Merkataritzarako diru laguntzei buruzko hitzaldia

Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoak jardunaldi bat antolatu du Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzari zuzendutako diru laguntzen berri emateko. Bilera hori etzi izango da, 15:00etan, Reina aretoa...

Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoak jardunaldi bat antolatu du Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzari zuzendutako diru laguntzen berri emateko. Bilera hori etzi izango da, 15:00etan, Reina aretoan.

Merkataritza Dinamizaziorako Bulegoak jakinarazi duenez, ekitaldia eskualdeko merkatari guztiei zuzenduta dago, “bai elkarteko kide direnei, eta baita kide ez direnei ere, azken aldian edota laster bere dendetan inbertsioren bat egitekotan daudenei, hain zuzen ere”.

Bilera horretan diru laguntzak eskatzeko bete behar dituzten baldintzak azalduko dizkiete, eta baita eskaera orriarekin batera aurkeztu behar den dokumentazioa ere. Galderei eta zalantzei ere egingo diete tartea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.