Jokin Larreta: “Ez dut nire burua ikusten karaterik gabe”

Seigarren dan-a (gerriko beltza lortu ostean datozen mailak hamargarren dan-era arte) lortu berri du Jokin Larretak (Donostia 1954). Bien bitartean, klaseak ematen jarraitzen du Ken Gym gimnasioan: lau urteko haurretatik 60 urteko helduetara arte. Zer izan da zuretzat seigarren dan hori lortzea? Fase bat besterik ez da, progresio bat. Hala, ikus dezaket zenbat lan daukadan egiteko oraindik. Baina zein da prozesua? Laugarren edo bosgarren dan-a lortu arte zugandik eskatzen dena da kalitate teknikoa, fisikoa… baina bosgarren dan-etik aurrera eskatzen zaizkizu beste ezagutza mota batzuk, teknikoagoak: ezagutzari lotuagoak, ikerketari… Dan horiek bizigarri bat adierazi nahi dute, eta horrek behartzen dizu introspekzio bat egitera, eta ez horrenbeste zuretzat, baizik eta zure ikasleentzat. Bosgarren dan-etik aurrera, eskatzen dena da zure ezagutzaren estrapolazioa zure ikasleetara. Seigarren dan-a maila handia da? Gipuzkoa mailan oso lagun on bat daukat, Irunen, zazpigarren dan-a dena, eta hortik aurrera, ia erabat ziur ni noala esan dezaket. Beti ere ikuspegi ofizial batetik. Txikitatik hasi zinen karatean? Pixka bat berandu hasi nintzen karatean, 18 urterekin edo. Beste borroka-arte batzuk ikasi nituen, baina ez zidaten asebetetzen oso ikuspegi deportiboa zeukatelako. Nik nahi nuen tresna bat pertsona bezala aurrera egiteko, eta aukera emango zidana nire beharrizanak betetzeko. Zerk erakarri zintuen? Hasieratik gustatu zitzaidan. [...]

Seigarren dan-a (gerriko beltza lortu ostean datozen mailak hamargarren dan-era arte) lortu berri du Jokin Larretak (Donostia 1954). Bien bitartean, klaseak ematen jarraitzen du Ken Gym gimnasioan: lau urteko haurretatik 60 urteko helduetara arte.

Zer izan da zuretzat seigarren dan hori lortzea?
Fase bat besterik ez da, progresio bat. Hala, ikus dezaket zenbat lan daukadan egiteko oraindik.

Baina zein da prozesua?
Laugarren edo bosgarren dan-a lortu arte zugandik eskatzen dena da kalitate teknikoa, fisikoa… baina bosgarren dan-etik aurrera eskatzen zaizkizu beste ezagutza mota batzuk, teknikoagoak: ezagutzari lotuagoak, ikerketari… Dan horiek bizigarri bat adierazi nahi dute, eta horrek behartzen dizu introspekzio bat egitera, eta ez horrenbeste zuretzat, baizik eta zure ikasleentzat. Bosgarren dan-etik aurrera, eskatzen dena da zure ezagutzaren estrapolazioa zure ikasleetara.

Seigarren dan-a maila handia da?
Gipuzkoa mailan oso lagun on bat daukat, Irunen, zazpigarren dan-a dena, eta hortik aurrera, ia erabat ziur ni noala esan dezaket. Beti ere ikuspegi ofizial batetik.

Txikitatik hasi zinen karatean?
Pixka bat berandu hasi nintzen karatean, 18 urterekin edo. Beste borroka-arte batzuk ikasi nituen, baina ez zidaten asebetetzen oso ikuspegi deportiboa zeukatelako. Nik nahi nuen tresna bat pertsona bezala aurrera egiteko, eta aukera emango zidana nire beharrizanak betetzeko.

Zerk erakarri zintuen?
Hasieratik gustatu zitzaidan. Bilatzen aritu ostean, hori zen aurkitu nahi nuena. Karatearengatik izango ez balitz nuke nire burua aurkituko, kaletik oinutsik joatea bezala izango litzateke, ez dut nire burua ikusten karaterik gabe. Maila pertsonalean horrenbeste ekarpen egin dizkit ez nukeela denbora izango horiek azaltzeko. Ikuspegi pertsonaletik begiratuta tresna ezinhobea da. Gainera, nik lantzen dudan karate sistema zaharra da, tradizionala. Sistema horiek hiru oinarri dituzte: egoera fisikoa, osasuna eta segurtasuna. Aukera ematen dizu bizitzako estuasun egoerei aurre egiteko. Barnean bide onetik eramango zaituen maisu bat edukitzea bezala da.

Txikitatik hastea hobe da karatean?
Bai hobe da. Badaukat klase bat lau urteko haurrekin. Ezinezkoa da teknika oso aurreratuak ikastea, baina ikasten doaz jarrerak, errespetua, ahalegina, lankideari lagundu behar zaiola, euren arteko komunikazioa sustatzea…

Zenbat ikasleekin ari zara lanean?
Lau urtetik 60 urtera artekoak ditut. Tarte hori handitu nahi dut guk egiten duguna estrapolatuz adineko jendeak ere ikas dezan.

Erabilgarria da adinekoentzat ere?
Bai. Eurek ez dute ikusiko eta nik ere ez diet eskainiko borrokarako sistema bezala. Borrokara teknikez gain, badaudebeste teknika batzuk ere osasuna eta autokontrolerako erabilgarriak.

Seigarren dan-a lortuta, zein da zure hurrengo erronka?
Prozesua jarraituko dut. Irakasle eta ikasle batez gain, ikertzailetzat daukat nire burua.

Nola entrenatzen da irakasle bat?
Ikasleek entrenatzen naute. Nik ikasle gabe gutxi egingo nuke. Bakarrik mugitzea zaila da, baina ikasleekin konpromiso bat daukazunean zuri dagokizun rola hartzen duzu, eta eurek ikustarazten dizkidate egiten ditudan akatsak, eta gogoeta egin eta irtenbide egokiena bilatzen dut. Bestalde, maisua ere badaukat Madrilen, Sensei Yamashita (bederatzigarren dan-a).

70 urterekin ere karatean ikusten duzu zure burua?
Noski baietz. Zahartzaro on baterako nire tresna da. Zure burua uzten baduzu, bukatu da dena. Ez da utzi behar, baizik eta moldatu egin behar duzu aktibitatea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.