
Donibane Majestik-ek Legazpiko Hegialde Autoren kontra jokatuko du gaur, 18:00etan, Donibaneko kiroldegian. Partida garrantzitsua da sanjuandarrentzat, kopako finalerako txartela lor dezaketelako. Sanjuandarrek babesa emateko deia egin diete zalee...

“Gure herrian eskubide asko urratzen dituzte, besteak beste, euskaldunon hizkuntz eskubideak. Horrez gain, etorkinekin batera, kultura-hizkuntza-bizipen eta pentsaera ugari iritsi dira Euskal Herrirat azken hamarkadetan eta etorkin hauei gure hiz...

Udaletxeko Kultur Sailetik jakinarazi dutenez, Madalenak 2011 iragarriko dituen kartel lehiaketa martxan dago. Lanak entregatzeko epea irekita dago, maiatzaren 27ra arte. Oinarriak, udaletxean eskura ditzakete interesa dutenek, edota www.errenteria.net...

Jon Uriarte argazkilariaren lanekin erakusketa jarri dute Atelier Guevaran, The men under the influence izenburupean. Hamar argazki dira guztira, bikote harremanei buruzkoak.

Aljarafe Andaluziako Kultura Elkarteak Maitane Goñiren aldeko jaialdia antolatu du biharko. 11:30etik aurrera, dantzak, musika, abesbatzen emanaldia eta poesia izango dira ikusgai eta entzungai Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrera doan da.

Udaberriko Kontzertua izango da gaur Herri Musikaren Txokoan. Georgiako Urmuli eta Mugarik ez taldeak igoko dira oholtza gainera, 18:30etik aurrera.

Ekialdebuseko langileen ordezkariek (UGT, ELA eta LABekoek) lan hitzarmena sinatu dute datozen bi urteetarako. Horrela, astelehenerako deitu zuten geldialdia bertan behera utzi dutela jakinarazi du UGTk. Sindikatu horrek adierazi duenez, lan hitzarmen ...

Kataxulo Gaztetxiaren urteurrenaren haritik, Jon Plazaolak monologoa eskainiko du Kataxulon bertan, 22:00etan hasita, gaur. Bihar, 11:00etatik aurrera, bizikleta martxa, jolasak, bazkaria, kontzertuak eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Oiartzungo Emakume Taldeek gogor salatu dute aste honetan herrian bertan izan den gertakaria. Gizonezko batek neska gazte bati eraso egin dio, bere aurrean biluzik azalduz eta sexu proposamenak eginez. Neskak ihes egin zuen, baina hala ere, “onar...

Enpresa pribatuen esku diharduten EAEko eskola publikoetako langileek salatu dute ez dela aurrerapausorik izan lan hitzarmenaren negoziazioan. Atzo, greba egitez gain, manifestazioan irten ziren hiru hiriburuetan hori salatzeko. Dituzten lan baldintzak langile publikoenekin parekatzeko eskatu zuten, eta Eusko Jaurlaritzak negoziazioetan parte hartzeko. ELAk eta LABek salatu zuten gutxieneko zerbitzuak orain arte baino zabalagoak jarri zituela Jaurlaritzak.

Argoiak emakume elkarteak asteazkenero antolatzen dituen ekintzen harira, emakumeen eskubideen aldeko borrokan aitzindari izandakoa Clara Campoamorri buruzko proiekzioa emango dute apirilaren 20an.

Independentistak sareak sustatuta, ekimenak izaten ari dira herrian asteburuan Aberri Eguna bultzatzeko asmoz. Hala, gaur eguerdian, Torrekuan, argazki agerraldi berdea egin dute, independentziaren alde.

Kaperan a kapela musika zikloaren edizio berri bat ekingo diote gaur. Herriko Etxeak, Hendaye Turismok, eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) antolatutako ekitaldia da, a capella abesteko ohitura berreskuratu nahi duena, eta Abbadia gazteluan burutzen de...

