Maiatzaren 9an irekiko dute Kirol Patronatuan izena emateko epea

Udal Kirol Patronatuan apuntatzeko epea maiatzaren 9an irekiko dute. Egun horretatik aurrera, abonatuek izango dute izena emateko epea; maiatzaren 16tik aurrera Errenterian erroldatuek; eta maiatzaren 18tik aurrera, gainontzekoek. Erroldatuei dagokione...

Udal Kirol Patronatuan apuntatzeko epea maiatzaren 9an irekiko dute. Egun horretatik aurrera, abonatuek izango dute izena emateko epea; maiatzaren 16tik aurrera Errenterian erroldatuek; eta maiatzaren 18tik aurrera, gainontzekoek. Erroldatuei dagokionez, erroldatze egiaztagiria eskatuko diete.

Udal Kirol Patronatutik gogorarazi dutenez, igerilekuko ikastaroak egin nahi dituztenek proba bat egin beharko dute derrigorrez, euren maila erakusteko. Proba hori Galtzarabordako zein Fanderiako instalazioetan egin daiteke.

Informazio gehiago nahi duena, Fanderiako igerilekuetara zuzendu daiteke (943 34 44 23), Galtzarabordako kiroldegira (943 44 96 90) edo Patronatuaren webgunera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.