Elkarteen Egunaren “oso balorazio positiboa” egin dute festaren antolatzaileek

300dik gora haur, haien gurasoak eta Pasaiako elkarteetako hamarnaka kide. Guztiak elkartu ziren lehengo larunbatean Donibanen, festa giroan. Hiru gune antolatu zituzten, adinaren arabera banatuta, haurrekin eta gazteekin hainbat jarduera ludiko aurrera eramateko. Horrez gain, Pasaiako elkarteek beren erakusmahaiak jarri zituzten, festara hurbildu ziren herritarrei beren jardunaren berri eman asmoz. Aurtengo elkarteen egunean hamasei elkartek hartu dute  parte: Txassis, Ekaitza Gazte Taldea, Fama, Lamiak Dantza Taldea, Pasaiako txorimaloak, Itsas Gela, Donibane KJKE, CD Trintxerpe, Pasaiako KE, Donibane eskubaloia, PT Hockey, Boveda Gazte Taldea, San Pedro AE, Pasaia Kayak, Bixi Bixi, eta Itsasmendi elkartea. Xedea, elkarteak biziberritzea Pasaiako Udalak herrian lan egiten duten elkarteak biziberritu nahi ditu, eta lehengo larunbatean Donibaneko jaian azaldu zutenez, ”haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko garatzen ari den bigarren ildo estrategikoa” da, hain zuzen. Iaz hasi ziren Elkarteen Eguna ospatzen, eta urtero egiteko asmoa dute, barrutiz barruti. Iragarri dutenez, hurrengo urtean, San Pedron izango da festa.

Txikienek pirata festa egin zuten

Txikienek pirata festa egin zuten

300dik gora haur, haien gurasoak eta Pasaiako elkarteetako hamarnaka kide. Guztiak elkartu ziren lehengo larunbatean Donibanen, festa giroan. Hiru gune antolatu zituzten, adinaren arabera banatuta, haurrekin eta gazteekin hainbat jarduera ludiko aurrera eramateko. Horrez gain, Pasaiako elkarteek beren erakusmahaiak jarri zituzten, festara hurbildu ziren herritarrei beren jardunaren berri eman asmoz. Aurtengo elkarteen egunean hamasei elkartek hartu dute  parte: Txassis, Ekaitza Gazte Taldea, Fama, Lamiak Dantza Taldea, Pasaiako txorimaloak, Itsas Gela, Donibane KJKE, CD Trintxerpe, Pasaiako KE, Donibane eskubaloia, PT Hockey, Boveda Gazte Taldea, San Pedro AE, Pasaia Kayak, Bixi Bixi, eta Itsasmendi elkartea.

Xedea, elkarteak biziberritzea

Pasaiako Udalak herrian lan egiten duten elkarteak biziberritu nahi ditu, eta lehengo larunbatean Donibaneko jaian azaldu zutenez, ”haurren eta gazteen eskubideak bermatzeko garatzen ari den bigarren ildo estrategikoa” da, hain zuzen.

Iaz hasi ziren Elkarteen Eguna ospatzen, eta urtero egiteko asmoa dute, barrutiz barruti. Iragarri dutenez, hurrengo urtean, San Pedron izango da festa.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.