2011/5

Gaur hasiko dira lonja berrirako lanen lehen fasearekin

Apirilerako iragarri zuen Miguel Buenek lanen hasiera, eta Maiatzak oraindik hamabost egun egin ez dituenean abiatuko dira. Gaur hasiko dira San Pedron lonja berrirako lanak. Pasaia Eraikina eta Arrandegia 2 atonduko dituzte, ondoren lonjaren jarduera hara lekualdatu ahal izateko, eta arrandegi zaharraren eraiste lanei ekin ahal izateko jarduera eten gabe. Lanei ekin ahal izateko ingurua hesitu dute, autoek bertan aparkatu ez dezaten eta aurrefabrikatuak eta edukiontziak han jarri ahal izateko. Hiru hilabeteko iraupena Portuko iturriek jakinaraz dutenez, lanen lehen faseak hiru hilabeteko iraupena izango du, eta 670.000 euroko aurrekontua. Lonjaren jarduera orain atonduko duten ingurura lekualdatuta, eraiste lanei ekingo diete. Arrandegia 2 eta Arrandegia 1 eraikinak botako dituzte lehenik eta horiek bukatuta hasiko dira lonja berria altxatzen eta ingurua urbanizatzen. Portu Agintaritzako iturrien arabera, hiru urte beharko dituzte orain hasiko dituzten lanak  guztiz bukatzeko. Esan dutenez, 2014ko uda baino lehen amaituta egongo dira. Beharra eta argi ilunak Urteak dira lonjako erabiltzaileak lanak hasteko zain direla. Behin baino gehiagotan agertu dute kezka azken urte hauetan eraikinaren “egoera tamalgarriarengatik” kezkatuak. Urteetako itxaronaldiak, baina, bukatzear dela ematen du. Edonola ere, ez dira gutxi egitasmo honen gaineko argi ilunak. Lonjako erabiltzaileek arazo asko izan dituzte Portu Agintaritzarekin kudeaketaren baldintzak negoziatzerakoan, eta hainbat hilabetetan harremanak [...]

admin

Irristatze kirolak probatzeko aukera emango dute Bikingo Egunean

Irristatze kirolak maite dituztenentzako Bikingo Egunaren lehenengo edizioa antolatu du larunbaterako HS2 Hondarribia Sup Eskolak. Honela, bertan egiten dituzten ekintzak ezagutaraziko dituzte. Jai eguna arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, orduan eman...

admin

Kukai berriro kalean

Kukai dantza konpainiak lan berria aurkeztu du: Karrikan. Sei dantzarik eta DJ batek osatutako kale ikuskizuna da, eta etzi aurkeztuko dute Leioan (Bizkaia) Umore Azokan. Herriko dantzazaleek, ordea, gertutik ezagutzeko aukera izango dute gaur bertan. Izan ere, entsegu publikoa emango dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30ean. Gonbidapena lortu beharko dute joan nahi dutenek dantza@kukai.info posta elektronikoan. Dantzaz gain, ahotsa eta musika bilduko dituen kale ikuskizuna izango da, eta hiru koreografiaz osatuta dago. Koreografia bakoitzak koreografo bana izan du: Damian Muñoz eta Virginia Garciaren Sorbatza, Iker Gomezen Aupa mutil eta Pantxika Telleriaren Fight for fandango. Hirurak koreografo garaikideak dira, baina euskal tradizioa oinarrian zeukaten dantza sortzeko enkargatu zieten dantza konpainiakoek. Sorbatza “oreka berrezarri nahi duten lau gizonen arteko errituala” bezala definitu dute sortzaileek: “Gerra sinbolo bat bakea eraikitzeko”. Aupa mutil-en mamia honakoa da, berriz, Iker Gomez egilearen arabera: “Nahiz eta nekatuta, lehertuta, akituta, joka, mareatuta… egon; beso, hanka eta bizkarra zizko eginda izan; eta birikak, aurkitu ezinda nabilen hitz bat garrasi egitez, erabat hustuta izan.. badakit harrotasun kontu bategatik zutik jarraituko dudala”. Fight for fandago, berriz, honela definitu du Pantxika Telleriak: “Fandangoaz, fandangoetaz, hitz egin nahi digu, edo hobeki erran, gogoetara bultzatu nahi gaitu gu herriko dantzariok”. Gaur eman dituzte ikuskizun berriaren [...]

