2011/5

Irungo trafikoa arintzeko lur gaineko tranbiaren alde egingo dute jeltzaleek

Hauteskunde kanpainian hizpide izango dituzten gai nagusiak aurkeztu ditu aste honetan Xabier Iridoy buru duen EAJren hautagaitzak. Jeltzaleak Udalean talde bezala lan egiteko konpromisoa agertu dute, eta hala azaldu ziren astelehenean eta asteazkenean komunikabideen aurrean, kanpainiako ildo nagusiak aurkezteko. Zubietako Parke Teknologikoaren aldeko apustua, langabeziaren kontrako borroka, eta lur gaineko tranbia, horiek dira jeltzaleen apustuetako batzuk. Trafikoa da Iridoyren ustez hiriak duen buruhauste larrienetakoa, “herritarrak ados jartzen dituen arazoa”. Alkategaiarentzat lur gaineko tranbiak hiriko trafikoa arintzen lagunduko luke, eta kutsadura murriztu; Azken Portu kiroldegitik abiatu eta Hondarribiko hondartzaraino iritsi beharko luke tranbiak bere ustez, “hiri erdigunetik igaroz”. Gainera, bidegorri sarea osatzea ezinbestekoa ikusten dute Irungo jeltzaleek. Hiriko bidegorri sarea “egin behar ez den urbanismoaren eredu” da Elena Etxegoienentzat, EAJko zerrendako hirigintzaz arduradunarentzat. Alde Zaharraren erabateko zaharberritzea bultzatuko dutela esan zuen Etxegoienek, eta zeregin horretarako zinegotzi ordezkari bat beharrezkoa dela uste du, alboan tekniko multzo bat izango lukeena. Gainera, trenbide eremuaren moldatzeko proiektua bultzatuko dutela ziurtatu du, baina “udaletxeko ekonomia sine-die hipotekatu gabe”.

admin

Landarbasok 20 urte bete ditu

Bigarren hamarkada ere egin du Landarbasok, eta hori dagokion bezala ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte gaurtik hasi eta urte osora begira. Gaur, hain zuzen, Xenpelar Etxeko Landarbaso abesbatza, hogei urte erakusketa inauguratuko dute, arratsaldeko zazpietan. Gaur jardun dira hogei urte horien gainean Juan Carlos Merino alkatea, Jose Angel Rodriguez Errenteria Musikaleko presidentea eta Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzako zuzendaria. Merinok nabarmendu du hogei urte “emankor eta oparoak” izan direla, batik bat emanaldiei dagokienez. Hala, pixkanaka aitorpena jaso duela iritzi dio, bai Euskal Herri mailan eta baita nazioartean ere: “Txinatik Tolosara”. Rodriguezek berretsi du Landarbasorekin elkarlanean jarraituko dutela, eta edozein ekintza eta hitzarmenetarako prest dagoela Errenteria Musikal. 231 kontzertu, eta hamar nazioarteko sari Tolaretxipik hogei urte hauetako datuen berri eman du: “231 kontzertu, lau sari nazional, nazioarteko hamar sari, bost Grand Prix”, izan dira Musikasteren zenbakiak. Horrez gain, hamalau estreinaldi egin ditu (guztiak Musikasten), eta zazpi herrialdeetan eman ditu kontzertuak. Musikasten, hain zuzen, zortzi urtez jarraian egon dela Landarbaso gogorarazi du Tolaretxipik, eta Donostiako Musika Hamabostaldian, bost aldiz. Datuekin batera, prestatu dituzten ekintzak ere jakinarazi ditu. Gaur, hasiko dira erakusketaren inaugurazioarekin (maiatzaren 21a arte egongo da zabalik), eta horrekin batera, estreinaldiak nabarmendu ditu. Hiru izango dira denera: Alcaraz, Guerrero eta Miskinis. Horrez [...]

admin

Bildu hauteskundeetan egongo da eta mobilizazioak bertan behera gelditu dira

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren erabakia bertan behera utzi ondoren, Bilduren zerrendei botoa emateko aukera izango da hilaren 22an. Oarso Bidasoan zazpi zerrenda aurkeztu ditu koalizioak: sei udalerrietakoak (Pasaia, Errenteria-Orere...

admin

Ikasturteko euskarazko azken ipuin kontaketa bihar

Euskarazko ipuin kontaketa antolatu dute biharko, larunbaterako, Mediatekak eta Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak, ikasturteko azkenengoa izango dena.

