
Girizia Mendi Taldeak eta hainbat laguntzailek saio berezia antolatu dute ostiralerako, ez baita mendi irteera. Umorezko bakarrizketa saioa izango da, 21:00etan, udaletxeko areto nagusian. Sarreran doan izango da. Ione Gorostazuk, Olatz Etxeberriak, Ga...

Aiton Borda Lezoko erretiratuen egoitzak abesbatza osatu du. Pasa den larunbatean aurkezpen kontzertua eskaini zuten mendekosteen egitarauaren barnean. Hala ere, aurretik, emanaldi bat egina zuten Ordiziako abesbatzen topaketan. Gezala Auditoriumean em...

Ipar Euskal Herriko eta Akitaniako hainbat artisten 23 lan biltzen dituen Fragile goiburuko erakusketa ibiltariak Mendi Zolan kulturgunea bisitatuko du hilaren 15etik uztailaren 1era. Lan guztiek gai bat dute amankomunean, minbizia, baina modu librean landu dutena. Hainbat adierazpide artistiko aurki daitezke, hala nola margoak, argazkiak, eskulturak, irudi numerikoak, dantza eta oihala. Association de Rencontre pour la Création Artistique et son Développement eta Mieux Vivre Mon Cancer elkarteek antolatu duten ekimen horren helburua da eritasuna eta bere ondorioak begirada artistiko baten bidez aipatzea. Obrek galderak eta lilura sorrarazten dituzte. Erakusketaren aberastasuna parte hartzen duten artisten aniztasunean datza. Eritasuna hainbat ikuspuntutatik aipatua da: bikotea, estetika, zelulak, borroka… Interpretazio guztiek eztabaida pizten dute; arteak galderak, erreakzioak, artistaren eta ikuslearen arteko elkarrizketa sorrarazten ditu. Ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Parte hartzen duten artistak Claude Billès artista plastikoa, Kanbo Delphine Blais margolari zizelkaria, Bordele Jean-Claude Cimelière artista plastiko desbideratzailea, Biarritz Isabelle de Joantho margolari zizelkaria, Urketa Marie-Laure Drillet margolaria, Saint André de Cubzac Sophie Etchemendy oihal sortzailea, Uztaritze Kalou margolaria, Poyanne Kely zizelkaria, Donapaleu Hélène Fédida margolaria, Baiona Jérôme Forsans margolaria, Orthez Annick Harnie margolari zeramikagilea, Baiona Hannelore Wischhausen margolari zizelkaria, Orist Itziar Isasti margolari grafista, Uztaritze Isabelle Karas kaligrafiagilea, Ziburu Isabel Kehr margolaria, Monfort Stéphane [...]

Nahikoa dela esaten dute. Euskal Herriko gazteria independentistaren kontrako jazarpenari “harresia” jarri nahi diote. Horregatik sortu dute Gazte1+ez ekimena. Pasa den astean ezagutarazi zuten, Donostiako Ibaeta auzoko campusean epaiketaren zain dauden hainbat gaztek egindako itxialdiarekin. Hainbat ekitaldi ere egin zituzten, tartean Usurbilen egindako jaialdia. Euskal Herri mailan izandako aurkezpena izan zen pasa den astekoa, eta orain herriz herri ari dira ekimena lantzen. Aste honetan Oarsoaldean hasiko dira gazteen arteko harreman dinamika lantzen. Eskualdean ekimeneko kide dira Xabier Lujanbio oreretarra eta Itsasne Fernandez oiartzuarra. Lujanbiok adierazi duenez, harreman dinamika horren helburua “harresia” eraikitzea da. “Gazteen kontrako erasoren bat dagoenerako, protokolo bat adostu nahi dugu, guztien erantzuna bateratua izan dadin, eta bakoitzak zer egin behar den jakin dezan”, adierazi du Lujanbiok. Horrela, eskualdean atxikimenduak jaso nahi dituzte. Ekimeneko kideek gogorarazi dutenez, Oarsoaldean gazteen aurkako erasoak izan dira azkeneko urteetan. “Orain dela hiru urte 22 gazte atxilotzeko agindu zuten. Hogei atxilotu zituzten, eta horietatik hamabi espetxeratu zituzten. Hamabik ere torturak salatu zituzten”, esan du Lujanbiok. Orain dela hiru urte atxilotu zituzten hamazazpi lagunek epaiketa izango dute uztailaren 18an, 19an, 20an, 26an, 27an eta 28an. Zerrenda beltzak eta jazarpena Atxiloketa eta ondorengo epaiketa horiez gain, eskualdeko hainbat gazteri egindako jazarpenak ere gaitzetsi dituzte Gazte1+ez [...]

