
Atzo eman zituen ezagutzera Jose Antonio Santano jarduneko alkateak Udalean ordezkaritza lortu duten alderdiekin izandako elkarrizketa errondaren ostean egin duen balorazioa. Santanok talde guztien kolaborazioa eskertu du, baina gobernua osatzeko gertuago ikusten ditu jeltzaleak eta popularrak.

Lezoko 24 orduko futbol txapelketa hilaren 18 eta 19an jokatuko dute. Imanol Artola Oroitaldiaren XXI. ekitaldian jokatzeko izena eman daiteke jada. Tiñelutik pasatu behar dira izena emateko, eta talde bakoitzak 50 euro ordaindu behar ditu (hamar joka...

Monfrague elkarteak antolatuta, Extremadurako Kultur Astea hasiko da etzi, eta zazpi egunez, lurralde horrekin lotutako hainbat ekitaldi izango dira herrian. Lehenengo egunean, esaterako, musika entzun ahal izango da Monfragueren egoitzan Ecos de Extremadura talde errenteriarrarekin eta Raices y brotes talde nafarrarekin. Goizean zehar, gainera, erakustoki batzuk jarriko dituzte bertako produktuak probatu eta erosteko. Gaur aurkeztu dute XXI. Extremadurako Kultur Astea Juan Carlos Merino alkateak, Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak eta Patxi Magra eta Loli Jimenez Monfragueko kideek. Merinok nabarmendu du Kultur Asteak urtez urte jarraitu duela, eta udalaren laguntza izan dutela. Burgosek, berriz, Errenteria-Oreretaren “dibertsitatea eta transbertsalitatea” aipatu ditu, askotariko kulturekin lotutako ekitaldiak biltzen dituelako. Egitaraua Hilak 5, igandea Goizean: Erakustokia Extremadurako produktuak erosi eta dastatzeko Zumardian. 12:00etan: Ecos de Extremadura eta Raices y brotes taldeen emanaldia Monfragueren egoitzan. Hilak 6, astelehena 17:00etan: Umeentzako jolasak Monfragueren egoitzan. 17:00etan: Pailazo baten emanaldia. Amaitzeko: Txokolate eta bizkotxo jatea. Hilak 7, asteartea 19:00etan: Toka, Bote eta Rana txapelketa (profesionalei ez apuntatzeko deia egin diete), Monfragueren egoitzan. Hilak 8, asteazkena 18:00etan: Eskulan erakusketa , Monfragueren egoitzan. 19:00etan: Partxis txapelketa. Hilak 9, osteguna 19:00etan: Cristinaren eskutik, parodiak entzuteko aukera, Monfragueren egoitzan. Hilak 10, ostirala 18:00etan: Monfragueko bazkideek egindako bideo emanaldia. 19:00etan: Jose Antonio Vilaboaren eskutik [...]

Kontsumo Eraginkorreko Eskolak, E+4S Irun delakoak, ikasturteko azken ekitaldia izango du heldu den asteazkenean. Ekimenaren helburua kontsumoko edozein ekintzan eraginkortasun baloreak ezartzen ikastea da, hots, ekintza osasuntsua, segurua, iraunkorra...

Berdintasun Kontseilukoak pasa den maiatzaren 4ko Emakumeak udalerriko politikagintzan mahai inguruan ateratako ideia eta proposamenen berri eman du, eta horiek aurrera ateratzeko “borondate politikoa” eskatu dio Udal Gobernu Taldeari. Ekim...

Haurtzaro Ikastola Eguna izango da etzi, nahiz eta bihar ere ekitaldiren bat antolatu duten. Hona hemen egitaraua: Bihar: 19:30ean: Haurtzaro Ikastolako Abesbatzaren emanaldia. Gero: Haurtzaro Dantza Taldearen emanaldia, Elorsoro kiroldegian. Etzi: ...

Arte Ederrak ikasten ari diren ikasleen erakusketa irekiko dute gaur Modotti Tailerrean. Guztira 11 ikasleen lanak jarri dituzte ikusgai, 19 eta 20 urte bitarteko artisten lanak hain zuzen ere. Lanak espezialitate askotakoak dira: bideoa, pintura. ilus...

Bihar larunbata arratsaldeko 17:00etan Mutrikuko Ikurriña jokatuko dute, eta denboraldi honetako lehen traineru estropada izango da. Ama Guadalupekoako A traineruak parte hartuko du eta guztira 17 traineru izango dira. Lehenengo 8 traineruek erlojuko...

