
Xanistebanetako Arkume Egunean parte hartu nahi dutenek hilaren 22a arte eman dezakete izena, hemen: Gurutzeko Bizardian; Altzibarko Irundarrenen; Elizalden, Amazkarren, Garmendin, Ganbaran, Sorginen eta Mirenen; Karrikako Artason; Arraguako Aldegunan,...

Auzitegi batek gizon bati bi urteko kartzela zigorra ezarri dio urteetan bikotekideari eta semeari tratu txar psikologikoak eragiteagatik. Epaian zehazten denez, 36 urte egin dute ezkonduta, eta lehen aldiz haurdun zegoenean etengabe iraintzen eta umil...

Amaitu da Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatutako futbol 7 txapelketa, eta Desira Cafe izan da onena urtean zehar jokatutako hiru faseak kontuan izanda. Azken fasean Amets Pub izan da garaile Lehen Mailan. Aurreko bi faseak, berriz, Desira Caf...

Dagoeneko zabalik dago Andra Mari Abesbatzako taldeetan parte hartzeko aurrematrikulazio epea. Hilaren 17a bitartean, Andra Mari Abesbatzaren Musika Tailerrean eta Orereta-Txiki, Orereta eta Oinarri Abesbatzetan apuntatu ahal izango da. Egoitzan bert...

Ostiralean Bazkidearen Eguna egingo dute Gabierrotako Laguntasuna elkartean, eta nahi duten bazkide guztiek hainbat ekimenetan parte hartzeko aukera izango dute. 11:00etan mokadutxoa izango da; 14:00etan bazkaria Zaldiak jatetxean; 18:30ean Bingoan ari...

Portuko Plan Bereziaren gaineko eskumena aitortu dio Aldundiari EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Portuko Plan Bereziaren formulazioa udalei baino Portu Agintaritzari dagokiola ebatsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta Aldundiari gaiaren gaineko e...

Galizieraren hizkuntza normalizaziorako mahaiaren lehendakaria Trintxerpen izango da bihar. Herriko Fato Cultural Galegoak gonbidatu du idazle galiziarra, bere azken liburua aurkez dezan. En castellano no hay problema izenburupean, hausnarketa sustatzeko artikulu sorta bildu du egileak. Callonek galizieraren egoera aztertu ez ezik, Galizian azken urteotan garatu den hizkuntza politika aztertzen du. Galizieraren kontra maizen erabiltzen diren topikoei kontra egiten die, hizkuntzaren egoera aztertzen du, aldarrikapenak gainbegiratzen ditu eta alternatibak aurkeztu. Horrez gain, norbanakoak hizkuntzarekin konprometitzera deitu eta botere publikoei hartu beharko lituzketen neurrien berri ematen die. 20:30etik aurrera izango da Carlos Callon Trintxerpeko a lkateordetzan

Iazko abenduan hil zenetik, hainbat omenaldi egin dizkiote Xabier Leteri. Horietako bat pasa den ostiralean egin zioten herrian, udaletxeko areto nagusian: Helduen Tailerretako ikasleek, gitarra saioa eskaini zioten Leteri, eta baita herritarrei ere. U...

Iragan larunbatean Euskadiko Biologo Eskola Ofizialak bisita antolatu zuen Ulia-Jaizkibelgo etorkizuneko itsas erreserbara. Nazio Batuek ozeanoen eguna deklaratu zuten biharko eguna, ekainaren8a, eta ekintza egunaren arira antolatu zuten. Horrela, its...

Euskal kulturarekin zerikusia duten ekitaldiak bildu dituzte Bixi-Bixi Kultur Elkarteko kideek eta Euskal Jaia antolatu dute igande honetarako. Aurtengo gonbidatua Galizia izango da eta herrialde horretako kultura hobeto ezagutzeko aukera izango dute igandean Donibanera hurbiltzen direnek. Antolatzaileek aurreko urteetako arrakasta errepikatu nahi dute eta laugarren aldi honetarako ere egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguna txistulariek estreinatuko dute dianarekin, eta gero trikitilariek eta dultzaineroek hartuko dute lekukoa. Eguerdian, 200 haur inguru Meipin elkartuko dira eta Santiago plazaraino desfilean joango dira. Lapurdiko Akelarre, Irungo Ibarla-Meaka, Lezoko Murixka, Antxoko Alkartasuna eta San Pedroko Lamiak taldeek hartuko dute parte. Bertso bazkaria plazan Goizean goizetik txekorra erretzen arituko dira plazan ondoren bazkaltzeko. Aurreko urteetan bezala, bertsolariek girotutako bazkaria izango da. Aurten, Jon Maia, Amaia Agirre, Amets Arzallus eta bertsolari gazteak arituko dira. Bazkarirako txartelak Pari Berrin eta Itziar tabernetan eros daitezke 20 euroren truke. Haurrentzeko menu berezia prestatuko dute 7 euroren truke. Egunean zehar, bestalde, Galiziako pintxoak dastatzeko aukera izango da, bazkalostean keimada eta zozketa izango dira besteak beste. Egitaraua 10:00etan. Diana txistulariekin. 11:30ean. Kalejira trikitilariekin. 11:30ean. Dantzari txikien desfilea. Akelarre, Alkartasuna, Murixka, Ibarla-Meaka eta Lamiak taldeek hartuko dute parte. 12:00etan. Joaldunak herritik zehar ibiliko dira eta beraiekin batera Galiziako gaiteroak izango dira. 13:00etan. Txalapartariak [...]