admin

Mendi Abesbatza Hendaian izango da

Doneztebeko Mendi Abesbatzak kontzertua emango du bihar San Bixente elizan. 21:00etan hasiko da emanaldia.

admin

Alderdi Popularraren (PP) hautagai zerrenda

Manuel Jorge Martin Montero. Marina Ascension Garcia Rodriguez. Francisco Manuel Hidalgo Fortes. Carlos Montes Rodriguez-Escalona. Maria del Mar Domene Roma. Angel Ramon Martinez Bastida. Eduardo Antonio Martinez Doncel. Blanca Isabel Valles Paules. M...

admin

Berotegiek ateak irekiko dituzte bihar

Bihar, herriko berotegietan ate irekietako jardunaldia antolatu du Herriko Etxeak, 09:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara. Udarako hazten ari diren landare ekoizpena ezagutzeaz gain, etxeko loreak zaintzeko aholkuak entzun ahalko dira. Arratsa...

admin

Euskadiko Federazio Kopa jokatuko dute neskek

Euskadiko Federazio Koparen barneko partida jokatuko dute etzi OKEko neskek, Athleticen kontra. 18:00etan dute hitzordua bi taldeek, Karla Lekuona zelaian. Lehiako bi partida gehiago jokatuko dituzte oiartzuarrek, datozen bi asteburuetan.

admin

Gorputz memoria desaktibatzeko ikastaroa

Aurora Lopezek eta Isabel Expositok gidatuta, etzi (hilak 7), Emso gimnasioan, gorputz memoria desaktibatzeko ikastaroa izango da. Garbiketa energetikoa eta meditazio aktiboa landuko dituzte, besteak beste. Ikastaroa 10:00etan hasi eta 19:00etan bukatu...

admin

Gizarte Zerbitzuak nabarmendu ditu EAJk

Gaur goizean EAJko zerrendako kideak eta hirugarren adinarekin lotura duten ordezkariak Kasino Zaharrean bildu dira alderdiaren ildo nagusiak aurkezteko. “Udalaren eguneroko lanean gizarte zerbitzuak guretzat ezinbesteko atalak dira. Azken lau ur...

admin

EMTEren diskoa, urteurrena dela eta

Errenteriako Musika Taldeen Elkartea zorioneko dago, aurten hogei urte bete baititu. Hori dela eta, disko bat atera du elkartea osatzen duten hamalau elkarteekin: EMTEko 20. urtemuga. Aurtengorako ere beste ekitaldi bat antolatu dute, madalenetarako ko...

admin

Proiekton Bosco lehiaketa antolatu du Don Bosco Zentroak

don bosco zentroak Proeikton Bosco lehiaketa antolatu du lehenengoz

admin

Ezohiko batzar nagusia deitu du Itsastarrakek

Elkartearen estatutuak berritu behar ditu Itsastarrak Mendi Taldeak eta hori dela eta ezohiko  batzar nagusi orokorra deitu du maiatzaren 24rako. Batzarra taldeak Trintxer jauregian duen egoitzan egingo dute, 19:00ean lehen deialdian eta 19:30ean biga...

admin

Errenteriatik Caceresera quadean

Panteras del Norte quadeko taldea motorrak berotzen dabil. Izan ere, bihar astebeteko bidaiarekin hasiko dira. Errenteriatik Monroyra (Caceres, Espainia) joango dira quadean. Bihar abiatu, eta hilaren 15ean bueltatzea espero dute. Horretarako, Santiago...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 6

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Herri Urrats hartuko dute hizpide, Alain Boscq komunikazio arduradunarekin. 12:10ean: Eltze tartin. 13:15ean: Tertulia. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan:...

admin

Trainerrillen estropada, igandean, Pasaian

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta trainerillen ligako seigarren estropada jokatuko da badian igandean.  10:00etan da estropada, eta klubetako ordezkariek ordubete lehenago egingo dute bilera. Itsas gora 14:20ean da.  San Pedro laugarrena da t...

admin

Pasaia Anaitasunaren kontra , etzi Don Boscon

Etxean du etzi partida Pasaiak, Azkoitiko Anaitasunaren kontra. 16:30ean irtengo dira jokalariak zelaira, eta hiru puntuak poltsikoratzen saiatuko dira, sailkapenaren goialdeari eusteko asmoz. Denboraldia amaitzeko lau partida baino ez dira falta. Gazt...

admin
Gehiago