Iganderako antolatu du hurrengo mendi irteera Itsas Mendik, oraingoan Andia mendilerrotik zehar. 07:30ean abiatuko dira Meipitik, autobusez, Nafarroako Goñi herriraino. Han ekingo diote sei orduko mendi ibilbideari. Beriaineko gailurrera igoko dira le...

Azaroan izango da lehiaketa, eta irailaren 8a bitartean jasoko dituzte erakustaldirako film laburrak. Trintxer Kultural Elkarteak urtero antolatzen duen film laburren erakustaldia azaroan izango da aurten, eta honezkero ekin diote lanak bilatzeari. Lehiaketak XIII. aldia izango du aurten, eta lanak irailaren 8a bitartean jasoko dituzte, 18:00ak arte. Antolakuntzarekin harremana ez duen edonork parte har dezake lehiaketan, beti ere bidaltzen duen lana 2010. urteko urtarrilaren 1etik hona egindakoa izanez gero, antolakuntzak oinarrietan zehaztu duenez, ez baitituzte onartuko lehenago egindako lanik. Aldiz, gaia eta generoa erabat libreak dira, eta filmak mutuak zein soinudunak izan daitezke. Hizkuntza aldetik soilik euskaraz eta gazteleraz egindakoak onartuko dituzte. Antolakuntzak izendatutako batzorde batek hautatuko du zein lanek parte hartuko duten lehiaketan eta eta zeintzuk parte hartuko duten erakustaldiko beste ataletan. Era berean, Gipuzkoan egindako film laburretatik hautatzen dituztenak Xabier Portugal saria lortzeko aukera izango dute. Irabazle bakarra, zazpi sari Zazpi sari banatuko ditu Ikuskak. Irabazleari 1.200 euro ordainduko dizkiote eta zuzendari onenari, 600 euro. Gainontzeko sari guztiak, berriz, 500 eurokok dira. Lanak Internet bidez edo ohiko postaz bidali daitezke. Internet bidez bidaliz gero, www.ikuska.net helbidera jo eta Movieta izeneko estekan klikatuz bidali daitezke lanak. Ohiko posta zerbitzuaz bidaliz gero, aldiz, bi helbide jarri dituzte aukeran: Trintxer Kulturala, [...]

Xanistebanetako IV. Aitor Txiki Futbola Txapelketan izena eman daiteke hilaren 26ra arte (datorren igandera arte, alegia). Talde bakoitza, gehienez, 12 pertsonek osatu dezakete. Izena ematerakoan, 150 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzaileek. 50...

Antolatzailea: Irungo Mendizaleak.

Girizia Mendi Taldeak mendi irteera antolatu du astebururako: Hondarribia-Donibane egingo dute, itsasbazterreko bidetik. Larunbatean, 15:00etan aterako dira Haurtzaroko aparkalekutik, eta Hondarribira autobusez joango dira. Oinez abiatu, eta lau orduko...

Miguel Buen Errenteria-Oreretako alkate ohiak eta Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko PSE-EEren hautagaiak Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide izateari utzi dio. Izan ere, pasa den asteburuan Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren menpeko Segurtasun sa...

Zorte txarra izan zuten oiartzuarrek herriarteko txapelketan Hernaniren aurka. Finalerdietan, Oiartzunen jokatu ziren hiru partidak galdu zituzten. Kadete Mailan, partidaren hasieran, Oiartzungo Ugaldek belaunean min hartu eta partida utzi behar izan z...

Txomin Tellado Corchete antxotarrak Espainiako Eskrima txapelketa irabazi berri du Madrilen. Fortuna taldearekin lehiatu da antxotarra, Madrilgo Moscardo gimnasioan. 40 urtetik gorakoen mailan irabazi du Txomin Telladok Espainiako txapeldunaren kopa.

Lehengo asteko ostegunean izan da lapurreta, materiala bertan jarri eta denbora gutxira. Oraindik estreinatu gabe zegoela lapurtu dute Donibaneko ontziraleku berrietako kable elektrikoa. Jarri berria zuten, baina oraindik ez zuten martxan jarri ere e...

Gazteak sukaldaritzan eta iturgintzan trebatu daitezke Lanbide Prestakuntzarako Ikastetxea. Pasaiako Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Ikastetxean zabalik da izen-emate epea. Bi ikasturteko bi ikastaro eskaintzen dituzte aipatu ikastegian: sukaldaritz...

Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketaren finala jokatu zuten Oiartzungo pilotariek asteburuan Deban. Andoain izan zuten aurrean, baina ez zuten gainditzerik izan. Paleta larruz, Oiartzunek 35-27 irabazi zion Andoaini. Deban. Oinatz Aizpurua eta Edorta...