2011/4

Udaberriko Kontzertua

Urteko sasoia aldatzen den bakoitzean, kontzertua antolatu ohi du Herri Musikaren Txokoak (HMT). Horren harira, larunbatean Udaberriko Kontzertuaren txanda izan zen HMTan bertan. Georgiako Urmuli taldea eta Euskal Herriko Mugarik ez taldea igo ziren oholtza gainera, musika zaleen gozamenerako.

admin

Lagunak elkartearena izan da platerik onena

Pasa den larunbatean afari berezia egin zuten Euskaldarrak-en, bi astez eskualdeko 24 elkarteak prestatzen aritu diren platerik onenak zeintzuk izan diren erabaki eta sariak banatzeko. Azkenean, Errenteria-Oreretako Lagunak elkartearen Legatz solomoa, ...

admin

Pasaiako Udalak Basaburuako ikastola lagunduko du bi urtez

Pasaiako Udalak eta Basaburuako ikastolak hitzarmena sinatu zuten joan den larunbatean. Horrela, Udalak diruz laguntzearen truke zuberotarrek euren kultur eskaintza ekarriko dute herrira. 3.000 euroko laguntza emango dio, Oiartzungo eta Lezoko udalek b...

admin

Santiagotarrak taldea bigarren ur bizietako Espainiako Kopan

Santiagotarrak arraunketa taldeko ur bizietako atalak bigarren postua lortu zuen atzo Sorten (Lleidan, Herrialde Katalanak) jokatu zen sprint modalitateko Jeitsierako Espainiako Kopan.

admin

Beatriz Paganoren mostra Euskadiko Kutxan

Euskadiko Kutxak Beatriz Pagano artista argentinarraren erakusketa antolatu du bihartik, hilaren 19tik, maiatzaren 1a arte. Irunen erakutsiko dituen lanen artean akuarelekin, klerekin eta oleoekin eginiko paisaia eta erretratuak ikusi ahalkko dira. Lan...

admin

Dantza egiteko eguna izango da 29a

Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bateginez, hainbat ekitaldi antolatu dituzte hilaren 29an, ostiralarekin, Zabaltza plazan: dantza ikastaroak, erakustaldiak… Goizeko 10:30ean hasiko da festa. Gauean ZL Dantzalekuan festak jarraituko du. Sarrera d...

admin

Garraiolari bat hil da Irunen, gidatzen zuen kamioia AP-8 autobidean iraulita

Bart gauean garraiolari bat hil da Irunen, gidatzen zuen kamioia iraulita. Berarekin zihoaz lankidea zauritu egin da. Istripuaren ondorioz AP-8 autobidea itxita geratu da Bilborako norabidean, eta Ertzaintza trafikoa GI-636 errepidetik desbideratzen ar...

admin

Haurren astea: Pailazo ikuskizuna

Eguraldi txarra eginez gero, Mendi Zolanen.

admin

Gizon bat desagertu da San Pedron

Igandetik desagertua dagoen 76 urteko gizon bat bilatzen ari dira Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta Udaltzaingoko kideak eta boluntarioak. 100 lagun aritu ziren atzo bere bila Ulia mendia eta inguruko itsaslabarretan, baia ez dute aurkitu. Antonio Le...

admin

Merino: “Zero zabor ezinezkoa da, eta erraustea besterik ez dago”

2003tik Errenteriako alkate da Juan Carlos Merino (Valladolid 1948), eta berriro PSE-EEren zerrendaburua izango da alkatetzarako. Ez dago ez urduri eta ez kezkatuta ere. Maiatzeko bozetan, herritarrek lau urte horien nota jarriko diotela uste du; akatsak akats, lana ongi egin duelakoan da. Agintaldi gogorra izan da, batik bat krisi ekonomikoak eragindakoa. Horrekin gutxi ez, eta San Marko Mankomunitateko presidente ere izendatu dute. Zeintzuk izan dira agintaldi honetako punturik indartsuenak eta ahulenak? Azken lau urteetatik, hiru krisi ekonomikoaren eraginpean pasatu ditugu, eta diru gutxiago jaso dugu, batik bat Foru Funtsetik. Horretara moldatu behar izan dugu, eta proiektuak geldiarazi behar izan dira. Saneamendu planak eta aurrekontuak doitzeko planak egin behar izan dira. Horrek zer esan nahi du? Mozketak nondik egin behar izan diren. Etxebizitzako ekonomian bezala, gerrikoa estutu behar da, eta gutxiago gastatu. Energia aurrezteko proiektuetan sartu gara, eta diru laguntza gehiago ere eskatu ditugu. Puntu indartsuenei begiratuta, Zapatero planari esker, inbertsio gehienak egin ahal izan ditugu: babes ofizialeko etxebizitzak, berritze lanak, ibilgailu elektrikoak erosi… Nola egin diozue aurre krisiari? Gastuak murriztu ditugu, baina batzuetan, aurrezteko, aurretik inbertitu egin behar izaten da. Ur isurketetan, esaterako, edo argiztapenean. Aldatzen hasten bazara, inbertitu egin behar izaten duzu, eta luzera begira nabaritzen da aurreztea. Gutxiago [...]

