Donibaneko erabilera anitzeko eraikina altxatzeko lanak esleitu ditu Udalak
Hilaren 23ra bitartean zabalik da epea Donibaneko Erabilera Anitzeko eraikina altxatzeko proiektua aurkeztu nahi duten enpresentzat. 1.900.000 euroko aurrekontua dute lanek, eta bost epetan egingo dira. Udalak aukeratzen duen enpresa 16 hilabete izan...
Hilaren 23ra bitartean zabalik da epea Donibaneko Erabilera Anitzeko eraikina altxatzeko proiektua aurkeztu nahi duten enpresentzat. 1.900.000 euroko aurrekontua dute lanek, eta bost epetan egingo dira. Udalak aukeratzen duen enpresa 16 hilabete izango ditu lanak aurrera eramateko. Baldintzak, www.pasaia.net helbideak kontsulta daitezke.
Erabilera anitzeko eraikinaz gain, Donibaneko 110. zenbakian dagoen etxearen azken solairua eraisteko lanak esleitu dituzte. Azken hau, hilaren 9ra arte izango da zabalik. Hamar asteko epean gauzatuko dituzte lanak eta aurrekontua 122.346,02 eurokoa da.

