
Euskararen erabilera sustatzeko plan estrategikoa osatzen ari da Pasaiako Udala herritarren eta Elhuyar Aholkularitzako teknikarien laguntzarekin, eta lehen fasea bukatu dute dagoeneko. Fase horretan aisialdia “giltzarri” dela ikusi dute; izan ere, “aisialdia euskalduntzen ez den bitartean, oso zaila izango da haurren euskara gaitasuna bermatzea”, azaldu du Juanjo Perez Elhuyarreko ordezkariak. Horrez gain, haur eta guraso askok euskara eskolarekin lotzen dutela ikusi dute, “euskara ikastea eta erabiltzea eskolaren erantzukizuna soilik izango balitza bezala ikusten dute”. Era berean, gurasoak kezkatuta daudela eta, modu antolatuan zerbait egiteko beharra sumatzen dutela ikusi dute. “Udalaren jarduerari dagokionez, herritarrek orokorrean ondo baloratzen dute, nahiz eta 13 urtetik gorako gazteen eskaintza zabaldu eta hobetu behar dela nabarmendu”, adierazi du Elhuyarreko ordezkariak. Gurasoen inplikazioa “behar-beharrezkotzat” jo dute: “Guraso euskaldunek eredu izan behar dute seme-alabentzat, helduek ere euren artetan euskara erabiltzen dutela ikusi behar dute haur eta gazteek”. Bigarren fasea hasita Maider Ziganda alkatea eta Ander Poza Udaleko Euskara batzordeburua gustura daude lehen fasean lortutakoarekin. “50 bat lagunek parte hartu dute, gehienak euskaldunak, baina euskara ez dakitenak ere animatu dira. Bigarren bueltan jende gehiagok parte hartzea espero dugu”, nabarmendu du Pozak. Bigarren fasearen lehen bilera herenegun egin zuten Donibaneko udaletxean, eta hilaren 14a bitarte barruti guztietan egingo dituzte bilerak. [...]

Richard Oribe txapeldun paralinpikoaren eskutik baloreei buruzko hitzaldia izango da, bihar, 18:00etan, CANen bulegoan (Nafarroa etorbidea 69). Berak inork baino hobeto daki sakrifizioa eta konstantzia zer diren. Oriberekin batera parte hartuko dute hi...

Udala Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bildu da Oiartzun eta Donostia A-8 autobidetik zuzenean lotzen zituen H3 autobus linea berriz jartzeko eskatzeko. Kaltetutako erabiltzaileen kexak helarazi dizkiete Aldundiko ordezkariei udal ordezkariek, erabiltzail...

Julian Albistur. Bertsozalea Ignacio Eizmendi Basarriri eta Manuel Olaizola Uztapideri entzunez zaletu zen Julian Albistur (Hernani, 1950), eta orduz geroztik bertsoaren mundura lotuta egon da. Bertso sortak bidaltzen ditu bertso paper lehiaketetara, eta duela hamabi urtetik Errenteriako Xenpelar Bertso Eskolako kide da. Bertsolaritzaren kultura ikasleei eramateaz gain, semea ere sartu du mundu horretan. Bertsolaritzaz inguratuta bizi zara, nondik datorkizu zaletasuna? Ereñotzu esatea bertsolaritzarekin lotzea da. Esan besterik ez dago Txirrita bera han jaio zela, eta Saiburu ere bai… Oso alderdi bertsozalea da. Umea nintzenean zaletu nintzen, hain zuzen, Uztapide eta Basarri entzunda Ereñotzuko festetan. Etxean ere bagenuen liburu zahar bat, eta [Francisco Petrirena] Xenpelarren eta Pello Errotaren bertsoak irakurtzen nituen. Aita ere bertsozalea zen, eta buruz bertso asko zekizkien, Txirritarenak batez ere. Festez gain, beste nonbait entzuten zenituzten bertsoak? Irratitik ere beti entzuten genuen. Txapelketa guztiak irratitik ematen zituzten Basarriren eta Uztapideren garaian… Basarrik, gainera, bazeukan programa bat, Nere bordatxotik, eta hori sakratua izaten zen etxean. Programa hasi, eta ‘ixo, ixo’. Familian elkartzen zineten bertsoak entzuteko? Nire anai-arrebak ere zaleak dira, baina ez ni bezainbeste. Kultura gisa jaso izan dugu etxetik, eta betidanik gustatu izan zaigu. Xarma oso berezia dauka. Horrek harrapatzen bazaitu… Zerbait ukitu dizu, ezta? Bertsozale sentitzen naiz, [...]

