Hiru partida galduta, 36 tanto ditu kontra Oiarpek, baita bajak ere

Zorte txarra izan zuten oiartzuarrek herriarteko txapelketan Hernaniren aurka. Finalerdietan, Oiartzunen jokatu ziren hiru partidak galdu zituzten. Kadete Mailan, partidaren hasieran, Oiartzungo Ugaldek belaunean min hartu eta partida utzi behar izan z...

Zorte txarra izan zuten oiartzuarrek herriarteko txapelketan Hernaniren aurka. Finalerdietan, Oiartzunen jokatu ziren hiru partidak galdu zituzten.

Kadete Mailan, partidaren hasieran, Oiartzungo Ugaldek belaunean min hartu eta partida utzi behar izan zuen. Andoni Floresek ordezkatu zuen eta partida txukuna egin arren oiartzuarrek ezin izan zuten garaipena lortu (12-22).

Gazteetan, berriz, Ander Imaz oiartzuar atzelariak besoan min hartu eta esku bakar batez jokatu zuen (11-22). Gainera, hogei minutuz argi gabe egon zen frontoia .

Helduetan ere ezin izan zuten partida aurrera atera eta hernaniarrak gailendu ziren (7-22).

Asteburuan irabaztera aterako dira oiartzuarrak, baina maldan gora jarri zaie norgehiagoka. Hiru partidak galtzeaz eta 36 tanto kontran edukitzeaz gain, bajekin joango dira Hernanira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.