Hondarribiko Taiala Eskolako ikasleek ikasturte amaierako jaia ospatu dute gaur goizean Bordari ikastetxean. Goizeko hamaiketatik aurrera Biteriko eta Bordariko haurrek ikasturtean zehar eskolaz kanpoko ikasgeletan ikasitakoa erakutsi dute: judoa, dantza, xakea… 13:00etan Kidam magoak amaiera eman dio ekitaldi sortari.
Pasaia Musikalen Musikaz Blai ekimena lehen asteburura iritsi da. Hala, gaur, abesteko zaletasuna dutenek egun aproposa dute Trintxerpera joateko, eguerdian kantu jira eta arratsaldean abesbatzen ikuskizuna egingo dutelako. Hala, 12:00etatik aurrea, eta lehen aldiz, Trintxerpeko kantu jira aterako da lehen aldiz Pasaiako barrutiko kaleak euskal kantuekin alaitzera. Gudarien Enparantzatik aterako da kantarien taldea. Arratsaldean, berriz, abesbatzen txanda izango da, 17:00etatik aurrera Serafin Esnaola plazan hainbat abesbatzak kontzertua emango dutelako. Honakoak dira: Karmengo Ama Ikastetxeko Abesbatza, Pasaitxo Abesbatza, San Luis Abesbatza, Ibaiertz Txiki Abesbatza, Pasai Txiki-Txikitxoak Abesbatza, Trintxerpeko zaharren egoitzako korua, KantArte Abesbatza, Ondartxo Abesbatza, Trintxerzahar Abesbatza, Ibaiertz Abesbatza eta Illunbe Abesbatza. Atzo (ostirala) Boveda Gazte Elkartearen eskutik jokoak izan zituzten haurrek (irudian), eta Pasaiako, Errenteriako eta Donostiako musika eskoletako tronboi ikasleek emanaldia egin zutem. Azkenik, Zangotzako (Nafarroa) Juan Frances de Iribarren fanfareak ikuskizuna eman zuen.
Hondarribiko EAJk gainontzeko alderdiei jakinarazi die Udal Gobernua bakarrik eratzeko erabakia hartu duela. Hartara, ez dirudi gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariak ados jarriko direla Aitor Kerejetaren balizko ordezkoa hitzartzeko, beraz, Ker...
Ekimen berezia egin zuten atzo Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) kideek. Bertako kirolari gazteenek, euren gurasoekin neurtu zituzten indarrak. 60 pertsonak parte hartu zuten ekimenean. Atletismo taldetik jakinarazi dute atzoko jardunaldia elkartearen jardunean mugarri izango dela, lehen urtea izanik “oso ondo” atera zelako. Hala, datozen ikasturteen bukaeran errepikatzeko asmoa azaldu dute. Eguna beroketekin hasi zuten atleta gazteek eta horien gurasoek. Ondoren, lehiari ekin zioten: lasterketa motzak, luzera jauziak eta jabalina jaurtiketa egin zituzten. Bukatzeko, 50 metroko txandakako proba egin zuten. Hala, kirola eginda, askariaren garaia iritsi zen.
13:30ean bi kotxek eta furgoneta batek talka egin dute Jaizubian, Urdanibia auzuneko sarbidearen parean, eta kotxe ilarak ia Gaintxurizketa gaineraino luzatu dira. Horrek are konplikatuagoa egin du goizetik oso trabatuta egon den trafikoa. Eguzkia irte...
Gaur, 18:00etatik aurrera, sagardozaleen topagune izango da Antxoko Gure Zumardia. Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak, Hamabostaldi Kulturalaren barruan, antolatu du Sagardo Jaia. Hala, hainbat sagardotegitako edaria dastatzeaz gain, jateko eta dantzatzeko aukera ere izango da. Sagardo Jaia bukatutakoan 3gabe2 taldearen kontzertua izango da Azokako plazan.