Asteartean, Palace kafetegian —Eliza kalea, 8 (Nafarroa etorbidea)—, Encuentros con el alma Jabier Muguruzaren liburua aurkeztuko dute, 19:3ean. Jorge Gimenez Bech editoreak eta Muguruza bera egongo dira aurkezpenean. Alberdia argitaletxeak argitar...

Errioxako XVI. Kultur Astea izan da hau Errenteria-Oreretan. Gaur, astea bukatzeko, egun handia ospatzen ari dira. Egun osoan zehar, Gamon Zumardian, Errioxako Artisau Produktuen erakusketa eta salmenta izango dira, eta Voces del Ebro talde folklorikoaren emanaldia.

Gaur, Xabier Leteren omenezko jaialdia izango da Elorsoro kiroldegian, 21:30ean. Oiartzungo Udalak eta AM Kultur Promotorak antolatu dute kantaldia, eta artista ezagunek hartuko dute parte; hala nola, Erramun Martikorenak, Antton Valverdek, Oskarbik, P...

Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko LABeko ordezkariek Alderdien Legea bertan behera uzteko eskatu dute , “legea onartu zuten unetik beretik”. Lezoko Saldise plazan egin dute agerraldia LABeko Saldise plazan. Bertan azaldu dutenez, “Alderdie...

Hondarribiko Muaran bi kontzertu egingo dituzte hilaren 22an eta 23an. Hala, 22an (ostirala) Bad Sound System irundarren txanda izango da, 23:00etatik aurrera. Hilaren 23an (larunbata) bi talderen kontzertua izango da (20:00etan hasiko da): Jokoz Kanpo eta DIK. Bi kontzertuak doan dira.

San Pedro eta San Juan. Kontrario mitikoak, eta hala diren heinean ETBko Finlandia saioko asteroko Desapiyurako ezin aproposagoak. Herenegun izan ziren Finlandia saiokoak badian, Kalparra eta Amnistiaren arkuaren arteko tartean Desapiyua grabatzen, ordubetez. Badiaren erdian txalupa bat jarri zuten, eta txalupan talde bakoitzeko partaide bana eta flotagailuak, laranja kolorekoak sanjuandarrenak eta berdeak sanpedrotarrenak. Koloretsua zegoen ingurua, eguraldia lagun, eta grabazioa aurrera egin orduko ikusleak ere pilatzen joan ziren pixkanaka badiaren bi aldetara. Txorimaloak eta Bixi-Bixikoak Talde bakoitzean sei partaide. Txorimaloak San Pedroren alde eta Bixi-Bixikoak San Juanen alde. Talde bakoitzeko lehiakide bana badia erdian jarri zuten txalupan zegoen eta gainontzeko lehiakideak, talde bakoitzeko bost, Donibanen zeuden bitartean, zain, uretara irtetea noiz egokituko. Binaka hartzen zituzten lehiakideak, talde bakoitzeko bana, flotagailu handi batean eseri eta uretako motoak atoian eramanda, ziztu bizian. Badiaren erdian zegoen txalupara iritsi orduko, makila baten laguntzaz beren taldekideak eskaintzen zien flotagailua hartzea. Horixe desafioaren koxka. Baina noski, flotagailua hartzen asmatu behar, eta txalupara bidean flotagailuari eustea uretara ez erortzeko… Zailtasunak bazituen kontuak, han pilatu ziren ikusleen gozamenerako. Larunbata gauetan WZMK saioko Anjel Alkainek, Egoitz Lasak, Mikel Pagadizabalek, Jon Iraolak, Mikel Laskurainek eta Asier Sotak parte hartzen dute Aitziber Garmendiak eta Ainere Tolosak aukezten duten saioan. Larunbatero emititzen [...]

Herriko bi taldeek etxean jokatuko dute asteburuko jardunaldia. Oiartzunek, Denak Taberna izango du aurrean, Elorsoro kiroldegian, gaur 21:00etan. Power Rangersek ordubete lehenago jokatuko du Elorsoron, 20:00etan, Tecnun taldearen kontra. Bi kontrario...