Hendaiako Herriko Etxeak eta Akelarrek Irakurraldia 2011 antolatu dute gaurko. Hala nahi dutenek, euskarazko testuak publikoki irakurtzeko aukera izango dute Mediatekan, 14:00etatik 20:00etara. Irakurle guztiek erabili behar duten gaia, ordea,honakoa i...

Irunen udan kirola egin nahi duenak hori egiteko aukera asko ditu. Hala, Artaleku eta Azken Portu kiroldegietan ohikoa den eskaintzaz gain, Irungo kirol elkarteek bat egin dute udako kirol jarduerak osatzeko. Uda 11 egitasmoa prestatu du horretarako Irungo Udaleko Kirol Patronatuak. Hala, denera, 6.302 pertsonentzako jarduerak atondu dituzte, 2.888 Azken Portun eta 3.414 Artalekun. Izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi dute Kirol Patronatutik: hautatutako jarduera egingo den kiroldegian eman dezake izena interesdunak, edo www.irun.org/irunkirol webgunean. Bertan informazio sakonagoa lor daiteke. Uda 11ren helburu nagusia da hiriko 3-16 urte bitartekoei aukera eskaintzea udan jarduera fisikoa egiteko. Uztailean eta abuztuan Ume eta gazteentzako jarduerak uztailean nahiz abuztuan egin daitezke, eta horietako gehienak hilabetekoak diren arren, badaude habamost eguneko edo astebeteko jarduerak. «Kontua da, beti bezala, erraztasun asko ematea kirol bat egin nahi dutenei, edo uda kirol diziplinaren bat ezagutu edo lehen aldiz egiten hasteko baliatu nahi dutenei», azaldu du Belen Sierrak, patronatuko presidenteak. Udako jarduerak antolatzen lagundu duten kirol elkarteak honakoak dira: Santiagotarrak, piraguismoa eta arraunketa modalitateetan; Ramuntxo Trinkete, esku pilotan eta palan; Leka Enea, mahai tenisean; Central Surf, surfean; Real Union, Behobia, Mariño eta Dunboa, futbolean; Tenis Txingudi, tenisean, padelean eta igeriketan; Jaizubia Hipika Kluba; Irungo Errugbi Taldea; Bidasoa Atletiko Taldea, [...]

AHT Gelditu Elkarlanak antolatuta, manifestazio nazionala egingo dute azpiegitura horren aurka larunbatean Arrasaten. Honako leloa aukeratu dute: Tenemos argumentos para parar un tren, AHT gelditzera goaz. Errenteria-Oreretako taldeak ere hara joateko deialdia luzatu diete herritarrei “azpiegitura erraldoi zein txikitzaile hori gelditzeko hamaika arrazoi daudelako”. Autobusa ere antolatu dute Arrasatera joateko. Arratsaldeko lauretan aterako da Iztietako autobus geltokitik, eta txartelak Landare eta Arkaitza tabernetan erosi ahal izango dira. Oreretako AHTaren Aurkako Taldeak arrazoi horiek zeintzuk diren zehaztu ditu. Lehengo eta behin, azpiegitura hori eraikitzeko diru publikoa xahutzen ari direla jakinarazi du. Hala, krisia arrazoituz arlo sozialean murrizketak izan direla adierazi du, “baina nola ulertu daiteke hori AHTaren lanetan milaka miloi euro gastatzen ari direnean?”. Era berean, AHTaren “«eragin kaltegarriez” ohartarazi du, “naturgune, ekosistemak eta nekazaritza lur emankorrenak suntsituko lituzke”, esan du. Horrez gain, herritarren iritzia kontuan hartu gabe proiektua “inposatu” egin dutela iritzi diote AHTaren kontrako taldetik: “Jendartean egitasmo horri buruzko eztabaida bultzatu beharrean informazioa ezkutatu dute”. AHTak “beste proiektu txikitzaileekin” harremana duela ere aipatu dute, Jaizkibelgo superportuarekin, Gaintxurizketako plataforma logistikoarekin, Olaberriako zentral termikoarekin edota Zubietako erraustegiarekin. Hala eta guztiz ere, proiektua gelditzeko aukerak badaudela nabarmendu dute: “Zenbait lekutan obrak hasiak dauden arren, lanen erritmoa izugarri motela da. Aldi berean, ofizialki [...]

