EATk hiru domina lortu ditu Gipuzkoako Atletismo Txapelketan

Udako denboraldia hurbiltzen ari den heinean barrutik kanpora atera dira atletismoko lehiak. Ildo horretatik, pasa den asteburuan Gipuzkoako Atletismo Txapelketa jokatu zen larunbatean Ordizian eta igandean Donostian. EAT Errenteriako Atletismo Taldeko...

Udako denboraldia hurbiltzen ari den heinean barrutik kanpora atera dira atletismoko lehiak. Ildo horretatik, pasa den asteburuan Gipuzkoako Atletismo Txapelketa jokatu zen larunbatean Ordizian eta igandean Donostian. EAT Errenteriako Atletismo Taldeko atletak ederki ibili ziren beste behin eta hiru domina ekarri zituzten herrira.

Mikel Odriozolak urrezko domina lortu zuen ibilketan, Angel Maciasek zilarrezkoa 5.000 metrotan, eta 4X400 erreleboan Xabi Solis, Rafa Ferrer, Igor Arrieta eta Jose Manuel Cazorlak osatutako taldekoak brontzezko domina lortu zuen. Jokatutako hogei probatatik hamaseitan hartu zuten parte EATeko atletek

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.