admin

Hitzarmena sinatu du Lezoko Udalak Hamaika telebistarekin

Lezoko Udalak Hamaika Telebistarekin hitzarmena sinatu du. Horrela, Udalak ekarpen ekonomikoa egingo dio euskarazko telebista kateari eta Hamaikak Lezoko eta inguruko albisteen berri emango du. Iñaki Uria kateko zuzendari nagusiak adierazi duenez, or...

admin

Etxebizitza eta enplegua hizpide

Etxebizitza eta enplegua hizpide izan dituzte gaur goizean popularrek, Irungo Pio XII. plazan egindako agerraldian. Juana Bengoecheak, Irungo alkategaiak azaldu duenaren arabera, Irungo bizilagunentzako beharrezkotzat jo du etxebizitza, eta ondorioz, a...

admin

Ander Errandonea eta Estanix Lopez etxean daude

Atzo arratsean iritsi ziren bi preso ohiak herrira. Jende asko zeukaten zain. Senideentzako, lagunentzako eta ezagunentzako ez ezik, presoentzako eta iheslarientzako ere esan zituzten hitz batzuk.

admin

Ironia aztertuko dute bihar Ikust Alaian

Ironiaren poetika landuko dute bihar Ikust Alaia udal liburutegian 17:00etatik aurrera, Carlos Agustin Mintegian. Besteak beste, Les Luthiersen, Woody Allenen eta Joan Manuel Serrat eta Guillermina Mottaren zenbait lan aztertuko dituzte.

admin

Udako ikastaroetarako izena emateko epea ireki du Zeramika Tailerrak

Irungo Zeramikako Udal Tailerrak udarako ikastaroetarako izen emate epea ireki du gaur. Bi ikastaro emango dituzte, uztailaren 4tik 28ra bat, eta abuzturen 1etik 31ra bigarrena. Biak hirian erroldatutako 5 eta 17 urte bitartekoei zuzenduta daude, eta astelehenetik ostegunera egingo dira, 10:00etatik 12:00etara.

admin

OBren lan ildoarekin jarraituko du Hamaikabatek

Oiartzungo Hamaikabatek (H1!) zerrenda eta programa aurkeztu ditu. Hona zerrenda: Xanet Arozena Muxika. Gemma Roteta Lopetegi. Jagoba Larburu Iza. Alex Los Santos Ferreres. Lali Santesteban Elizaga (independentea). Cristina Martinez Garrido (independentea). Iñaki Olaizola Antxustegi (independentea). Gemma Lopetegui Oliva (independentea). Ester Giner Garcia (independentea). Rafael Bergaretxe Urdanpilleta (independentea). Mirari Aduriz Cazabon (independentea). Eugenio Arocena Eguimendia (independentea). Jacinto Larburu Lecuona (independentea). Programari dagokionez, OiartzunBai udal taldearen bozeramale eta Oiartzungo alkatetzarako Hamaikabaten hautagai Xanet Arozenak azaldu du OiartzunBaik (OB) irekitako filosofiarekin jarraitu dutela argitu du: “Independenteak gure zerrendara gehitzea bilatu dugu, alderdi politikoen eta siglen gainetik oiartzuarron bizitza-kalitatea hobetzea helburu duen pertsona taldea”. 13tik 8 dira independenteak H1!en zerrendan. Arozenak argi utzi nahi izan du OiartzunBaikin azken lau urteetan egin duten lan ildo bera jarraitu nahi dutela, “dena gatazkarekin estaltzen eta nahasten dutenen aurrean, guk bizilagunentzat garrantzitsuak direnak lehenetsiko ditugu, farolak, paseoak, zerbitzuak, zaborrak…”. H1ek lehenesten dituenak, besteak beste, auzoen biziberritzea eta etxebizitza eskubidea bermatzea dira. Arozenaren hitzetan, “planeamendua bertan behera uztearekin ezker abertzalearen gobernuak auzoetan martxan egon behar zuketen zerbitzu eta ekipamentu guztiak bertan behera utzi zituen eta gainera, Oiartzungo gazteei herrian etxebizitza bat lortzeko aukera debekatu die”. Arozenak nabarmendu du udal kudeaketak hobetzeko izan behar duela eta horretarako ezinbestekoa dela gardentasuna [...]