Hilabete batzuk dira Antxoko Molinao errekan edo Marealtan ahate bat bizi dela, Fermintxo. Beste herriren bateko errekan edo ibaian ahateak izatea ohikoa den bezala, Antxokoan ez da horrela. Urteetako kutsaduraren eraginez, barrutia hegoaldetik iparraldera zeharkatzen duen errekastoa higuingarri eta utzita egon zen. Egun, ordea, pixkanaka biziberritzen ari da Marealta, eta Fermintxok bezala, beste hainbat animalik Antxora bizitzera joatea erabaki dute. Ahatea bakarrik bizi da, eta gora eta behera ibiltzen da Marealtatik, beti bere kasa, herritarrei jaramon handiegirik egin gabe. Antxotarrek, baina, estimu handia diote ahateari, eta barrutiaren zaindariaren izena jartzea erabaki zuten, Fermintxo. Oso ohikoa izaten da, ikastolara joan baino lehen, haurrek Fermintxoren gora-beherak jarraitzea. «Kaixo Fermintxo!», «kua, kua, kua!» eta antzeko esaldiak esaten dizkiote. Animaliak ez die kasurik egiten oihuei, baina behintzat, jatekoa uzten diotenean, gogo onez hartzen ditu jakiak. Marealta Eguna Maiatzaren 22n Marealta Eguna egin zuten laugarrenez Antxon. Errekastoaren ubidean izan zirenek hainbat hondakin jaso zituzten, Antxoko erreka garbia mantentzeko helburuarekin eta herritarrei Marealta errespetatu behar dela jakinarazteko. Hondakin eta lokatz artean, baina, hainbat ahate arrautza topatu zituzten errekastoa garbitzen izan zirenek. Litekeena da arrautzak Marealtan dagoen ahatearenak izatea; hortaz, Fermintxo izatetik, Fermiñe izatera pasatu al da ahatea?

Antxoko Alkartasuna dantza taldearen Kultura Astea aurrera doa pixkanaka. Gaur, antzerkia ikusteko aukera izango da Kultur Etxean, 20:00etatik aurrera. Pasaia-Lezo Lizeokoek Grease antzezlana taularatuko dute. Bihar, Sagardo Jaia izango da Gure Zumardi...

300dik gora haur, haien gurasoak eta Pasaiako elkarteetako hamarnaka kide. Guztiak elkartu ziren lehengo larunbatean Donibanen, festa giroan. Hiru gune antolatu zituzten, adinaren arabera banatuta, haurrekin eta gazteekin hainbat jarduera ludiko aurrera eramateko. Horrez gain, Pasaiako elkarteek beren erakusmahaiak jarri zituzten, festara hurbildu ziren herritarrei beren jardunaren berri eman asmoz. Aurtengo elkarteen egunean hamasei elkartek hartu dute parte: Txassis, Ekaitza Gazte Taldea, Fama, Lamiak Dantza Taldea, Pasaiako txorimaloak, Itsas Gela, Donibane KJKE, CD Trintxerpe, Pasaiako KE, Donibane eskubaloia, PT Hockey, Boveda Gazte Taldea, San Pedro AE, Pasaia Kayak, Bixi Bixi, eta Itsasmendi elkartea. Xedea, elkarteak biziberritzea Pasaiako Udalak herrian lan egiten duten elkarteak biziberritu nahi ditu, eta lehengo larunbatean Donibaneko jaian azaldu zutenez, ”haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko garatzen ari den bigarren ildo estrategikoa” da, hain zuzen. Iaz hasi ziren Elkarteen Eguna ospatzen, eta urtero egiteko asmoa dute, barrutiz barruti. Iragarri dutenez, hurrengo urtean, San Pedron izango da festa.

Oiartzungo Flauta Taldeak antolatuta, bihar Istrianek aurkezpen kontzertua emango du plazan —Kontzejupean—, arratsaldeko bostetan. Bestalde, datorren asteartean Oiartzungo Flauta Taldeak eta Istrianek kontzertua emango dute Irungo kontserbatorioan,...

Asteburu honetan Espainiako Trainerilla Txapelketa izango da jokoan, Vilaxoanen (Galizia). Eskualdetik talde bakarra izango da lehian: San Juango neskak. Guztira sei talde arituko dira Euskal Herritik: Gazte Mailan, Zumaia, Mundaka eta Arkoteko mutilak...

Intxixu Herri Lantaldeak antolatuta, Txakolin Lehiaketa izango da bihar Kontzejupean, eguerdiko hamabietan hasita.

azalpenaren gaineko ikerketa batzordeak ondorioak ezagutarazi ditu gaur

Iragarri duten eguraldi euritsua dela eta, Bilgune Feministak atzeratu du igande arratsaldean Zabaltza Plazan egitekoa zuen argazki lehiaketako erakusketa eta sari banaketa. Gauzak ondo ekainaren 12an egingo dute, igandearekin, 17:00etatik 19:30ak arte...

Iñaki Fernandez Itumendiren Epicentro kartelak irabazi du Madalen Jaietako kartel lehiaketa. Fernandez nafarra da, Arre herrikoa, eta kartel horren bidez jaiaren gunea irudikatu nahi izan du formaz betetako kartel original horretan. Azken urteetako ka...

Helduen Tailerretako gitarrako ikasleen saioa izango da gaur. Xabier Leteri omenaldia egingo diote. Udaletxeko areto nagusian, 20:00etan izango da emanaldia.

Xanisteban Jaiak prestatzeko hurrengo Jai Batzordea hilaren 8an, asteazkenean, izango dela jakinarazi du Kultura Sailak. Herriko jaiak prestatzen aritzen diren talde eta eragile guztietako ordezkariei bosgarren bilera honetan parte hartzeko deia egin d...

Hilaren 11n eratuko dira Oarsoaldeko eta Bidasoko Udalbatzak. Zentzu horretan, punturik interesgarrienetakoa Errenteria-Oreretan dago, 28 urteren ondoren PSE-EEren hegemonia hautsi zuelako maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bildu koalizioak. Hala, Bilduko...