
Euskal Mendizale Federazioren XXXII. Orientazio Ibilaldia Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak antolatuko du aurten. Ekainaren 5ean izango da, Jaizkibelgo Lord John gotorlekutik abiatuta. Mendi bizikletako modalitatean garatuko da proba, eta zehaztu behar d...

Itsas Mendiko Txistulari Taldeak antolatua Udaberriko kontzertuak izango dira Donibanen ostiralean (hilak 20) eta igandean (hilak 22). Ostiraleko kontzertuan 20:00etan izango da, elizan. Igandekoa, berriz, 13:00etan, plazan.

Gaur iluntzean jokatuko da Getarian Eusko Tren Ligarako sailkapen estropada, 20:00etatik aurrera. Oarso Bidasoa ordezkatzen bi traineru izango dira: San Juan eta Hondarribia. Beste hiru taldek parte hartuko dute: Tolosa-Getaria, Zumaia (Hibaikako arrau...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gaia: Manuel Lekuona liburutegiaren dohaintza Udalari. Gonbidatua: Oihana Lekuona. 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean: Peio Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagu...

Akrobazia ikuskizun batek hasiera emango dio gaur Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren 27. ekitaldiari. Gaztelu Zaharreko pilotalekuan izanen da, 19:00etan, denei irekia. Zirkoa, magia eta umorea, horiek izango ditu ardatz Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak Chiméres antzerki taldearen laguntza logistiko zein artistikoarekin antolatzen duen lau eguneko ekimenak.

Urumea bailararen bira antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 21erako. Donostia, Xoxoka (Urnieta), Aiete, Santa Barbara eta Buruntza mendietatik pasatuko dira. Sei orduko zeharkaldia egingo dute. Autobusik izango ez denez, bakoitzak bilatu be...

Errenteriako erretiratuen elkarteek belaunaldien arteko jaia antolatu dute hilaren 28rako. San Markon bilduko dira, eta hainbat ekitaldi izango dituzte: helduentzako zirkuitua, haurrentzako jokoak, tute txapelketa eta dantza. Autobusean igotzeko hilare...

Alabergako Arditurri elkarteak ohiko osoko bilkura antolatu du biharko. Lehenengo deialdia 19:30ean izango da, eta bigarrena 20:00etan. 2010eko ekintzak eta balantze eta kontuak izango dira eztabaidatuko dituzten gairik nabarmenenak.

Lezoko Udalak eta Enpresa Batzordeak soldatak eguneratzeko akordioa itxi dutela jakinarazi du Haritz Salaberria alkateak. 2009tik izoztuta zituzten soldatak, egoera ekonomikoagatik zein Espainiako Gobernuaren erabakiengatik (funtzionarioen soldata %5 j...

Hona egitaraua: Ostirala 14:00etan. Erretiratuentzako bazkaria, Aldegunan. 19:00etan. Txupinazoa. Agurra eta kalejira, txistulariekin eta buruhandiekin auzoan zehar. 19:30ean. Pottokak eta bigantxak. 20:30ean. Kartelada. 22:30ean. Truk txapelketa, Ald...

Haurrekin aritzen da normalean Trintxerpeko Ekaitza Aisialdi Taldea, baina oraingoan haurrak beren gurasoekin jolas dezaten antolatu du egitaraua. larunbaterako egin du deialdia eta hauxe da prestatu duten egitaraua: 19:00: herri kirolak (6-10 urte). 19:30ean: futbola(6-10 urte). 20:00: brile txapelketa (10-12 urte) 20:30: futbol (10-12). 21:00: futbola (13-17 urte) Jarduera guztietan gurasoak eta haurrak ariko dira nor baino nor. 21:30: guztiok batera, afaria eta karaokea. Guztiak, Karmengo Ama ikastetxearen jolastokian.

Pasa den igandean Elizalde Herri Eskolaren Eguna ospatu zuten ikastetxean. Eguraldi ona izan zuten, eta aurreikusitako ekitaldiez gozatzeko aukera izan zuten ikasleek, gurasoek eta eskolako kideek. Jolasak, musika, erakusketa, bazkaria, dantzak… ...