admin

Bilduren hautagai zerrenda

Aiora Perez de San Roman. Irati Etxebeste Madariaga. Pedro Moises Aramendi Jauregui. Zigor Goichoechea Retegui. Manuela Larrayoz Arregui. Jon Oihan Tello Loyarte. Miren Koldobike Iragorri Gaztañaga. Asier Legorburu Del Sol. Eider Mitxelena Iribarren....

admin

Dantzari Txiki Egunaren barnean 500 haur ariko dira dantzan igandean

Dantzari txiki eguna igandean egingo dute eta 500 haurrek hartuko dute parte

admin

Iñigo Imaz: “Gipuzkoan badago beste gehiengo bat, ezkerrekoa eta aurrerakoia” (elkarrizketa osoa)

Hauteskunde kanpainaren zurrunbiloan erabat sartuta dago Iñigo Imaz (Errenteria-Orereta, 1976). Errenteriako Udalerako Aralarren zerrendaburua izateaz gain, Bidasoa-Oiartzun hautes barrutiko Batzar Nagusietako zerrendan lehena da. Aralarrek bai Errenteriako Udalean bai Batzar Nagusietan herritarren parte hartzeari berebiziko garrantzia emango diola jakinarazi du, eta Errenteriako Udala herritarrentzako “itxita” egon dela salatu du. Errenteriako Udalerako Aralarren zerrendaburua zara. Egin azken legegintzaldiaren balantzea. Aralarren ikuspegitik azken legegintzaldia aurrekoetan egin denaren eta egin ez denaren jarraipena izan da. Gure ustez argi gelditu da ez dagoela hiri proiekturik, ideia freskorik, eta agortuta dagoen gobernu baten ondorioak pairatzen ari da herria. Gu saiatu gara udal batzorde informatiboetan parte hartzen, eta proposamenak egin ditugu. Udal honen jarrera beti itxia izan da. Ez guk bakarrik, beste batzuek ere izan dute sentsatzio hori, hau da, Udalak ateak itxita dituela. Zeintzuk dira, beraz, Udalerako dituzuten lan ildoak? Parte hartzean oinarrituko dugu gure jarduna. Denok hitz egiten dugu herritarren parte hartzeaz, baina guk ideia zehatzak ditugu. Egun Udala kudeatzen duen hirukoteko kideek ere parte hartzearen alde daudela esango dute, baina gure proposamena da erabakari garrantzitsuenak galdeketa bidez hartzea. Horretarako prozesuak abian jarriko ditugu. Horren adibide zehatza Musika Plazarena da. Bertan egin diren berrikuntza guztiak ez dira egin bertan bizi direnen parte hartzearekin. Musika [...]

admin

Euskarazko errezetak

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak harategietan antolatutako euskarazko errezeta lehiaketan parte hartu duten errezeta guztiak eskuragarri daude www.oiartzun.org webguneko Euskara atalean edo Oarsoarrak webgunean: www.oarsoarrak.net/euskara/ekimenak/harate...

admin

Bilduren ekitaldi nagusira joateko autobusa antolatu dute

Etzidamu —larunbatean— Barakaldoko BECen (Bizkaia) 17.30ean egingo duten Euskal Herrian aldaketa sozial eta politikoaren aldeko ospakizunera joateko autobusa antolatu du Bilduk. Zerrendak honako tokiotan daude: Donibanen, Alkartetxean eta Iciar Tab...

admin

Udal kontuekin kezkatuta dago EAJ

EAJk Udal kontuen inguruan bere kezka adierazi du eta, “marketing kanpaina baten ostean, engainaturik ez bozkatzeko” eskatu die hiritarrei Xabier Iridoy-k, Irungo EAJko alkategaiak. Alderdiak Udal kontuen benetako egoera zein den azaltzen d...

