
Merkataritzaren Dinamizaziorako Bulegoak jardunaldi bat antolatu du Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak merkataritzari zuzendutako diru laguntzen berri emateko. Bilera hori etzi izango da, 15:00etan, Reina aretoa...

Antolatzailea: Bidasoko Ehiztarien eta Arrantzaleen Elkartea.

Ainara Lasa Perezek (Oiartzun, 1975) errezitaldi musikatu batekin inauguratuko du bihar Hariketak. Lotzea askatzea denean erakusketa, udaletxean. Zer biltzen du erakusketak? Zer esan nahi du eta jendeak zer ikusiko du? Erakusketak hamazazpi lan biltzen ditu. Hariekin jositako erradiografiak argi kutxetan erakusten dituen lan sorta izango da ikusiko dutena. Lan horrekin, nigan bizi diren munduen kontakizuna egin nahi izan dut; barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen harilkatzea da Hariketak. Hori guztia emozioen territorioa den gorputzean kokatuta, gorputzaren barrualdeko argazkien bidez, erradiografien bidez. Harien bidez barrua lotuz bizipenak ulertu, sendatu eta ibiltzen jarraitzeko ariketa da. Lotuz, askatzekoa. Lehen aldiz jarriko duzu erakusketa Oiartzunen, zure herrian. Zuretzako berezia da, ezta? Berezia da, zentzu askotan zirkuluak ixten ari diren sentsazioa dudalako. Bidaia luze bat egin ondoren etxera itzultzen ari naizen sentsazioa dudalako; etxera, nire baitara, eta etxera jaioterrira. Aurkezpena ere berezia izango da. Erakusketa errezitaldi musikatu batekin inauguratuko duzu. Xabi Strubellek eta zuk eskainiko duzue saioa. Zergatik errezitaldi musikatu bat? Lan honen sortze prozesuan testuek ere garrantzia handia izan dute eta poema eta testu labur sortatxo bat idatzia dut. Erakusketaren elementu bat gehiago dira testuak eta lanari testuingurua jartzeko balio dutenak. Interpretazio, gustu eta ezagutza artistikoetatik harago, kontatu nahi nuena ahalik eta zehatzen [...]

Errenkoaldeko 500 euroko hamar erosketa txartelek badauzkate jabeak, zehazki, azpiko zerrendan agertzen diren zenbakiren bat daukatenak. Errenkoaldetik gogorarazi dute ekainaren 30a baino lehen gastatu behar direla erosketa txartelak. 43.607 15.818 26...

Ekainaren 18tik 19ra: Ugalde futbol-zelaian (Katea), FUTBOL ESKOLEN IV. NAZIOARTEKO TORNEOA (mutilak). Antolatzailea: Mariño K.E. Larunbatean 09:00etatik 20:00etara, eta igandean 09:00etatik 13:00etara.

Eyssa enpresari Irungo aurreko Udalbatzak erabakitakoa kontuan hartzeko eskatu diote TAOko eta garabietako langileek. Irunen aparkaleku mugatu zerbitzua eta garabiak kudeatzen ditu Eyssak. Hala, Irungo Udalak Eyssari eskatu zion Irungo langileekin lan hitzaremanaren gainean negoziatzeko: langileek salatu dute enpresak ez duela negoziatzeko asmorik, eta “behin eta berriz udal ordezkarien erabakiei muzin” egiten diela. Euren egoera salatzeko elkarretaratzea egin zuten Irungo TAO eta garabietako langileek larunbat eguerdian, San Juan plazan, udaletxearen atarian, ELA sindikatuaren ekimenez. Udalbatza berria eratuko zela baliatu nahi zuten langileek euren egoera berriz ere salatzeko. Isila izan zen elkarretaratzea, «kargu hartzea ez oztopatzeko». Kaleratzeak ELA sindikatuak jakinarazi du hamar langileri oharra bidali diela Eyssa enpresak “falta larriak” leporatuz. Oharrean agertzen denez, greban ez dauden langileak iraintzeagatik bidali diete oharra. Hala, ELAtik esan dute “litekeena” dela hamar langile horiek kaleratzea: “Eyssak lan gatazka konpontzeko duen modua greban dauden langile ia guztiak kaleratzea da”. ELAren arabera, langileak «oraindik» lan hitzarmena negoziatzeko prest daude.

Arte plastikoetako Xenpelar Udal Tailerreko ikasleek egindako lanak Merkatuzarren jarri dituzte. Dagoeneko zabalik da erakusketa, eta hilaren 24ra arte ikusi ahal izango da arratsaldez, 17:30etik 20:30era arte.

Ainara Lasa Perez herritarrak Hariketak. Lotzea askatzea denean erakusketa bihar inauguratuko du. Uztailaren 7a bitartean egongo da udaletxeko areto nagusian, Kultura Sailaren ekimenez. Astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20...

Cartagenako (Murtzia, Espainia) erromatar antzokiaren gaineko azalpenak emango ditu bihar Elena Ruizek, bertako zuzendariak. Hitzaldia Oiasso Erromatar Museoan izango da, 19:00etatik aurrera. Antolatzaileen arabera, Ruizek azalduko du nola ahanzturan z...

Etzi, bigarren eskuko azoka jarriko dute Zabaltza plazan, 10:00etatik 14:00etara.

Ekainaren 17tik 19ra: 10:00etan Jaizubian, XXII. IRUN HIRIA SARI NAGUSIA SAN MARTZIAL HIPIKA DERBYA. Antolatzailea: Jaizubia Hipika Kluba.

Sinatzaileen artean, Francisco Miner Pasaiko portuaren zuzendari ohia, eta beste zortzi donostiar daude Pasaiako kanpo portua birplanteatzeko eskaera aurkeztekoak ziren atzo iluntzean hirigintza zein ingurumen alorreko 16 aditu. Koldo Mitxelenan ezagutarazi beharreko testuaren arduradunen artean bederatzi donostiar daude; Francisco Miner tartean. 1978tik 1994ra Pasaiako portuaren zuzendari izandakoaz gain, Aines Arizmendi itsas gaietan ingurumen aholkularia, Pedro Maria Azkue bide kanal eta portuetako ingeniaria, Iñaki Bolibar arkitekto eta hirigilea, Christian Brase arkitekto hirigilea eta EHUko irakaslea, Santiago Eraso Donostia 2016ko kultura zuzendaria, Juan Gutierrez bide, kanal eta portuetako ingeniaria eta Pasaiako Portu eragiketen arduradun ohia, Mikel Iriondo abokatu eta hirigilea, Javier Olaberri abokatu zein ingeniaria, eta Koldo Unzeta EHUko Ekonomia Aplikatuko katedraduna. Beraien proposamenaren berri izateko Gipuzkoako gizartearen hainbat sektoretako 100 lagun gonbidatu zituzten. Azpiegituraren ezaugarriak kontuan hartuta, proiektua berriro hausnartzeko eskaera luzatu dute ekonomia eta ekologia arrazoiak nahiz proiektuari buruzko eztabaida falta argudiatuta. Aurkeztutako dokumentua bost ardatzen inguruan antolatutako proposamenak luzatu dizkiote agintari publikoei zein iritzi publikoari. Pasaiako badia eta ingurua biziberritzea premiazko eta presazkoa izanik, birgaitzerako kanpo portua beharrezkoa ez dela nabarmendu dute; horretarako alternatibak badirela zehaztuz. Horregatik, ingurumen, suntsipen eta kostu ekonomikoak baloratu, eta «datu nahiz zifra fidagarrien bidez», bide bakarra dela frogatzea nahi dute. Erakunde eta pertsona inplikatuek emandako [...]