Seigarren dan-a (gerriko beltza lortu ostean datozen mailak hamargarren dan-era arte) lortu berri du Jokin Larretak (Donostia 1954). Bien bitartean, klaseak ematen jarraitzen du Ken Gym gimnasioan: lau urteko haurretatik 60 urteko helduetara arte. Zer izan da zuretzat seigarren dan hori lortzea? Fase bat besterik ez da, progresio bat. Hala, ikus dezaket zenbat lan daukadan egiteko oraindik. Baina zein da prozesua? Laugarren edo bosgarren dan-a lortu arte zugandik eskatzen dena da kalitate teknikoa, fisikoa… baina bosgarren dan-etik aurrera eskatzen zaizkizu beste ezagutza mota batzuk, teknikoagoak: ezagutzari lotuagoak, ikerketari… Dan horiek bizigarri bat adierazi nahi dute, eta horrek behartzen dizu introspekzio bat egitera, eta ez horrenbeste zuretzat, baizik eta zure ikasleentzat. Bosgarren dan-etik aurrera, eskatzen dena da zure ezagutzaren estrapolazioa zure ikasleetara. Seigarren dan-a maila handia da? Gipuzkoa mailan oso lagun on bat daukat, Irunen, zazpigarren dan-a dena, eta hortik aurrera, ia erabat ziur ni noala esan dezaket. Beti ere ikuspegi ofizial batetik. Txikitatik hasi zinen karatean? Pixka bat berandu hasi nintzen karatean, 18 urterekin edo. Beste borroka-arte batzuk ikasi nituen, baina ez zidaten asebetetzen oso ikuspegi deportiboa zeukatelako. Nik nahi nuen tresna bat pertsona bezala aurrera egiteko, eta aukera emango zidana nire beharrizanak betetzeko. Zerk erakarri zintuen? Hasieratik gustatu zitzaidan. [...]

Ibargain Musika Eskolako Nau (irudian) eta Hiru Bi band! taldeek pop-rock kontzertua eman zuten pasa den larunbat arratsaldean, herriko Kastroko iturrian —Kastro Berri tabernaren terrazan—. Emanaldia arrakastatsua izan zen, hamarnaka ikusle izan ziren musikarien jardunaz gozatzen.

Urteko batzar nagusia egingo du bihar, Orereta Ikastolak Santa Klara kaleko egoitzan. Bi deialdi egin dituzte: bata 19:00etan eta bigarrena, 19.30ean. Gai zerrendan Heziketa kudeaketari eta kudeaketa ekonomikoari buruzko txostenak onartzea, eta LH eta ...

Allerru-Algeposak agur esan zien beren zaleei pasa den larunbatean. Izan ere, denboraldi honetan etxean jokatu duten azkeneko partida zen Bekoerrotakoa. Modu onean agurtu ziren jokalariak: irabazita. Burgosko Juventud del Circulo taldearen bisita jaso ...

Aurten 26.enez Shell Eco Marathon deitzen den lasterketa egingo dute Lausitzen (Alemania). Lasterketa horren helburua da auto batekin ahalik eta kilometro gehien egitea ahalik eta erregai gutxien gastatuz. Zenbat eta errendimendu handiagoa atera, hobeto. Hain zuzen, Errenteria ordezkatuta egongo da, Don Bosco institutuak parte hartuko baitu auto batekin. Institutuarekin batera, Tknika berrikuntza zentroak bultzatu du proiektua, eta Udalaren ere laguntza izan dute. Teknikariek eta pilotuek osatutako bost pertsonako taldetxoa datorren astean irtengo da Alemaniara bidean: Julen Antero, Alexander Garcia, Roberto Navarrete, Aitor Moro eta Odei Garzon. Autoa, berriz, bihar bertan dira eramatekoak. Azken hilabeteotan klase orduetatik kanpo autoan egon dira lanean Don Boscoko ikasle eta irakasleek osatutako talde bat. Zehazki, Iñaki Retegi, Zigor Belokik, Beñat Oiartzabal eta Josema Cuerdo izan dira parte hartu duten irakasleak. Iaz auto bera eraman zuten ere Lausitzera, eta 229 kilometro egitea lortu zuten litro bat erregai soilik erabilita. Orain, baina, hobekuntzak egin dizkiote ibilgailuari, eta aldaketa nabarmenena motorrak izan du. Izan ere, orain, etanol erregaia erabiliko du. Horrekin gutxienez, 500 kilometro egitea da helburua Retegi taldeko kideak azaldu duenez, nahiz eta azaldu duen marka 4.000 kilometrotan dagoela. Lasterketan, gainera, baldintza nagusi bat bete beharko dute: 30 kilometro orduko abiaduratik ez jaistea. Lehia, hilaren 24an Lasterketa [...]