Uda hurbiltzen ari da, eta iritsi da udako igerilekua irekitzeko garaia. Larunbatean irekiko dute, 11:00etan. Ekainean, abuztuan eta irailean 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita. Uztailean, berriz, 10:00etatik 21:00etara.

Ikasturtea bukatzear dagoela, ohitura denez, herriko ikastetxeetan ospatu dituzte ikastetxeen egunak. Igandean, Haurtzaro Ikastolaren txanda izan zen. Beti bezala dantzak, musika, erakusketak, omenaldiak, eta beste hainbat ekintza antolatuta zituzten, ...

Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak ibilaldia antolatu du Nafarroako Almandoz herrira. Hain zuzen, larunbat honetan egingo dute, eta parte hartzera animatzen denak izena eman beharko du aurretik elkartearen egoitzan.

Euskararen Plan Estrategikoaren parte hartze prozesutik eratorritako ondorioak eztabaidatzeko eta lantzeko bilera deitu dute etzirako. Prozesuan parte hartu duten lau barrutietako lagun guztiak daude deituta bilerara, besteak beste, etorkizuneko dinami...

Barrutiko kantu jira lehen aldiz irten zen larunbatean, eta bi orduz aritu ziren kantari. Indartsu hasi da Trintxerpen Musikaz Blai ekimena. Jendetza bildu da asteburuan izan diren ekitaldi guztietan, eta hori dela eta pozik daude antolatzaileek. Adin ...

Udako denboraldia hurbiltzen ari den heinean barrutik kanpora atera dira atletismoko lehiak. Ildo horretatik, pasa den asteburuan Gipuzkoako Atletismo Txapelketa jokatu zen larunbatean Ordizian eta igandean Donostian. EAT Errenteriako Atletismo Taldeko...

Bertako arrantzaleen produktuak zabaldu eta promozionatu, eta egiten duten lana baloratzeko helburuarekin, Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak, Udala eta Arrantzale Kofradiaren laguntzarekin, Hondarribia, itsaso zaporea jardunaldiak antolatu dituzte. Horrela, arrantza ohituta tradizionalak eta hegalaburra batez ere, babestu nahi dituzte. Bihar hasi eta datorren ekainaren 24a arte, Hondarribiko hamaika jatetxek dastatze afariak egingo dituzte, itsasoko produktuekin. Antxoa, hegaluzea eta hegalaburra landuko dute bereziki, eta gainera legatza eta txipiroia ere erabiliko dute . Hamaika jatetxe Arroka Berri, Sebastian, Jaizkibel Hotela, Abarka, Alameda, Kaialde, Sugarri, Mamutzar, Laia, Enbata eta Arraunlari jatetxeek parte hartuko dute Hondarribia, itsaso zaporea jardunaldietan, eta afarietan ere, ardo dastaketa egingo dute. Hogeita hamar upeltegitako berrogehi ardo ezberdin baina gehiago izango dira, eta hamar jatorrizko deitura. Hamaika afari hauez gain, hiriko tabernek pintxo dastaketa berezia egingo dute bi astez, eta Kanariar Uhartetara joateko bidaia zozketatuko dute. Horrela, pintxoa dastatuta zozketan parte hartzeko tiketa eskuratuko dute. Pintxoak ondorengo tabernetan emango dituzte: Ardoka, Enbata, Goxodenda, Gran Sol, Ignacio, Kaiaharra, La Hermandad, Txantxangorri, Yola Berri, Batzoki eta Antxiña. Iniziatibaren helburua garbia da, eta gastronomi ikuspuntua alde batera utzita, arrantzaleen lana babestu nahi dute. Hondarribia, itsaso zaporea jardunaldien lehengo afaria bihar egingo dute Arroka Berri jatetxean eta afariak 50 euroko kostua izango du. Gaurko afarian, Getariako [...]