nola moldatzen diren azalduko digutela aurreratu dezakegu” esan dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.