Euskadiko Federazio Koparen barneko partida jokatuko dute etzi OKEko neskek, Athleticen kontra. 18:00etan dute hitzordua bi taldeek, Karla Lekuona zelaian. Lehiako bi partida gehiago jokatuko dituzte oiartzuarrek, datozen bi asteburuetan.
Aurora Lopezek eta Isabel Expositok gidatuta, etzi (hilak 7), Emso gimnasioan, gorputz memoria desaktibatzeko ikastaroa izango da. Garbiketa energetikoa eta meditazio aktiboa landuko dituzte, besteak beste. Ikastaroa 10:00etan hasi eta 19:00etan bukatu...
Txita polita izeneko emanaldia eskainiko du Saio Bikandik datorren astean Pasaiako udal liburutegietan. Ipuin laburrak, poemak, esku jolasak, abestiak…guztiak uztartuko ditu kontalariak. Asteartean, hilak 10, San Pedroko liburutegian izango da em...
Artekin elkarteak eta Musika Patronatuak Musika Udalekuak antolatu dituzte 4-12 eta 12-16 urteko haurrentzat. Musika, dantza eta ekintzak batuko dituzte, eta uztailaren 4tik 15era egingo dituzte. Matrikula epea zabalik dago hilaren 31 arte, eta informa...
Hamaikabatek maiatzaren 22ko hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu du. Helarazitako prentsa oharrean “hautagaiak herrian eta herriarentzat lan egiten duten pertsonak” direla zehaztu du Joxe Mari Burgos Hamaikabaten alkategaiak. Alokairuzk...
Sanpedrotarra Arraun Elkarteak antolatuta trainerillen ligako seigarren estropada jokatuko da badian igandean. 10:00etan da estropada, eta klubetako ordezkariek ordubete lehenago egingo dute bilera. Itsas gora 14:20ean da. San Pedro laugarrena da t...
Etxean du etzi partida Pasaiak, Azkoitiko Anaitasunaren kontra. 16:30ean irtengo dira jokalariak zelaira, eta hiru puntuak poltsikoratzen saiatuko dira, sailkapenaren goialdeari eusteko asmoz. Denboraldia amaitzeko lau partida baino ez dira falta. Gazt...
Areto futbolean aritzen diren herriko bi taldeek bihar jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Tecnun taldearen kontra jokatuko du Oiartzunek, 20:30ean, Elorsoron. Power Rangersek, Bilkoin Legorreta Eredu taldea izango du aurrean, 20:45ean Legorretako Ha...
Euskara Sailak eta Errenkoaldek Ezetz asmatu! lehiaketa jarri dute abian hirugarrenez. Parte hartzeko, martxan jarri duten webgunean sartu eta herriko toponimiaren gaineko galderak erantzun beharko dira. Ekainaren 24a arte izango dute horretarako auker...
Asteburuan derbia jokatzea tokatzen zaio Ohorezko erregional Mailako Oiartzuni. Trintxerpe izango du aurrean, etzi 15:30ean, etxean —Karla Lekuona zelaian—. Sailkapenari dagokionez oiartzuarrak seigarrenak dira, eta Trintxerpekoak, aldiz, hamabigar...
Herriko Bakalau elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Bidasoan Euskaraz ekimenaren barruan. Bihar kantu afaria izango da Xaia ostatuan Kuxkuxtu txarangak alaiturik. Etzi pilota txapelketaren finala, 11:00etan. Aperitifa eta bazkaria egongo dira nahi ...