Zubitxo Eguna egingo dute bihar eta etzi Lezon. Institutuko eta Anunciatako ikasleak ariko dira errekastoa jasotzen. Lezoko Udalak, bi ikastetxe horiekin batera, antolatu du eguna, “herritarrak kontzientziatzeko asmoz”. Horrez gain, bai Udala bai ikastetxeak zertan ari diren jakinaraztea da ekimen horren beste helburua. Bihar arratsaldean, 14:30etik aurrera, ikasleak ariko dira Zubitxo erreka jasotzen. Horretarako, bi garbiketa puntu jarri dituzte. Alde batetik, Anunciatako ikasleak San Pedro auzoan bilduko dira. Bertan Olatzar ubidea garbituko dute, merenderoan. Bestalde, Lezo Institutuko ikasleak Zubitxo kaleko ikuztegi zaharrean. Ikasleek jasotzen dutena edukiontzietan sartuko dute eta ostiral arratsaldean Euskal Herria plazan erakutsiko diete herritarrei. Jasotzen duten zaborrarekin batera, informazio panelak jarriko dituzte leku berean, Zubitxo erreka: zer botatzen dugu bertara?. Ekimenean parte hartuko duten bi ikastetxeek zein Udalak jarriko ditu panel horiek. Anunciatakoek Zubitxo: ¿utopía o realidad? (Zubitxo: utopia ala errealitatea?) erakusketa jarriko dute. Hainbat sari jaso dituzte ikerketa horrengatik. Institutukoek, berriz, Ibaialde proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte. Udalaren panelek Zubitxo errekan zertan ari diren azalduko du: konpondu dituzten isuriak eta konpontzeke daudenak azalduko dituzte. Erakusketa hori zein edukiontziak asteburu osoan mantenduko dituzte Euskal Herria plazan. Bertara joateko gonbidapena luzatu dute Udaletik. Hori sustatzeko, eskuorriak banatuko dituzte ikastetxeetako gurasoen artean. Udalaren helburua Zubitxo Eguna bi urtean behin [...]

Nicolas Gerendiain Irungo elkarte errepublikarrak Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz izeneko erakusketa antolatu du Euskadiko Kutxan, Aranzadi Zientzia Elkarteak 2000. urtetik aurrera 36ko Gerrako hobien ikerketa jasotzen duena.Ar...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Oiartzungo Udalaren tartea. Gaia: baserriko esnea ikastetxeetan. Gonbidatuak: Behemendiko Urkiri eta Idurre. 11:30ean: Oier Narbaizaren eskutik, Metaziyan bila atala. 12:10ean: AEK-ko Saioa Ba...

Irungo Udal Musika Kontserbatorioak hiru entzunaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Bihar bertan, ostegunarekin, zeharkako txirula ikasleak arituko dira, 19:00etan hasita.

Karrikako Artaso elkarteak urtero antolatzen duen barrikotea larunbatean da, 21:00etan, Elorsoron. Txartelak ohiko tokietan eskura daitezke, hemezortzi eurotan.

Manu Ugartemendiari 8 urteko espetxe zigorra

Oarso Bidasoko ehiztari taldeek garbiketa jardunaldia egin zuten martxoko azken asteburuan Jaizkibel mendian eta Aiako Harria Parke Naturalean. Bi inguruneak atontzea zuten helburu eta 200 boluntariok lagundu zuten horretan. Guztira 30.000 kilo zabor b...

Atzo Nafarroako Beriain herriko aintzira batean Yanela Zaruma Cabrera hilda azaldu zen. Burlatako bizilaguna zen, eta bere senarra atxilotu dute genero indarkeria delakoan. Hilketa hori salatzeko herriko koordinadora feministak (Amalatz eta Bilgune Fem...

