Eusko Tren Ligarako sailkapen estropada jokatuko da gaur Getarian
Gaur iluntzean jokatuko da Getarian Eusko Tren Ligarako sailkapen estropada, 20:00etatik aurrera. Oarso Bidasoa ordezkatzen bi traineru izango dira: San Juan eta Hondarribia. Beste hiru taldek parte hartuko dute: Tolosa-Getaria, Zumaia (Hibaikako arrau...
Gaur iluntzean jokatuko da Getarian Eusko Tren Ligarako sailkapen estropada, 20:00etatik aurrera. Oarso Bidasoa ordezkatzen bi traineru izango dira: San Juan eta Hondarribia. Beste hiru taldek parte hartuko dute: Tolosa-Getaria, Zumaia (Hibaikako arraunlariekin) eta Orio. Aurten soilik Gipuzkoak eta Bizkaiak hartuko dute parte emakumeen Eusko Tren Ligan, Kantabriak eta Galiziak ez dutelako izena eman. Bizkaiak traineru bat osatu du eta Gipuzkoak hiru trainerurekin parte hartuko du, gaur arratsaldeko estropadan sailkatzen diren hirurekin, hain zuzen.

