2011/5/18

Udaberriko txistu kontzertuak Donibanen

Itsas Mendiko Txistulari Taldeak antolatua Udaberriko kontzertuak izango dira Donibanen ostiralean (hilak 20) eta igandean (hilak 22). Ostiraleko kontzertuan 20:00etan izango da, elizan. Igandekoa, berriz, 13:00etan, plazan.

admin

Eusko Tren Ligarako sailkapen estropada jokatuko da gaur Getarian

Gaur iluntzean jokatuko da Getarian Eusko Tren Ligarako sailkapen estropada, 20:00etatik aurrera. Oarso Bidasoa ordezkatzen bi traineru izango dira: San Juan eta Hondarribia. Beste hiru taldek parte hartuko dute: Tolosa-Getaria, Zumaia (Hibaikako arrau...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 18

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gaia: Manuel Lekuona liburutegiaren dohaintza Udalari. Gonbidatua: Oihana Lekuona. 11:30ean: Metaziyan bila. 12:10ean: Peio Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagu...

admin

Hendaia antzerkiarena da, bihartik igandera

Akrobazia ikuskizun batek hasiera emango dio gaur Antzerkiaren Maiatza jaialdiaren 27. ekitaldiari. Gaztelu Zaharreko pilotalekuan izanen da, 19:00etan, denei irekia. Zirkoa, magia eta umorea, horiek izango ditu ardatz Herriko Etxeko Kultura zerbitzuak Chiméres antzerki taldearen laguntza logistiko zein artistikoarekin antolatzen duen lau eguneko ekimenak.

admin

Familian ospatzeko jarduerak antolatu ditu Ekaitza Gazte Taldeak

Haurrekin aritzen da normalean Trintxerpeko Ekaitza Aisialdi Taldea, baina oraingoan haurrak beren gurasoekin jolas dezaten antolatu du egitaraua. larunbaterako egin du deialdia eta hauxe da prestatu duten egitaraua: 19:00: herri kirolak (6-10 urte). 19:30ean: futbola(6-10 urte). 20:00: brile txapelketa (10-12 urte) 20:30: futbol (10-12). 21:00: futbola  (13-17 urte) Jarduera guztietan gurasoak eta haurrak ariko dira nor baino nor. 21:30: guztiok batera, afaria eta karaokea. Guztiak, Karmengo Ama ikastetxearen jolastokian.

admin

Elizalde Eguna ospatuz

Pasa den igandean Elizalde Herri Eskolaren Eguna ospatu zuten ikastetxean. Eguraldi ona izan zuten, eta aurreikusitako ekitaldiez gozatzeko aukera izan zuten ikasleek, gurasoek eta eskolako kideek. Jolasak, musika, erakusketa, bazkaria, dantzak… ...

admin

Jokin Larreta: “Ez dut nire burua ikusten karaterik gabe”

Seigarren dan-a (gerriko beltza lortu ostean datozen mailak hamargarren dan-era arte) lortu berri du Jokin Larretak (Donostia 1954). Bien bitartean, klaseak ematen jarraitzen du Ken Gym gimnasioan: lau urteko haurretatik 60 urteko helduetara arte. Zer izan da zuretzat seigarren dan hori lortzea? Fase bat besterik ez da, progresio bat. Hala, ikus dezaket zenbat lan daukadan egiteko oraindik. Baina zein da prozesua? Laugarren edo bosgarren dan-a lortu arte zugandik eskatzen dena da kalitate teknikoa, fisikoa… baina bosgarren dan-etik aurrera eskatzen zaizkizu beste ezagutza mota batzuk, teknikoagoak: ezagutzari lotuagoak, ikerketari… Dan horiek bizigarri bat adierazi nahi dute, eta horrek behartzen dizu introspekzio bat egitera, eta ez horrenbeste zuretzat, baizik eta zure ikasleentzat. Bosgarren dan-etik aurrera, eskatzen dena da zure ezagutzaren estrapolazioa zure ikasleetara. Seigarren dan-a maila handia da? Gipuzkoa mailan oso lagun on bat daukat, Irunen, zazpigarren dan-a dena, eta hortik aurrera, ia erabat ziur ni noala esan dezaket. Beti ere ikuspegi ofizial batetik. Txikitatik hasi zinen karatean? Pixka bat berandu hasi nintzen karatean, 18 urterekin edo. Beste borroka-arte batzuk ikasi nituen, baina ez zidaten asebetetzen oso ikuspegi deportiboa zeukatelako. Nik nahi nuen tresna bat pertsona bezala aurrera egiteko, eta aukera emango zidana nire beharrizanak betetzeko. Zerk erakarri zintuen? Hasieratik gustatu zitzaidan. [...]

admin

Pop-rock kontzertua

Ibargain Musika Eskolako Nau (irudian) eta Hiru Bi band! taldeek pop-rock kontzertua eman zuten pasa den larunbat arratsaldean, herriko Kastroko iturrian —Kastro Berri tabernaren terrazan—. Emanaldia arrakastatsua izan zen, hamarnaka ikusle izan ziren musikarien jardunaz gozatzen.

admin
Gehiago