Bilduren zazpi zerrendei botoa emateko aukera egongo da

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Gorenaren erabakia bertan behera utzi, eta Bilduren zerrendei botoa emateko aukera izango da hilaren 22an. Oarso Bidasoan zazpi zerrenda aurkeztu ditu koalizioak: sei udalerrietakoak (Pasaia, Errenteria-Orereta, Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribia) eta Batzar Nagusietakoa. Beraz, gaur, hauteskunde kanpaina hasi denean, Bilduk ere gainontzeko indar politikoen aukera berberak izango ditu. Konstituzionalaren erabakiaren harira, gaurko hainbat sindikatuk 11:30erako deituta zituzten elkarretaratzeak bertan behera gelditu dira.
Atzo gauerdian, Bilduren kartelak jartzen

Atzo, gauerdian, Bilduren kartelak jartzen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.