admin

Elizalde Eskolako jantokia egiteko kontratazioa martxan jarri du Udalak

Elizalde Eskolan jantokia handitzeko lanak laster hasiko dituzte. Kontratazioa martxan dagoela iragarri du Udalak. Udalak 2011ko aurrekontuetako “zati garrantzitsu bat” (242.540 euro; kostu osoaren %40a) erreserbatu du Elizaldeko jantokia egiteko. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailetik ere diru laguntza jasoko du Udalak, lan horiek egin ahal izateko. Guztira, 606.354,10 euroko aurrekontua du Elizaldeko jantokiak. Sei hilabeteko lanak izango dira. Udalaren asmoa da lan hauek aurten bukatzea, “zerbitzua erabiltzen ere ahalik eta azkarren has daitezen Elizaldeko ikasleak”. Eskola eraikina handitu Gaur egun eskola barruan dagoen jantokiko eremuan egongo da jantoki berria. Aldaketa batzuk egingo dituzte eta eraikina handituko dute, Kontzejupe aldera. Jantokia handitzeko lanekin batera, bestelako lan batzuk ere egingo dituztela iragarri dute Udaletik: “Sukaldea tokiz aldatuko dute, aldagela berriak egingo dituzte, tokiz aldatuta, elbarrientzako komuna egingo dute eta bazterreko horma bota eta berria egingo dute”. Lanak, guztira, 505 metro koadroko eremu batean egingo dituzte. Horietako 150 metro koadro eraikin berrian egongo dira. Elizalde eskola handiagoa izango da gero, metro koadro gehiago izango baititu lanak bukatutakoan. Oraingoz, Udaletik jakinarazi dutenez, solairu bakarrean egongo dira zerbitzu horiek guztiak: “Baina bigarren solairua egiteko aukera izango du, etorkizunean beharraren arabera handitzeko aukera izateko”. Ikasle guztientzako tokia Jantoki berrian Elizalde Herri Eskolan zein Elizalde Institutuan [...]

admin

Haurren astea: Kirolak ezagutu

5-11 urteko haurentzat

admin

2011ko aurrekontuak onartu ditu Udalbatzak

Berandu, baina Errenteriako Udal Gobernu Taldeak ostiraleko ezohiko osoko bilkuran aurkeztu zituen 2011ko aurrekontuak, eta aurrera atera ziren. Udal Gobernu Taldea osatzen duten PSE-EE, EAJ eta Hamaikabatek babestu zituzten, eta PPk ere aldeko bozka eman zien. Ezker abertzaleak eta Ezker Batuak, berriz, kontrako botoa eman zuten. Udal Gobernu Taldeak “diru sarrerak eta gastuak berdintzea zaila” izan dela onartu zuen aurrekontuak aurkezterakoan. Ia 46 milioi eurora ailegatuko dira, eta ezohiko diru sarrerarik izango ez dituztela kontuan hartuta, batik bat ohiko gastuak murrizten saiatu direla nabarmendu zuen Joaquin Acosta Ogasun delegatuak. Hala ere, gastuen atalean sartu behar izan dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli behar dizkioten 5 milioi euroen herena. Horrez gain, inbertsio batzuei erantzuteko 1,5 milioi euroko kreditua eskatzea aurreikusi dute. Joxe Mari Burgos Hamaikabateko ordezkariak ohiko gastua murrizten saiatu direla nabarmendu zuen “diru sarreren defizitari aurre egiteko”. Ildo horretatik, 2010ean 2,4 milioi euro aurreztu dituztela jakinarazi zuen, “herritarrei eman beharreko zerbitzuan eragin gabe”. Ohiko gastua murrizten jarraitu behar da Burgosen ustez, etorkizuneko korporazioek lan egin dezaten. Lucia Peralta PPko bozeramailea pozik azaldu zen aurkeztutako zuzenketak onartu dituztelako. Hala ere, Udalaren egoera ekonomikoa txartzat jo zuen, eta Errenteria Garatuz bertan behera uztearen alde egin zuen. Gastuak murriztearen alde, zinegotziek ere “gerrikoa estutu” [...]

admin

Korrika. 17 Irungo argazkiak

Korrika. 17 Irungo argazkiak

admin

Haurren astea: Dragoia nire baratzean, 21ean eta 22an

IAEZI Euskal Itsasbazterrak antolatuta, 8-12 urteko haurrentzako sorkuntza tailerra. Haurren astea hilaren 18tik ospatuko da.

admin

Haurren astea: ipuin tapizaren sorkuntza

Haurren astea hilaren 18tik ospatuko da

admin
Gehiago