admin

Pasaiako Hamaikabaten arabera Bilduk ez ditu hauteskunde kartelak errespetatzen

Miriam Cano Puyk, Pasaiako Alkatetzarako Hamaikabaten (H1!) hautagaiak, herriko zenbait hauteskunde paneletan Bilduk Hamaikabaten hauteskunde kartelak estali dituela salatu du. Canok bere gaitzespena adierazi nahi du honelako ekintzen aurrean, eta &#82...

admin

Zerrenda aurkeztu du Hamaikabatek

Hona Hamaikabatek Hondarribian aurkeztu duen hautagai zerrenda: Ion Elizalde Caballero. Xabier Tife Susperregi (independentea). Ixabel Olazabal Lekuberria. Iratxe Amiama Altuna (independentea). Arturo Ruiz de Loizaga Gonzalez (independentea). Iker Oliveri Ruiz de Muniain (independentea). Sebas Arana Rodriguez (independentea). Jaione Arizmendi Mitxelena (independentea). Patxi Garay Diaz (independentea). Lupe Iza Imaz (independentea). Juan Oiarzabal Serrano. Santiago Martinez Lekuona (independentea). Urko Lekuona Lartigue. Maria Altuna Bengoetxea (independentea). Eider Ortega Arsuaga (independentea). Xabi Lasa Brun (independentea). Garbiñe Iglesias Arana. Ordezkoak: Patxi Urkia Ugarte (independentea). Marisol Beloki Bengoetxea. Imanol Subijana Sanchez (independentea).

admin

Bilduren aurkezpenean, matazak askatzen

Hondarribiko Bildu aurkeztu zuten herenegun. Ibai Labaienek Hondarribia eta hondarribiarrak zoriondu zituen, eta eskerrak eman zizkien ilegalizazioaren aurrean emandako erantzunagatik. Herri Programaren ardatz nagusiak azaldu, programarekiko eta herriarekiko konpromiso tinkoa adierazi, eta lanerako gonbitea luzatu zien bildutakoei. Gero, jai giroa nagusitu zen sagardoa, tortilla eta musikaz. Haurrek ere ongi pasatu zuten Bilduren irudia diren hari matazekin jolasten.

admin

Enplegu mahaia sortzea du helburu Aralarrek

Iñigo Imaz Aralarren hautagaiak igande goizean Beraun auzoan egindako ekitaldi batean esan zuen enplegu mahaia sortzea proposatzen duela bere taldeak, langabeziari aurre egiteko: “Mahaiko kideak izango lirateke herriko enpresak, sindikatuak, herriko ordezkariak… Lanpostuak sortzea, eta herrian daukagun langabezia tasa handiarekin amaitzeko estrategiak sortzea eta mantentzea izango litzateke helburua”. Iñigo Imazekin batera, Oarsoaldeko hainbat militante eta hautagaik parte hartu zuten Beraungo ekitaldian. Imazek esan zuenez, Errenteria-Orereta sozialago bat izatea da bere nahia: “Laguntza sozialak indartuz, ingurumenaren zaintzaren ale eginez, termikak eta portuko txatarrak eragindako kutsadurari aurre eginez, ezkutuko zabortegi bat den transferentzia estazioa itxiz”. Hain zuzen, transferentzia estazioan parkea eta berdegunea egitea proposatzen du Aralarrek. Hondakinen kudeaketari dagokionean, tratamendu termiko-mekanikoa proposatzen du. Imazek azaldu zuenez, “herriko auzoei zerbitzu publikoak eman behar zaizkie, etorkinen ghettoak sortzea ekiditeko”.

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 11

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Udalaren tartea. Mugarria hizpide, Ane Lardirekin. 11:30ean: Metaziyan bila atala. 12:10ean: Elkarrizketa atala. 13:15ean: Kirolez blai! Naxari Altuna eta Juanan Legorburu ETBko kirol esataria...

admin
Gehiago