
Gazteek demokrazia sortu berriarekin jaso zuten desengainua, 1980ko hamarkadako krisi ekonomikoa, heroina xiringak kaleetako bazterretan, Kortaturen ska doinuak, Irungo Moskun bor-bor zegoen gazte mugimendua… Testuinguru horretan sortu zuten, 1986. urtean, Irungo Gazte Asanblada (IGA). Ordutik gaur arte gora-behera handiak izan ditu Irungo gizarteak, eta ondorioz, gazteen mugimenduak. Horiek guztiak bildu ditu Lakaxita gaztetxeak Irungo okupazio mugimendua liburuan. Mariano Zialdoka-ren testuak eta argazki artxiboa baliatuz egin dute liburua. «Marianok ez luke bere izen osoa inon agertzerik nahiko. Protagonismoetatik alde egiten du», dio Iune Trecetek, Lakaxitako asanbladako kideak eta liburuaren editoreak. Zialdokaren testuak ere euskaratu ditu Trecetek: «Irunen elebitan izan behar dute horrelakoek…». IGAn hasieratik izan da Zialdoka. Berak ezagutzen du inork baino hobeto hiriko gazteriaren bilakaera zein izan den. Kalea berreskuratu IGAren historia nonbait agertzeko nahia izan zuten Lakaxitako kideek. Horregatik argitaratu dute liburua eta maiatzaren 21ean aurkeztu zuten. 1980ko hamarkadan kalea berreskuratzeko ahalegina egin zuten Irungo gazteek, eta Irungo Udalak gazteentzako zerbait egitea ere nahi zuten, «kaleak kolorez bete nahi zituzten, Gure historia beti itzalean egon da, baina ezagutarazteko ordua da», dio Trecetek. Gazte koadrila batek sortu zuen IGA, eta pixkanaka handituz joan zen, eta ekimenak biderkatu ziren. Bi IGA izateraino iritsi ziren. Ez zuten lokalik, ordea. Gaztetxea behar zuten. [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Elkarrizketa. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Esatea libre. 18:00etan: Arguyuan ...