41 milioi euroko zorra du Irungo Udalak

Espainiako Ekonomia Ministerioak udalen eta aldundien zor finantzario biziaren datuak eman ditu, 2010 urtearen bukaerakoak. Hala, Oarsoaldeko eta Bidasoko udalen artean zorrik handiena duen udala Irungoa da, 41 milioi eurorekin. Bigarren tokian Errenteria-Orereta dago, 18,7 milioirekin, eta Oiartzun (7,7 milioi), Lezo (5,2 milioi) eta Pasaia (4,2 milioi) dira hurrengoak. Hondarribiko Udalak ez du zorrik. Gipuzkoako Foru Aldundiak, berriz, 285,5 milioiko zorra dauka. Bizkaikoak 950 milioi zor ditu, eta Arabakoak, 339.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.