Euskaraz Bizi proiektuarekin jarraituz, bertako ordu eta eremu guztietan euskara bizirik mantentzeko ahaleginetan ari da lanean Haurtzaro Ikastola azkeneko aste hauetan, bere bigarren kanpainaren barruan. Kanpaina horrek bereziki jolasgaraiak hartu ditu kontuan. Haur Hezkuntzako ikasleek jolasak izan dituzte euskara erabiltzeko aitzakia nagusi. Lehen Hezkuntzakoek eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, kirolak. Futbol eta pilota txapeleketak jokatzen ari dira ikasle eta irakasleen artean. Helburua, betikoa, noski. Euskararen erabilera. Eta horrekin batera, horretarako leloak sortzea, parte hartzera animatzea, kiroltasuna, lehia baztertzea, ikastolako partaide guztiak bertan integratzea (ikasle, irakasle)… Bestalde, eta hau ere bigarren kanpainaren barruan, Haurtzaro Ikastolak, aurreko urteetan bezala, 2011ko JUUL kanpainan parte hartuko du. Helburua, irakurzaletasuna indartzea, suspertzea eta sustatzea ikasleen artean. Eta horrekin batera, haur eta gazteak euskal kulturarantz erakartzea. Azkenik, irakurriz gozatzea. Kanpaina hori dela eta, aurten liburu erakusketa antolatuko dute ikastolan. Haur Hezkuntzan irakurketa saioak liburuen txokoan, udal liburutegira bisitak, ipuin kontaketak… egiten ari dira. Lehen Hezkuntzan JUUL kanpaina, irakurketa tarteak, idazleen bisitak… Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan liburu erakusketa, JUUL kanpaina, idazleen bisitak… Maila horretako ekintzak astelehenean hasi ziren eta hilaren 15era (datorren ostiralera) egingo dituzte. Aurtengo kanpainaren barruan, Korrika Txikia ere egingo dute bihar, 15:00etan hasita. Oiartzundik apirilaren 12tik 13rako goizaldean igaroko da 17. Korrika, eta Haurtzaro Ikastolako [...]

Ostiralean emanaldi bikoitza izango da Udal Musika Kontserbatorioan. 18:00etan Kontserbatorioko hainbat musika tresnako ikasleak arituko dira, pianoan Borja Rubiñosen laguntza izango dutelarik, eta 19:30etik aurrera, Irungo Musika Eskolako trikitixa i...

Hendaiako Lanetik Egina musika eskolako bi taldek kontzertua emango dute etzi, ostiralean, Kabigorrin, 22:30etik aurrera. Lanetik Eginak ikasle eta musikari aurreratuenei bi tailerretan parte hartzeko aukera eskaintzen die, eta ikastaro horietako partaideak dira, hain justu, Kabigorrin arituko direnak: Jazz boskotea eta Rhythm & blues taldea. Stephane Barbier saxojolea arituko da bi taldeen gidaritzan.

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak Zura taldearen kontzertua antolatu du larunbaterako. 22:30etan hasiko da, eta sarrera doan da.Zura taldea, 2005ean sortutako taldea da, Xabi Strubellen (Dut) eta Martxel Mariskalen eskutik (Beti Mugan). Hasiera batea...

Allerru-Algeposak 4-1 galdu zuen pasa den larunbatean Gasteizen, Atenea Ikusnet taldearen kontra. Lehenengo bost minutuetan egindako akatsek zigortu zuten Lezoko taldea. Atenea Ikusnet taldea bigarrena da ligako sailkapenean eta hori erakutsi zuten partidaren hasieran. Gainera, lezoarrak despistatuta irten ziren zelaira. Horrela, lehenengo minutuan sartu zieten gola. Hurrengo jokaldian sartu zieten bigarrena, ondo landutako eraso baten ondoren. Bosgarren minutuan, gainera, etxekoen aldeko penaltia adierazi zuen epaileak. Allerru-Algeposakoek protesta egin zuten. Orduan iritsi zen hirugarrena. Hutsartea eskatu zuen Oscar Iglesias entrenatzaileak. Akatsak zuzendu eta esnatuago itzuli ziren lezoarrak kantxara. Orduan hasi ziren aukerak sartzen. Aukera ezinhobeak izan zituzten, tartean penalti bikoitz bat, baina ezin izan zuten golik sartu. Ateneak, gainera, laugarren gola sartu zien atsedenaldira joan baino lehenago. Lezoarrak nagusi Atsedenaldiaren ondoren partida asko aldatu zen. Lezoarrek ondo estutu zuten eta zailtasunak sorrarazi zieten Ateneakoei. Aukera asko sortu zituzten eta lehen gola sartu zuten horrela. Aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten, baina atezain gasteiztarra fin ibili zen. Gainera, kontraerasoan min egin zieten lezoarrei, baina ezin izan zuten golik sartu. Partidaren bukaeran, markagailua 4-1. Min egin zien Allerru-Algeposari lehenengo bost minutuak. Sailkapeneko 11. postuan jarraitzen dute lezoarrek, 22 punturekin. Allerru-Algeposak 4-1 galdu zuen pasa den larunbatean Gasteizen, Atenea Ikusnet taldearen kontra. Lehenengo bost [...]